Bi ahotsetan
Zein doinu du maitasunak? Nola abesten zaio heriotzari? Eta nostalgiari? Donostiako Musika Hamabostaldiaren podcast sailaren atal bakoitzean, musika klasikoa aitzaki hartuta, horren inspirazio iturri izan diren gai unibertsalei buruz solasean ariko dira Joseina Etxeberria, kazetaria, eta euskal gizartean eremu jakin batean bere jardunagatik (kultura, kirola…) ezaguna den gonbidatu bat. Musika klasikoa eta solasaldia uztartuta, lasai entzun eta gogoeta egiteko saioa.
Iradokizunak
A dos voces
Zein doinu du maitasunak? Nola abesten zaio heriotzari? eta nostalgiari? Donostiako Musika Hamabostaldiaren podcast sailaren atal bakoitzean, musika klasikoa aitzaki hartuta, horren inspirazio iturri izan diren gai unibertsalei buruz solasean ariko dira Joseina Etxeberria, kazetaria, eta euskal gizartean eremu jakin batean bere jardunagatik (kultura, kirola…) ezaguna den gonbidatu bat. Musika klasikoa eta solasaldia uztartuta, lasai entzun eta gogoeta egiteko saioa.
Eden
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, berriz ere herrira itzultzen da aitarekin batera, Aste Sainduko oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfiantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagerketa misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jingkorengana eramango du.
De Rigor Mortis
Xabi Payak idatzitako soinu-fikzioa da "De Rigor Mortis", EITB Mediak eta Tabakalerak elkarlanean sortutako Audiogile berrien sariko lehen irabazlea da eta lau ataletan banatuta dago. Ekoizpena ULU Mediak egin du.
Gertakariak Asier Apaolaza mediku forentsearen autopsia-gelan burutzen dira. Bertara hilotz misteriotsuak iristen bait dira egunero. Miren laguntzaileak eta biek elkarlanean argitzen dituzte pertsonen jatorria eta heriotzaren inguruko arrazoiak.
Zure ilunetan
“Zure ilunetan” kontakizun intimista eta aztoragarria da, iluntasun fisiko eta emozionalean murgiltzen den pertsona baten barruko ahotsaren bidaia. Antzerki kutsua du podcastak, atmosferikoa da eta sakoneko emozioak biltzen dituena. Protagonistaren pasarte mingarriak, ametsak eta iraganeko zaurietatik abiatuta egiaren bila dabilen pertsonaren barne borroka azaleratzen du. Ez da kontakizun lineala, eta istorio puzzlea biltzen du bost ataletan zehar.
Xabin Fernandezek idatzitako gidoia du oinarrian. Gidoi honek irabazi du, hain zuzen ere, EITB Mediak Tabakalerarekin elkarlanean sustatzen duen Audiogile Berrien lehiaketako bigarren edizioa.
Cookie eta kafea
Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzatutako teknologia albiste, istorio eta tresnak landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea protagonista ditugu bertan. Gure bizitzaren esparru guztietan sartuta dagoen internet sareari buruz modu errazean ikasteko eta edukiak erraz barneratzeko.
Ainguratuak
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua.
“Ainguratuak” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatu handien iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
Hiru, bi, Bach!
“Hiru, bi, Bach!” podcastak Ludwig van Beethovenen (Bonn, 1770-Viena 1827) “Zazpigarren Sinfonia” aztertu eta xehetuko du, modu berritzaile eta erakargarrian. Atal bakoitzean, musikaren maisu-lan hau puzzle bat bezala zatitzen joango da, piezaz pieza. Obraren atzean ezkutatzen dena eta berau osatzeko prozesua nolakoa izan zen ezagutzeko aukera eskainiz.
Podcast honen helburua, musika klasikoa gazteengana modu berri eta berritzaileaz hurbiltzea da. Gazteek kontsumitzen dituzten formatuak eta kanalak erabiliz, beren playlist kuttunean, musika klasikoa ere sartzeko xedez.
Euskal Herriko Gazte Orkestrak, EGOk, 2024ko neguko programan eskaini zuen Beethovenen “Zazpigarren Sinfonia” eta bertako musikariek, berariaz, podcast honetarako grabatutako piezak entzun ahal izango dira bide batez.
Bost atalek osatzen dute podcasta eta bi gidari nagusi ditu, Felix Etxeberria eta Oihana Etxebeste, EGOko musikari gazteak biak, Iker Sanchez, musika aditua eta EGOko Topaketen zuzendariaren laguntzaz ariko direlarik.
Test
Ezbehar larri baten ondoren, azken generazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea.
Test gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan zer den erreala eta zer den adimen artifizialaren diseinuaren parte.
A dos voces
Eden
De Rigor Mortis
Artxipelagoa
Zure ilunetan
Cookie eta kafea
Ainguratuak
Hiru, bi, Bach!
Test