4. Lodifobia
Nork bere burua onartu behar duela diote esloganek, baina nola begiratzen dio gizarteak argaltasunaren kanonetan sartzen ez denari? Gimnasioa, dietak eta abarrez josi dizkigute agendak. Berdin iragarkiak eta sareak. Zer dago horren guztiaren atzean? Nola eragiten digu bakoitzari?
Gaiaren lokatzetan sartzera gonbidatu ditu Ane Zuazubiskarrek, Leire Murguialday, Jokin Pedreño eta Maddi Etxeberria. Julen Portillo eta Leo Buriberik kaleko pultsua hartzen lagundu digute atalean zehar.
"Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
6. Hau gurasoen kontura!
Gazteon bizi-egoeraren argazkia nahi denean, zenbakiei begira jartzea da ohikoena: langabezia-tasa, bataz-besteko soldata…. Baina bada ia beti kanpo uzten den aldagai bat: gurasoak.
Zenbat baldintzatzen du gazteon bizitza gure gurasoen maila ekonomikoak? Eta haien estatusak? Zergatik ez dugu gaiaz gehiago hitz egiten? Isiltasun horri hitzak jartzeko izan dira "Zulora"ren denboraldi honetako azken atalean gurasoei dezente zor dietela aitortzen duten hiru lagun: Aissa Intxausti, Eneko Garcia eta Xabi Murua.
"Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
5. Zertan sinesten dugu?
Gazte gehienak ez dugu gure burua fededuntzat jotzen. Ez behintzat sinesmen hitza erlijio kristauarekin eta eliza katolikoarekin lotuz gero. Baina zertan sinesten dugu guk? Arrazoimenak erabat asetzen gaitu? Espiritualtasunak beste bide batzuk ere har ditzake?
Galdera hauetan arakatzeko elkartu ditugu Leo Bueriberi, Iker Mendibe eta Danel Valero "Zulora"ren atal honetan.
"Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
3. Lehen sektorea
Ikasi. Egin gradua. Masterra. Beste master bat. Izan mediku, ingeniari, irakasle, artista, kazetari… Nekazaritza edo abeltzantza ez dira ustez gazteokin lotzen. Baina, beste arlo bateko ikasketak egin ondoren, lehen sektorera iritsi edo itzuli direnak etorri dira "Zulora" atal honetara gonbidatu.
Kattin Chilibolostek, zientzia politikoak ikasi, kazetaritzan trebatu eta egun bildotsak hazi eta gasna egiten du. Biologia gradua egin zuen berriz Uxue Amonarrizek eta musikaren munduan urratsak eman ostean, barazki ekologikoak ekoitzi eta saltzen ditu. Erlezaina da Mattin Jauregi, erleak maite ditu eta bertako espeziea zaintzen ari da. Ane Zuazabiskarri azaldu dioten bezala, lurraren alde egin dute; naturarekin konektatzeko. Horrek ez du esan nahi munduarekin deskonexioa egin dutenik, ordea. Alderantziz, lan ezegonkorra dute eta fakturak egin beharra dituzte, baina gustora egiten dute egiten dutena.
Julen Portillo eta Leo Buriberik kaleko pultsua hartzen lagundu digute atalean zehar.
"Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
2. Bikotezentrismoa
Familia bazkarietako galdera ikurra izaten da: eta zuk, ez al daukazu bikotekiderik? Amorru handia ematen duen galdera da. Baina, ba ote dakigu etorkizuna beste modu batera irudikatzen? Bikotekideak zenbateraino aldarazten ditu gure lehentasunak? Gizarte bikotezentristan bizi al gara?
Bikotekeriak agintzen oten duen aztertzeko, Luix Mitxelena, Iholdi Beristain eta Unai Ribera eseri ditu inguruan Ane Zuazubiskarrek "Zulora"ren atal honetan.
"Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
1. (Des)konexioa
Sakelakoa eskuan eta ibili munduan!
Gure lanbideak, gure harremanak, norberaren irudia… gaur egun dena pasatzen da sarearen filtrotik. Gauden tokian gaudela ez gaude han bakarrik. Online ere bagaude aldi berean. Zer ondorio ditu bizitzeko modu horrek? Ba ote egoera horri uko egiteko modurik?
"Zulora" podcastaren hirugarren denboraldia hasteko, Iruñe Astiz, Jon Abaitua eta Telmo Lazkano elkartu ditu Ane Zuaubiskarrek.
"Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.
6. Hau gurasoen kontura!
5. Zertan sinesten dugu?
3. Lehen sektorea
2. Bikotezentrismoa
1. (Des)konexioa
Iradokizunak
Zulora
Etxabeak, lonjak, lokalak, txokoak, bajerak, sotoak. Zuloak, finean. Horrelako tokietan biltzen gara egunero Euskal Herriko gazte asko. Bertan aurkitzen dugu espazioa gure kideekin egon eta gure kezkez, ezinez, pozez eta arazoez hitz egiteko.
Ane Zuazubiskar da zulo horietan sortzen denaren inguruko solasaldien gidari.
Zulora
Etxabeak, lonjak, lokalak, txokoak, bajerak, sotoak. Zuloak, finean. Horrelako tokietan biltzen gara egunero Euskal Herriko gazte asko. Bertan aurkitzen dugu espazioa gure kideekin egon eta gure kezkez, ezinez, pozez eta arazoez hitz egiteko.
Ane Zuazubiskar da zulo horietan sortzen denaren inguruko solasaldien gidari.
Ez hain ondo
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da. Irati Perez psikologoak gure emozioen gora-beherak arakatzen ditu Ane Zuazubiskar kazetariaren galderetatik abiatuta. Nola zaude? Erantzunak "ondo" baino erantzun luzeagoa eskatzen duenerako eta ezinegonak baretzeko eta gure burua gurpil horretatik ateratzeko.
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe.
Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana. ON TIMEk egiten du ekoizpena.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Arrastoan
Arrastoan audio esperientzia bat da; oinez, edo etxeko sofatik bizi daitekeena. Hirian barrena egiteko ibilbide zehatz bat proposatzen du atal bakoitzak, hasiera eta amaiera jakin batekin. Errealitatea eta fikzioa nahasten diren geruza narratibo honi esker, sekula ikusi eta entzun ez ditugun bezala biziko ditugu lekuok. Hiriekin daukagun harremana berrinterpretatu, eta soinuak daukan indarra agerian uzten du "Arrastoan" podcastak.
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako bideopodcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du, EITB Mediarentzat.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.

