Jone, batzuetan soinu-banda
“Jone, batzuetan” Sara Fantova bilbotar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. Bilbo, abuztu bete-betea. Jone aitarekin eta ahizpa txikiarekin bizi da. Joneren aitak lana utzi behar izan du, parkinsonaren ondorioz. Aldi berean, Aste Nagusia hastear da eta Jone lehen aldiz maiteminduko da. Maitemintze horrek eragindako hilezkortasun-sentsazioaren eta aitak bere gaixotasuna zeharkatzeko duen modu bereziaren artean biziko du Jonek uda.
2025ean aurkeztu zen filma, eta hainbat sari jaso ditu.
Pablo Seijo musikariak sortu du filmaren soinu-banda.
Iradokizunak
Nora soinu-banda
Norak 30 urte ditu. Nicolas aitona argentinarrarekin bizi da eta bere bizitza ez da berak uste zuena. Lan txikiak ditu eta ia ez da bere herritik atera. Aitona galtzen duenean, Euskal Herriko kostaldetik bidaia bat hastea erabakitzen du, bere errautsak amonaren errautsen ondora eramateko.
Decorado soinu-banda
Alberto Vazquezek 2025ean zuzendutako “Decorado” animazio filmaren soinu-banda eskaintzen dizu GUAUk. Joseba Beristainek berariaz filmerako egindako musika da.
Arnold, adin ertaineko sagu baten krisi existentziala azaltzen du. Egin zuen ezkontza aldapa behera doa, bizitza zentzugabea eta inguruko guztia iruzurra iruditzen zaio. Lagunik onena modu susmagarrian hiltzen denean, Arnoldek ihes egiten du askatasun piska baten bila.
Kantauri soinu-banda
Xabier Mina Ederrak eta Isaías Cruz Irujok 2025ean zuzendutako “Kantauri” dokumentalaren soinu-banda eskaintzen dizu GUAUk. Joseba Beristainek, berariaz, filmerako egindako musika da eta IFMCA, Nazioarteko Film Musika kritikarien elkartearen sari garrantzitsuetarako izendapena jaso du 2025ko soinu-banda onenaren alorrean.
Planetaren egungo egoera jasotzen du dokumentalak gizartearen kontzientzia pizteko helburuz. Kontserbazioa balioztatzen jakiteko, ezagutza behar da. “Kantauri”, Kantauriko itsas hondoaren aberastasuna erakusten du, izaki bizidunak eta hauen ingurune fisikoaren arteko harreman konplexuak.
Las claves de la música
"Musikaren gakoak" Mikel Gaztañaga piano-jotzaile eta pedagogo musikalak sortutako eta aurkeztutako entretenimendu eta dibulgazio musikaleko podcasta da. 55 minutuko iraupena duten kapituluak dira, gaztelaniaz, eta "belarri guztientzat" azaldutako eduki musikalak dituzte.
Musika-kontzeptuetan zentratuz eta hainbat garai/estilotako adibideak bilatuz: musika klasikoa, tradizionala/folka, rocka, popa, jazza, zinema/telebistako soinu-bandak... Estilo desberdinetako elementuak eta mendeetan zehar baliabide horiek nola erabili diren konparatuz. Beti estilo atsegin eta dibulgatzailearekin, azalpen sakonegirik gabe, baizik eta entzumenean zentratuz: entzuten duguna eta entzutean sentitzen duguna. Horren guztiaren adibide dira musika grabatu komertzialak eta aurkezleak berak pianoan interpretatutako zatiak.
Fermin Muguruza: 40. urteurrena
Lau hamarkada pasa dira Fermin Muguruza (Irun, 1963) musikaria kontzertuak eskaintzen hasi zenetik. Mundu osoan barrena eskainitako bira baten bidez ospatu zuen musikariak 40 urteko jarduna. Biran mugarria izan zen 2025eko ekainaren 14an Donostiako Anoeta estadioan musikari lagun askok inguratuta eskaini zuen emanaldia. Euria goian-behean, atertu gabe, 30 mila pertsona bildu zituen Muguruzak hala ere. Aldarrikapenak tarteko izan ziren “Akelarre antifaxista” izendatuan.
Kontzertu gogoangarri haren audioa eskaintzen dizu GUAUk.
Play zerrenda:
. Maputxe
. Urrun
. Eguraldi lainotsua hiriburuan
. Hay algo que va mal
. Balazalak
. La linea del frente
. Ulrique Meinhof
. In-komunikazioa
. Free Nelson Mandela
. Desmond Tutu
. Newroz
. Big Beñat- Juantxo Arakama eta Moro “Bad Sound”
. Azoka eguna
. Euskal Herria Jamaika Clash
. A la calle
. La familia Iskariote
. Bizitza zein laburra den
. Nikaragua Sandinista
. Dow to the river to pray – Olana Liss
. Black is beltza- Olana Liss
. After-Boltxebike
. Aiako Txikito
. Hiri Gerrilaren Dantza
. Bidasoa fundamentalista
. Lehenbiziko bala
. Jon Maia
. BSO - Mikel Kazalis “Anestesia”, Kaki Arkarazo eta Mikel Txopeitia
. Itxoiten - Mikel Kazalis “Anestesia”, Kaki Arkarazo eta Mikel Txopeitia
. Fandango
. 54-46
. Etxerat
. Zu atrapatu arte – Karlos Animal
. Kolore bizia
. Maravillas – Gorka Urbizu
. Radio Rahim – Quinndy, Kuma eta Gorka Urbizu
. Dub Manifest
BIS-etan:
. Internazionala
. Errespetua – Aizkolaria ( Oihana Barrena)
. El último Ska
. Yalah Ramallah - Dan Palestine
. Txoria txori
. Lepoan hartu
. Gora Herria
. Sarri, sarri – Itziar Ituño, Quinndy, Kuma, Oihana Barrena, Sanbaou Diaby eta Aixiba Koroma
Akelarre
Nora soinu-banda
Decorado soinu-banda
Kantauri soinu-banda
Las claves de la música
Magali Sare & Manel Fortià / Rubén Blades con Roberto Delgado Big Band en directo
17/07/2026 09:04
17seg
Fermin Muguruza: 40. urteurrena
01/04/2026 05:00
2h 58min
Kadentziak
Amario Freitas Trio, en directo
13/07/2026 06:40
14seg

