2. Egia bat, norberarena. Eider Rodriguez eta Kattalin Minerrekin
Eider Rodriguez eta Kattalin Miner idazleak dira, baita egia zale amorratuak ere. Fikzioaz, auto-fikzioaz, errealitatea eta egiaren arteko aldeaz, gezurrak esateaz eta aura misteriotsua duten pertsonez aritu dira, besteak beste, "Yoko Ona" bidepodcastaren atal honetan Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriarekin batera izan duten solasaldi animatuan.
4. Lotsa bat, norberarena. Labar, Ainhoa Garcia eta Karmele Gurbindorekin
Iruñeako Laban eta jendaurrean burutu da “Yoko Ona” bideopodcastaren 6. denboraldiko azken atala. Labar artista eta Naxker taldeko Ainhoa Garcia eta Karmele Gurbindo izan dira gonbidatuak eta hizpideak, berriz, ugari eta sakonak. Lotsak emakumeen eta sexu edo genero disidenteen gorputzetan eragin duenaz, autoestimuaz, iruzurgilearen sindromeaz, gainkonpentsazioaz eta lotsa bandoz aldatzeaz aritu dira besteak beste. Gonbidatuak eta, jakina, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia. Ainhoa Vitoriak gidatu du solasaldia ohi bezala.
1. Gela bat, norberarena. Alai eta Putas Amak taldearekin
Virginia Woolfek bezala, sormenari zabaltzeko aukera emango duen gela propio bat aldarrikatuz abiatu du denboraldia “Yoko Ona” podcastak. Must +Pro topagunearen barruan elkartu dira seigarren denboraldia abiatzeko Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia, Ainhoa Vitoriak gidatzen duen podcastera eta beste hiru musikari emakumezko bildu dira solasaldira, Putas Amak taldeko Nahikari eta Lorea eta Alai, musikaria eta ekoizlea.
Sortzeko leku fisiko eta mentala aldarrikatu dute aho batez, askotan falta izaten den aukera. Batez ere musikaria emakumezkoa denean.
4. Lotsa bat, norberarena. Labar, Ainhoa Garcia eta Karmele Gurbindorekin
1. Gela bat, norberarena. Alai eta Putas Amak taldearekin
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
B Aldea x Must +Pro
Gazteak Must +Pro jaialdiarekin egingo du bat, maiatzaren 14an, Bilboko Sala BBKn.
Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioan, Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin. Must +Proren programazioaren baitan, musikaren industriako hainbat langile elkarrizketatuko dituzte, proiektuen atzean dagoen horretan sakontzeko.
Binaka antolatu dituzte saio berezian zehar izango dituzten hizketaldiak: Janus Lesterreko Jokin Pinatxo musikaria eta Gin Musicako Ander Merino, Kiliki musikaria eta Last Tourreko Ane Garcia Last Tourreko, eta, ALAI eta Ke Lepo ekoizleak. Saioa 19:30ean hasiko da (ateak, 19:00etan) eta sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Gainera, Janus Lesterrek zuzenean joko du.
Bertaratzerik ez dutenek, saioa streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute GUAU plataforman.
Miren Erkizia, Nepalen landa eremuko emakumeen egunerokoaren testigu
Nepaldala, Gobernu Kanpoko Erakundearen bitartea Miren Erkizia, Hondarribiako emaginak lau hilabete emn dit Nepalgo Bajhang eta Mahajakulungeko bailaran. Bertan ama diren emakume gazteen errealitatea ezagutu eta datuak biltzen aritu da.

