Elkanoren arrastoan
Juan Sebastian Elkanori hurbilketa Lurrari emandako lehen zirkun-nabigazioaren bostehungarren urteurrenean.
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
"Larrua hotz": Iñaki Beraetxeren ahotsean
Iñaki Beraetxek jarri dio ahotsa Albert Sánchez Piñol antropologo eta idazle katalanaren "Larrua hotz" eleberriari.
Independentzia lortu berri duen irlandar errepublika gaztea astindu duen Gerra Zibiletik ihesi doan irlandar errebelde ohia dugu protagonista. Itsasbideetatik aparte dagoen irla galdu batera joko du, bertako egurats-ofizial izateko asmoz. Doi kilometro t' erdiko luzera duen lur-eremuan, itsasargia, etxola bat, aurreko egurats-ofiziala beharko lukeen gizona eta bere oroitzapenak izango ditu lagunarte bakar…. ustez behintzat.
Stevenson, Lovecraft edota Conrad-en obrekin parekatua izan den eleberri honen dohainik handiena, beharbada, nahi gabe ere pentsarazteko duen ahalmena da.
Touré detektibearen saga
Touré, egoera irregularrean dagoen afrikarrak, iragarle gisa magiaren arlo guztietan zerbitzuak eskaintzen ditu. Bizilagun afrikarrentzat agurgarria da, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat aldiz mespretxagarria. Biziraupen-senak, detektibe inprobisatu bilakatzera darama. Patuak eraman du Bilboko gizartearen apalenekin edota goi mailako jendeekin erlazionatzera.
Xahmaran
Istanbulgo etxe otomano hondatu batean bizi da, gurpildun aulkian preso, Kawa-ren ama eta egunero ekartzen ditu gogora Ararat mendia, kurduen kondaira eta leku sakratuak. Bai eta, leku eder haietan hil zizkioten senarra eta bi seme gerrillariak.
Amaren ezkutuan Kawak jendea hiltzea du ogibide. Enkarguz eta arrazoiak ezagutu gabe. Hilketa ez ohiko baten ondoren ordea, egoera gaiztotuko zaio Kawa-ri eta bere mundua pitzatu. Mendeko amagatik ez balitz, Alemaniara alde egingo luke bere anai-arrebek bezala.
Jon Arretxeren (Basauri, 1963) nobela beltz honek Istanbul eta Munich ditu kokaleku, ohoretik desohorerako bidaia eginez.
Ereinen 2012ko argitalpenetik eskaintzen dizu EITB Mediak audioliburu gisa.
Horma
Itzultzailea da nobela honetako narratzailea. Kode batetik beste batera hitzak pasatzen espezialista. Bizitzan ere halatsu, kode batetik bestera pasatu beharra du mundua ulertuko badu. Maite du bere lana, baina hor sortzen zaio arazoa. Haurtzaroan gertatu ziren pasarte lauso batzuk nahasten zaizkio buruan, Martarekin bikote harremanari ekin behar dion une berean. Noiz eta amari, kode haiek erraz itzuliko zituen pertsona bakarrari, memoria husten eta hondatzen zaion garaian.
Anjel Lertxundiren (Orio, 1948) nobela, Ereinen 2017ko ediziotik eskaintzen dizu EITB Mediak audioliburu egina.
Fakirraren ahotsa
09/04/2025 05:00
10h 30min
"Larrua hotz": Iñaki Beraetxeren ahotsean
8h 13min
Touré detektibearen saga
Xahmaran
14/04/2025 05:00
3h 40min
Bihotz handiegia
Horma
17/04/2025 05:00
7h 27min
Memoria eraikiz
Ezkontzaren katramila
Tras la huella de Elkano
