Faisaien irla soinu-banda
Iradokizunak
Gaua soinu-banda
XVII. mendean, Euskal Herriko mendietan eta sorgin ehizan, Kattalinek senarrarengandik ihes egiten du, eta gauaren erdian alde egiten du baserritik. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia sentitzen du. Bidean, hiru emakumerekin topo egiten du, eta, ibaiaren ondoan arropa garbitzen duten bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da azkenean.
Singular soinu-banda
Alberto Gastesik zuzenduta, “Singular” thrillerra ekoitzi zuten 2024an Vidania Filmsek, White Leaf Producciones eta 61 North ekoiztetxeek, besteak beste, EITB Mediarentzat. Jon Aguirrezabalaga eta Ana Arsuaga (Verde Prato) musikariek sortu dute, berariaz, ekoizpenerako soinu-banda eta GUAUn osorik entzun dezakezu.
“Singular” zientzia fikziozko filma da eta bertan Adimen Artifiziala eta pertsonaren doluaren arteko mugei buruz ari da. Semea hil eta dozena bat urtera, Dianak eta Martinek elkar ikustea erabakitzen dute lakuan zuten etxe bizitzan. Semea zenaren antza handiko gaztea azaltzearekin batera nahaspilatzen da egoera eta berpizten dira mamuak.
Nora soinu-banda
Norak 30 urte ditu. Nicolas aitona argentinarrarekin bizi da eta bere bizitza ez da berak uste zuena. Lan txikiak ditu eta ia ez da bere herritik atera. Aitona galtzen duenean, Euskal Herriko kostaldetik bidaia bat hastea erabakitzen du, bere errautsak amonaren errautsen ondora eramateko.
Kantauri soinu-banda
Xabier Mina Ederrak eta Isaías Cruz Irujok 2025ean zuzendutako “Kantauri” dokumentalaren soinu-banda eskaintzen dizu GUAUk. Joseba Beristainek, berariaz, filmerako egindako musika da eta IFMCA, Nazioarteko Film Musika kritikarien elkartearen sari garrantzitsuetarako izendapena jaso du 2025ko soinu-banda onenaren alorrean.
Planetaren egungo egoera jasotzen du dokumentalak gizartearen kontzientzia pizteko helburuz. Kontserbazioa balioztatzen jakiteko, ezagutza behar da. “Kantauri”, Kantauriko itsas hondoaren aberastasuna erakusten du, izaki bizidunak eta hauen ingurune fisikoaren arteko harreman konplexuak.
Decorado soinu-banda
Alberto Vazquezek 2025ean zuzendutako “Decorado” animazio filmaren soinu-banda eskaintzen dizu GUAUk. Joseba Beristainek berariaz filmerako egindako musika da.
Arnold, adin ertaineko sagu baten krisi existentziala azaltzen du. Egin zuen ezkontza aldapa behera doa, bizitza zentzugabea eta inguruko guztia iruzurra iruditzen zaio. Lagunik onena modu susmagarrian hiltzen denean, Arnoldek ihes egiten du askatasun piska baten bila.
Gorka Urbizu: Bira amaiera bat, besterik ez
Musikari lotuta bizi da Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977) eta proiektu askotan banatuta egin izan du bide hori. Berri Txarrak taldeak egin zuen ezagun eta 2019an hura itzali ostean bakarka abiatu zen berriro 2024an “Hasiera bat” kaleratuz.
Urbizuk, disko horri lotutako azken emanaldia Donostiako Vitoria Eugenia antzokian eskaini zuen 2025eko azaroan “Bira amaiera bat, besterik ez” izen buruarekin. Kontzertu horretan, bereak ez ezik, Berri Txarrak, Peiremans+, Katamalo taldeak eta beste musikari batzuen kantuen coverrak ere entzun ziren. Emanaldi horren audioa eskaintzen dizu GUAUk.
Play zerrenda:
. Maitasun bat
. Teoria bat
. Tren bat
. Lilura bat
. Etorkizuna ginenean
. Kolore bat
. Helduleku guztiak (Berri Txarrak)
. Sute bat
. Janela bat
. Etxe bat
. Betazalak erauztean (Katamalo cover)
. Send flowers (Peiremans+ cover)
. Más o menos bien ( El mato aun policia motorizado cover)
. Herri txiki
. Lisboa ( Anne Lukin cover)
. Diamantea
BIS-etan
. Maravillas ( Berri txarrak)
. Zilarra
. Hegal egiten ( Itoiz cover)
. Toki bat
. Besterik ez
Las claves de la música
"Musikaren gakoak" Mikel Gaztañaga piano-jotzaile eta pedagogo musikalak sortutako eta aurkeztutako entretenimendu eta dibulgazio musikaleko podcasta da. 55 minutuko iraupena duten kapituluak dira, gaztelaniaz, eta "belarri guztientzat" azaldutako eduki musikalak dituzte.
Musika-kontzeptuetan zentratuz eta hainbat garai/estilotako adibideak bilatuz: musika klasikoa, tradizionala/folka, rocka, popa, jazza, zinema/telebistako soinu-bandak... Estilo desberdinetako elementuak eta mendeetan zehar baliabide horiek nola erabili diren konparatuz. Beti estilo atsegin eta dibulgatzailearekin, azalpen sakonegirik gabe, baizik eta entzumenean zentratuz: entzuten duguna eta entzutean sentitzen duguna. Horren guztiaren adibide dira musika grabatu komertzialak eta aurkezleak berak pianoan interpretatutako zatiak.
Gaua soinu-banda
Singular soinu-banda
Nora soinu-banda
Akelarre
Kantauri soinu-banda
Decorado soinu-banda
Gorka Urbizu: Bira amaiera bat, besterik ez
16/04/2026 05:00
1h 23min
Las claves de la música
Gatibu, azken kontzertua zuzenean

