2. Arrazistak, gu?
Argi ikusten dugu arrazakeria urrun gertatzen denean. Baina, kontziente al gara gure herrikide arrazializatuek bizi duten diskriminazioaz? Nolakoa da gazte arrazializatu bat izatea XXI. mendeko euskal gizartean?
Arrazakeriaren aurpegi ezberdinak beraien azalean bizi dituzten hiru lagun izan ditugu "Zulora" podcastean. Oihane Ofogo, Jon Arantzabal eta Leo Bueriberen laguntzaz Euskal Herriko gazte arrazializatuek bizi dituzten errealitateen inguruan hausnartu dugu, Ane Zuazubiskarrek gidatutako solasaldian.
Gaiari ertz bat gehiago gehitzeko ardura, EHUko irakasle eta Irungo Harrera Sareko kide Anaitze Agirreren esku utzi dugu.
"Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
6. Eliteko kirola
Askok eta askok amestu dute noizbait podiumera igo, txapela jantzi edo eta helmugara lehena iristearekin. Gehienak, ordea, hor gelditzen dira, ameskerian. Eliteko kirola aipatzean askori ospea, auto garestiak eta publizitate akordio estratosferikoak etorriko zaizkigu burura. Baina nolakoa da eliteko kirolariaren bizitza? Eta, nolakoa da sarri fokotik kanpo dauden kiroletan? Zer da dominaren atzean dagoena?
Gaian sakontzeko eliteko hiru kirolari izango ditugu "Zulora" podcastean: Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarra irabazi duen Iñigo Llopis igerilaria, mendi lasterketetan munduko junior txapeldun eta bost aldiz Espainiako txapeldun izan den Irati Zubizarreta eta Xubane Uribarrena, 2021ean Kontxako Bandera eta Euskotren Liga irabazi dituen Arraun Lagunak taldeko patroia.
"Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
5. Eztanda Iruñerrian
Argi dago Iruñerriko eszena kulturalak eztanda egin duela 2021. urtean, batez ere, musikari erreparatzen badiogu. Bertan jaiotako proposamenek sareak eta plazak astindu dituzte, gozamenari bezala eztabaidari ere ateak zabalduz. Zer dago eztanda honen atzean? Zenbaterainokoa da? Zer gertatzen ari da Iruñerrian?
Gaian sakontzeko "Zulora" podcastean eztanda honen protagonistetako batzuk gonbidatu ditugu: Beñat Rodrigo "Kiliki Frexko", Chill Mafiako abeslari eta ekoizlea, Amets Aranguren, Ibil Bedi taldeko musikari eta abeslaria, eta Niko Leonardo, Skabidean taldeko musikaria eta Oskarbi argitaletxeko kidea.
"Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
4. Zer moduz gaude?
Antsietatea, depresioa, apatia, ezinegona. Gazteon artean, gero eta ohikoagoak dira buru osasunarekin zerikusia duten diagnostikoak eta estigmari aurre egiten dioten ahotsak. Zenbateraino eragiten digute baldintza materialek? Ba al dauzkagu emozioak kudeatzen laguntzeko tresnak?
German Urteaga, kirol psikologian aditua, Sugoi Etxarri, psikologoa, eta Maddi Etxeberria, nutrizionista, elkartu ditugu "Zulora" podcastean, gertutik eta kezkaz bizi duten gaian arakatzeko.
"Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
3. Errudunak
Arduragabeak, egoistak, mozkorrak, zikinak. Errudunak. Hori gara gazteak, pandemian zehar zabaldutako hainbat diskurtso eta irudiaren arabera. Baina zer dago horren atzean. Zergatik ez digu inork zuzenean guri galdetzen? Kontuan hartu gaituzte? Galdera hauek eta gehiago izango dituzte solaserako Pablo Sa, Ane Peñagarikano, eta Ane Saez de Espigak, beste Ane batek, Ane Zuazubiskarrek gidatutako podcastean.
"Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
1. Matxismoaren sarean
Zenbateraino da arrotza sareetako plaza emakume gazteontzat? Zenbat indarkeria jasotzen dugu sareetan? Eta nola egin diezaiokegu aurre?
"Zulora" podcastaren lehen atalean galdera hauei erantzuna ematen saiatu gara. Emakume gazteok sarean bizi ditugun zapalkuntza forma ezberdinak eta horiek eguneroko jardunean duten eragina izango dira aztergai. Horretarako, Maialen Arteaga kazetaria, Marina Landa musikari eta ikerlaria eta Irati Erauskin psikologoa gonbidatu ditugu Ane Zuazubiskarrek gidatutako solasaldira. Estibaliz Linares ikerlariak egin du ekarpen osagarria eta Julen Portillo "Zulotik At" irten da kaleko iritziak jasotzera.
"Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
6. Eliteko kirola
5. Eztanda Iruñerrian
4. Zer moduz gaude?
3. Errudunak
1. Matxismoaren sarean
Iradokizunak
Zulora
Etxabeak, lonjak, lokalak, txokoak, bajerak, sotoak. Zuloak, finean. Horrelako tokietan biltzen gara egunero Euskal Herriko gazte asko. Bertan aurkitzen dugu espazioa gure kideekin egon eta gure kezkez, ezinez, pozez eta arazoez hitz egiteko.
Ane Zuazubiskar da zulo horietan sortzen denaren inguruko solasaldien gidari.
Zulora
Etxabeak, lonjak, lokalak, txokoak, bajerak, sotoak. Zuloak, finean. Horrelako tokietan biltzen gara egunero Euskal Herriko gazte asko. Bertan aurkitzen dugu espazioa gure kideekin egon eta gure kezkez, ezinez, pozez eta arazoez hitz egiteko.
Ane Zuazubiskar da zulo horietan sortzen denaren inguruko solasaldien gidari.
Ez hain ondo
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da. Irati Perez psikologoak gure emozioen gora-beherak arakatzen ditu Ane Zuazubiskar kazetariaren galderetatik abiatuta. Nola zaude? Erantzunak "ondo" baino erantzun luzeagoa eskatzen duenerako eta ezinegonak baretzeko eta gure burua gurpil horretatik ateratzeko.
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe.
Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana. ON TIMEk egiten du ekoizpena.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Arrastoan
Arrastoan audio esperientzia bat da; oinez, edo etxeko sofatik bizi daitekeena. Hirian barrena egiteko ibilbide zehatz bat proposatzen du atal bakoitzak, hasiera eta amaiera jakin batekin. Errealitatea eta fikzioa nahasten diren geruza narratibo honi esker, sekula ikusi eta entzun ez ditugun bezala biziko ditugu lekuok. Hiriekin daukagun harremana berrinterpretatu, eta soinuak daukan indarra agerian uzten du "Arrastoan" podcastak.
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako bideopodcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du, EITB Mediarentzat.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.

