Azkena Rock 2026
Ekainaren 18, 19 eta 20an Gasteizen egingo den Azkena Rock ARF jaialdiaren 2026. edizioko kontzertuak eta beste eduki batzuk.
Iradokizunak
ZUZENEAN. "Distrito Euskadi" berezia Gasteiztik
"Distrito Euskadi" "Distrito Gasteiz" bihurtuko da ostegun honetan. Xabier Garcia Ramsden eta bere lantaldeak Radio Vitoriako estudioetatik egingo dute hiru orduko zuzenekoa, entzuleekin batera. Besteak bete, ETSko Iñigo Etxezarreta izango dute gonbidatu. Eta, tartean, Esti Ruiz de Azua, kazetaria, Igor Gonzalez de Galdeano, txirrindulari-ohia, eta Kai Nakai abeslariak ere hartuko dute parte "Distrito" berezi honetan.
Hertzainak, azken kontzertua
Hertzainak musika talde historikoak Barakaldoko BECen 2022ko abenduaren 17an eskaini zuen azken kontzertuaren audioa eskaintzen dizugu GUAU plataforman.
80ko hamarkadan sortu zen Hertzainak Gasteizen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan kokatu zen eta diskografia oparoa utzi du euskal rockaren historiarako.
Playzerrenda:
. Rockanrol Batzokian
. Hau dena aldatu nahi nuke
. Amets prefabrikatuak
. Oroimen txarrak
. Ez dago ilusio faltsurik
. Egunetik egunera
. Ispiluaren aurrean
. No time for love
. Eutsi gogor
. 564
. Hertzainak
. Larru beltzak
. Sigarrillos amarillos
. Si vis pacem
. Esaiok
. Ta zer ez da berdin
. Zoratzen
. Bi minutuero
. Aitormena
BIS-etan:
. Iñakik hitz egiten du?
. Hil ezazu aita
. Guantanamera
. Pakean utzi arte
. Eh txo!
. Arraultz bat pinu batean
Musicofilia
"Musicofilia" musikaren eta gizakiaren artean dagoen lotura sakona planteatzen digun egoera da, bizitzaren funtsezko zati gisa sentitzeko beharra. Bertan, DJ Makalak estilo eta ahots berriei leihoa irekitzen die, euskarazko musika aukeraketa barne. Emozioak ezagutzeko, gozatzeko eta partekatzeko soinu-bidaia.
Reset
Eta adimen artifizialak kontrola hartuko balu? Adimen artifizial batek gidatutako autobus batek istripu larria izan du, eta hainbat pertsona hil dira. Zer gertatu den argitzeko, aditu bat bidaliko dute AA aztertzera. Baina ohiko ebaluazio bat izan behar zuena joko psikologiko arriskutsu bihurtuko da. Nor ari da nor kontrolatzen? Zer da erreala, eta zer manipulazioaren parte?
"Reset" thriller psikologiko murgiltzailea da, gizakiaren eta adimen artifizialaren arteko xake-partida batean harrapatuko zaituena. Eta amaierara arte dena zalantzan jarriko duzu.
Aketza Lopez, Lorea Intxausti eta Josean Bengoetxea dira protagonistak. Anartz Zuazuak egin du aktore zuzendaritza, gidoia Martin eta Xabier Etxeberriak, eta Oier Aranzabalek zuzendu du taldea. Soinu Banda Iban Urizar "Amorante" musikariak berariaz sortua da eta Alain Urrutiak egin du artea.
"Reset" EITB Audioren jatorrizko ekoizpena da, ULU Mediak egina.
ZUZENEAN. "Distrito Euskadi" berezia Gasteiztik
2h 21min
Hertzainak, azken kontzertua
04/03/2026 10:45
1h 53min
Calma y brisa
Gente fina
Déjate llevar
Lore Hostoak
Ruido blanco
Musicofilia
Reset
