#10garrena
"#10garrena" fikziozko serie distopikoa da Bertsolaritza ardatz hartuta. Bederatzi izan dira orain arteko bertsolari txapeldunak. Hamargarrenaren bila, zortzi final bitxi, zortzi etorkizun; batzuk errealagoak, besteak utopikoagoak.
Iradokizunak
Sara eta Paul: Transformerrak
Sara eta Paul nerabezaroan murgildu dira. Bizi esperientzia berriak, erronka berriak, lagun berriak… Mario, brasildar mutiko beltza, eta Izar, gitarra jole eta abeslaria, ezagutuko dituzte. Udako oporretan, elkartu eta musika taldea sortuko dute. Eta bidean, jakina, makina bat buruhauste eta komeria biziko dituzte. Amodio istorioak tarteko. Aniztasun eta berdintasunean, beti.
Sara eta Paul: Denok elkarrekin!
Sara, Paul, Izar eta Marioren arteko harremana aldatu egin da ikasturte honetan. Sarak eta Izarrek, eskola berean jarraitzen dute, eta jakina, lagunak dira. Baina mutilekiko harremana aldatu egin da. Mariok, herrian jarraitzen du, baina eskolaz aldatu da eta lagunez ere bai. Nola nahi, Paulena da aldaketa handiena. Aragoiko herri txiki batera joan behar izan du bizitzera, amak eta haren bikotekideak jatetxea zabaldu dutelako bertan.
Paul ez dago gustura aldaketarekin. Amarekin haserre, eskolakideekin haserre, amaren bikotekidearekin haserre; bere buruarekin haserre bizi da.
Egia gordinetik
"Egia gordinetik" soinu-fikzioak Mari Sagarzazu neska gaztearen bizitzaren pasarte bat kontatzen du. Marik bere baserri munduko mugak zabaltzeko beharra sentitzen du eta aktore izatea du amets. Helburu hori lortzeko asmoz eraikitako bidean, oztopo eta amildegi latzak bizi beharko ditu. Baina baita une zirraragarri eta gozo askoak ere ibilera horretan gurutzatuko zaizkion lagun zintzoei esker.
Ikasketak, lana, inbidia, estutasunak, laguntasuna… Banbalina arteko amodio istorioa eta gehiago!
Sara eta Paul: Abenturak
Sara eta Paul Lehen Hezkuntzako bi lagun dira. Sara, neska itsua, adimen handikoa, eta Paul, bullyingaren biktima; hitz totela, hortzeria itsusikoa, guraso dibortziatuen seme bakarra, baina, mutil dibertigarri eta baikorra. Bizikidetza inklusiboa sustatzen dute, gizarteak eskaintzen duen "arrakasta" ereduetatik urrunduz.
Bernando Atxagaren "Logalea zeukan ekilibristaren kasua" oinarri.
Zapla!
"Zapla!" podcasta, Euskaltzaleen Topaguneak, Euskaraldiaren testuinguruan, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarazko praktika linguistikoak indartzeko eskura jartzen dizun tresna da. Monika Belastegi eta Juankruz Lakastak gidatuta, belarriprest eta ahobizi modura ari diren guztientzat lagungarri izan nahi du.
Ainguratuak
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua.
“Ainguratuak” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatu handien iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Sara eta Paul: Transformerrak
Sara eta Paul: Denok elkarrekin!
Egia gordinetik
Sara eta Paul: Abenturak
Zapla!
Ainguratuak
Kuku!
Kuku!
Fakirraren ahotsa
09/04/2025 05:00
10h 30min

