Harpa jotzen
"Harpa jotzen", umorezko "pozkasta", Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umore biko ezagunak gidatzen du. Atal bakoitzeko, gonbidatu ezagun bat elkarrizketatzen dute, eta gai jakin baten inguruan aritzen dira berarekin. Gure gizartean, barrea eta umorea falta direlako eta beharra dagoelako proposatzen dute dosi txiki hau.
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Irulegiko egia jakiteko garaia da
Desagerpen batek eta euskal museotan gordetako pista eta sinboloek dardarka jar ditzakete Irulegiko Eskuaren eta euskararen inguruko oinarri guztiak.
Iratxe Malkorra, Irulegiko Eskua aurkitu zuen arkeologoa desagertu egin da, arrastorik utzi gabe. Ikerketa ahalegin guztiak antzuak izan direla ikusita, bere alaba Jonek ekingo dio bilaketa lanari amak eman zituen azken pausoei jarraituz. Hari bati tiraka hasita, mataza osoa askatzera iritsiko da, amaren desagerpenaz, Irulegiko Eskuaren idatzi ezkutuaz eta euskararen jatorriaren inguruko misterioaz “gehiegi” deskubritzeraino. Jakin-mina, ordea, garesti atera dakioke; bai baitago sekretuak -eta sekretuetara askotxo gerturatzen direnak- kate motzean lotzeaz arduratzen den jendea…
Jonek podcast batean kontatuko du intrigaz eta azpikeriaz beteriko soinu-fikzio misteriotsu hau, Irulegiko Eskuko inskripzioen eta euskararen jatorriaren inguruko orain arteko hipotesi guztiak hankaz gora jarri ditzakeena.
Ahalaken
Desagerpen batek eta euskal museotan gordetako pista eta sinboloek dardarka jar ditzakete Irulegiko Eskuaren eta Euskararen inguruko oinarri guztiak.
Iratxe Malkorra, Irulegiko Eskua aurkitu zuen arkeologoa desagertu egin da, arrastorik utzi gabe. Ikerketa ahalegin guztiak antzuak izan direla ikusita, bere alaba Jonek ekingo dio bilaketa lanari, amak eman zituen azken pausoei jarraituz. Hari bati tiraka hasita, mataza osoa askatzera iritsiko da, amaren desagerpenaz, Irulegiko Eskuaren idatzi ezkutuaz eta euskararen jatorriaren inguruko misterioaz “gehiegi” deskubritzeraino. Jakin-mina, ordea, garesti atera dakioke; bai baitago sekretuak -eta sekretuetara askotxo gerturatzen direnak- kate motzean lotzeaz arduratzen den jendea…
Jonek podcast batean kontatuko du intrigaz eta azpikeriaz beteriko soinu-fikzio misteriotsu hau, Irulegiko Eskuko inskripizioen eta Euskararen jatorriaren inguruko orain arteko hipotesi guztiak hankaz gora jarri ditzakeena.
Iufi!
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.
BaDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" poscasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.
Iufi!
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.
Fakirraren ahotsa
09/04/2025 05:00
10h 30min
Irulegiko egia jakiteko garaia da
9min
Ahalaken
Iufi!
Zutunik
BaDA!bil
Zutunik
Iufi!
Aurrez aurre

