4. Kuadrilla, entzun
Kuadrila, koadrila, kuadrilla. Ez dakigu oso ondo nola idatzi behar den, baina denon bizitzak gurutzatzen ditu kuadrilarekin dugun harremanak. Badutenek badutelako, ez dutenek ez dutelako. Zenbat du babesetik, zenbat mugatik? Nolakoa da bizitza lagun talde finko bateko kide izan gabe? Badakigu kuadrilla eta beste harreman batzuk ondo uztartzen? Horri erantzuteko lagun-talde alternatiboa elkartu dugu Zuloran. Gurekin izango dira, Ibis Ugarte, Nahia Ruiz eta Unai Etxenausia.
6. Tradizioari Traizio
Gazteon bizkarren gainean jartzen denean, pisu handiko hitza da tradizioa, baina tradizioari segitzea ez da derrigor bere horretan errepikatzea. Traizio egitea ekarpenetan baliotsuena izan daiteke; horrela berritu, zabaldu eta aberasten dira gure ohitura eta eremuak. Modu batera edo bestera, horretan ari diren hiru gazte ekarri ditugu Zulora. Eñaut Zubizarreta, Leire Vargas eta Lur Errekondo.
5. Euskaraz, zergatik?
Euskalgintzak lorpen asko bildu ditu azken 50 urteetan. Euskarak territorio asko irabazi ere bai. Baina asko aldatu da mundua ordutik, eta erabilera datuak ez dira askok nahi bezain onak. Diotenez, gazteona da ardura. Eta ez dugu erreleboa behar bezala hartu. Hipotesi hori zalantzan jartzeko moduko hiru lagun gonbidatu ditugu Zulora. Mikel Aiartzaguena, Uxue Rey eta Iñaki Dorronsoro. Haiei bota diegu galdera. Zer egin behar dugu desberdin, euskarak bizi eta bizirik jarrai dezan? Edo buelta emanda: zergatik egin behar du, gaur egun, euskaraz gazte batek?
3. Uf! gizonak
Uf, gizonak. Halakorik esan edo pentsatu ez baduzu inoiz, gizona zarelako da. Eta gizonez ari garenean, ez gara genitaletaz ari. Munduan egoteko modu bat da gizontasuna, ikasia, pribilejioz josia eta kodigo propioak dituena. Baina eredu on edo txarrak badaude? Atera daiteke gizontasunetik? Gaiaren zirrikituetan arakatzeko ekarri ditugu gurera Iñigo Etxezarreta, Irati Erauskin eta Aner Euzkitze.
2. Metabertsoa
Kriptotxanponak, NFTak eta metabertsoa. Konturatzerako, ia egunero entzuten ditugun hitzak bilakatatu dira. Baina entzutetik ulertzera saltoa dago. Eta ulertu gabe, zaila da kokatzea: aukeraz beteriko mundu berria dakarte? Edo kapitalismoaren tranparik berriena besterik ez dira?
Gaiaren argilunetan arakatzeko eta teknologia berri hauek izan dezaketen ibilbidez hausnartzeko Lorea Argarate, Leire Lison eta Gorka Lorenzo izango ditugu gurekin. Ez galdu!
1. Klima larrialdia
Pandemiak. Elikagai eskasia. Tenperaturen igoera. Munduaren etorkizunarekin larritzeko nahi beste aitzakia daude. Eta guk, galdera mordoa dauzkagu. Horiek erantzuteko etorri dira Zulora Gorka Laurnaga, Anne Rodriguez eta Mikel Izurieta. Nola aldatu behar dira gure gizarteak etorkizunean ere mundu bizigarri bat izan dezagun? Gurea da ardura? Badago egoera hobetzerik, errotiko aldaketarik gabe?
6. Tradizioari Traizio
5. Euskaraz, zergatik?
3. Uf! gizonak
2. Metabertsoa
1. Klima larrialdia
Iradokizunak
Zulora
Etxabeak, lonjak, lokalak, txokoak, bajerak, sotoak. Zuloak, finean. Horrelako tokietan biltzen gara egunero Euskal Herriko gazte asko. Bertan aurkitzen dugu espazioa gure kideekin egon eta gure kezkez, ezinez, pozez eta arazoez hitz egiteko.
Ane Zuazubiskar da zulo horietan sortzen denaren inguruko solasaldien gidari.
Zulora
Etxabeak, lonjak, lokalak, txokoak, bajerak, sotoak. Zuloak, finean. Horrelako tokietan biltzen gara egunero Euskal Herriko gazte asko. Bertan aurkitzen dugu espazioa gure kideekin egon eta gure kezkez, ezinez, pozez eta arazoez hitz egiteko.
Ane Zuazubiskar da zulo horietan sortzen denaren inguruko solasaldien gidari.
Ez hain ondo
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da. Irati Perez psikologoak gure emozioen gora-beherak arakatzen ditu Ane Zuazubiskar kazetariaren galderetatik abiatuta. Nola zaude? Erantzunak "ondo" baino erantzun luzeagoa eskatzen duenerako eta ezinegonak baretzeko eta gure burua gurpil horretatik ateratzeko.
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe.
Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana. ON TIMEk egiten du ekoizpena.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Arrastoan
Arrastoan audio esperientzia bat da; oinez, edo etxeko sofatik bizi daitekeena. Hirian barrena egiteko ibilbide zehatz bat proposatzen du atal bakoitzak, hasiera eta amaiera jakin batekin. Errealitatea eta fikzioa nahasten diren geruza narratibo honi esker, sekula ikusi eta entzun ez ditugun bezala biziko ditugu lekuok. Hiriekin daukagun harremana berrinterpretatu, eta soinuak daukan indarra agerian uzten du "Arrastoan" podcastak.
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako bideopodcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du, EITB Mediarentzat.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.

