Enkantea
Misteriozko soinu-fikzio honetan Galarreta andereak hainbat pertsona gonbidatzen ditu bere jauregian burutuko den enkantera. Bertan, haren senar zenak hil aurretik sortu zuen bitxi preziatuena jarriko du eskuragai, baina enkantean hasi aurretik, bitxia desagertu egingo da.
Iradokizunak
Eden
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, berriz ere herrira itzultzen da aitarekin batera, Aste Sainduko oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfiantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagerketa misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jingkorengana eramango du.
Sara eta Paul: Denok elkarrekin!
Sara, Paul, Izar eta Marioren arteko harremana aldatu egin da ikasturte honetan. Sarak eta Izarrek, eskola berean jarraitzen dute, eta jakina, lagunak dira. Baina mutilekiko harremana aldatu egin da. Mariok, herrian jarraitzen du, baina eskolaz aldatu da eta lagunez ere bai. Nola nahi, Paulena da aldaketa handiena. Aragoiko herri txiki batera joan behar izan du bizitzera, amak eta haren bikotekideak jatetxea zabaldu dutelako bertan.
Paul ez dago gustura aldaketarekin. Amarekin haserre, eskolakideekin haserre, amaren bikotekidearekin haserre; bere buruarekin haserre bizi da.
Sara eta Paul: Transformerrak
Sara eta Paul nerabezaroan murgildu dira. Bizi esperientzia berriak, erronka berriak, lagun berriak… Mario, brasildar mutiko beltza, eta Izar, gitarra jole eta abeslaria, ezagutuko dituzte. Udako oporretan, elkartu eta musika taldea sortuko dute. Eta bidean, jakina, makina bat buruhauste eta komeria biziko dituzte. Amodio istorioak tarteko. Aniztasun eta berdintasunean, beti.
Ainguratuak
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua.
“Ainguratuak” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatu handien iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
Egia gordinetik
"Egia gordinetik" soinu-fikzioak Mari Sagarzazu neska gaztearen bizitzaren pasarte bat kontatzen du. Marik bere baserri munduko mugak zabaltzeko beharra sentitzen du eta aktore izatea du amets. Helburu hori lortzeko asmoz eraikitako bidean, oztopo eta amildegi latzak bizi beharko ditu. Baina baita une zirraragarri eta gozo askoak ere ibilera horretan gurutzatuko zaizkion lagun zintzoei esker.
Ikasketak, lana, inbidia, estutasunak, laguntasuna… Banbalina arteko amodio istorioa eta gehiago!
De Rigor Mortis
Xabi Payak idatzitako soinu-fikzioa da "De Rigor Mortis", EITB Mediak eta Tabakalerak elkarlanean sortutako Audiogile berrien sariko lehen irabazlea da eta lau ataletan banatuta dago. Ekoizpena ULU Mediak egin du.
Gertakariak Asier Apaolaza mediku forentsearen autopsia-gelan burutzen dira. Bertara hilotz misteriotsuak iristen bait dira egunero. Miren laguntzaileak eta biek elkarlanean argitzen dituzte pertsonen jatorria eta heriotzaren inguruko arrazoiak.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Sara eta Paul: Abenturak
Sara eta Paul Lehen Hezkuntzako bi lagun dira. Sara, neska itsua, adimen handikoa, eta Paul, bullyingaren biktima; hitz totela, hortzeria itsusikoa, guraso dibortziatuen seme bakarra, baina, mutil dibertigarri eta baikorra. Bizikidetza inklusiboa sustatzen dute, gizarteak eskaintzen duen "arrakasta" ereduetatik urrunduz.
Bernando Atxagaren "Logalea zeukan ekilibristaren kasua" oinarri.
Artxipelagoa
Eden
Sara eta Paul: Denok elkarrekin!
Sara eta Paul: Transformerrak
Ainguratuak
Egia gordinetik
De Rigor Mortis
Fakirraren ahotsa
09/04/2025 05:00
10h 30min
Sara eta Paul: Abenturak
