4. Ane Lindane
Bizkaiko ezkerraldean ekoizten zen pozoi indartsu bat zen Lindanea, merkatutik kendu behar izan zutena. Pentsa nolakoa izan behar duen pozoi horrek merkatutik kendu behar izan dezaten!
Itxura denez, soberan gelditu zen lindaneak Ibaizabalen amaitu omen zuen. Zer zen gerta zitekeen okerrena? Ba hemen duzue, zuekin guztiokin, Ane Lindane!
"Zutunik", Antton Telleriak gidatutako taberna zuloetako "stand up"a da, bertan euskal umoregileek umorezko emankizuna egiten dute.
3. Beñat Iturbe
Beñat Iturbe ez da "Go!azen"eko Julen, hau beste Beñat Iturbe bat da.
Gustoko dituzue imitazioak? Bai? Eskerrak, ze bere bakarrizketan, besteak beste, imitazioak ere aurkituko dituzu. Eta masturbazioari extra txiki bat nola jarri ere ikasiko duzu!
"Zutunik", Antton Telleriak gidatutako taberna zuloetako "stand up"a da, bertan euskal umoregileek umorezko emankizuna egiten dute.
2. Maialen Sorzabalbere
Konfusioak eta konfusioak daude. Konfunditu zaitezke karrera aukeratzean, lagun bati bizum bat egitean edo ogasunarekin hartuemanean. Edo, zergatik ez, guztietan batera. Hori da Maialen Sorzabalbereri gertatu zaiona.
"Zutunik", Antton Telleriak gidatutako taberna zuloetako "stand up"a da, bertan euskal umoregileek umorezko emankizuna egiten dute.
1. Divina Comedia
Divina Comedia pertsona arrakastatsua da, baina arrakastak pertsona aspergarria bilakatu du. Horrek eraman du, besteak beste, telebistarekin berraurkitzera. Bertan aurkitu duenaz eta beste gauza askotaz hitz egin digu "Zutunik"en aurreneko atalean.
"Zutunik", Antton Telleriak gidatutako taberna zuloetako "stand up"a da, bertan euskal umoregileek umorezko emankizuna egiten dute.
3. Beñat Iturbe
2. Maialen Sorzabalbere
1. Divina Comedia
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Iufi!
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.
Agertokiak
“Agertokiak”, gazteen gogoetak biltzeko elkargunea da. Gazteek, beren eskarmentutik, inguratzen dituzten eguneroko gai eta emozioak plazaratzeko gunea. Xabier Madariaga kazetariak bideratzen du solasaldia, gazte arruntek, gazteen gaien inguruan dituzten ikuspuntu eta gogoetak podcast ataletan banatzeko.
Sara eta Paul: Denok elkarrekin!
Sara, Paul, Izar eta Marioren arteko harremana aldatu egin da ikasturte honetan. Sarak eta Izarrek, eskola berean jarraitzen dute, eta jakina, lagunak dira. Baina mutilekiko harremana aldatu egin da. Mariok, herrian jarraitzen du, baina eskolaz aldatu da eta lagunez ere bai. Nola nahi, Paulena da aldaketa handiena. Aragoiko herri txiki batera joan behar izan du bizitzera, amak eta haren bikotekideak jatetxea zabaldu dutelako bertan.
Paul ez dago gustura aldaketarekin. Amarekin haserre, eskolakideekin haserre, amaren bikotekidearekin haserre; bere buruarekin haserre bizi da.
Hiru, bi, Bach!
“Hiru, bi, Bach!” podcastak Ludwig van Beethovenen (Bonn, 1770-Viena 1827) “Zazpigarren Sinfonia” aztertu eta xehetuko du, modu berritzaile eta erakargarrian. Atal bakoitzean, musikaren maisu-lan hau puzzle bat bezala zatitzen joango da, piezaz pieza. Obraren atzean ezkutatzen dena eta berau osatzeko prozesua nolakoa izan zen ezagutzeko aukera eskainiz.
Podcast honen helburua, musika klasikoa gazteengana modu berri eta berritzaileaz hurbiltzea da. Gazteek kontsumitzen dituzten formatuak eta kanalak erabiliz, beren playlist kuttunean, musika klasikoa ere sartzeko xedez.
Euskal Herriko Gazte Orkestrak, EGOk, 2024ko neguko programan eskaini zuen Beethovenen “Zazpigarren Sinfonia” eta bertako musikariek, berariaz, podcast honetarako grabatutako piezak entzun ahal izango dira bide batez.
Bost atalek osatzen dute podcasta eta bi gidari nagusi ditu, Felix Etxeberria eta Oihana Etxebeste, EGOko musikari gazteak biak, Iker Sanchez, musika aditua eta EGOko Topaketen zuzendariaren laguntzaz ariko direlarik.

