Korrika soinu-banda
Korrikak berezko soinu-banda du edizioz edizio. Euskararen aldeko Korrikak historian zehar izan dituen erritmo biziko doinu itsaskorrak eskaintzen dizkizu GUAUk.
Iradokizunak
Hertzainak, azken kontzertua
Hertzainak musika talde historikoak Barakaldoko BECen 2022ko abenduaren 17an eskaini zuen azken kontzertuaren audioa eskaintzen dizugu GUAU plataforman.
80ko hamarkadan sortu zen Hertzainak Gasteizen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan kokatu zen eta diskografia oparoa utzi du euskal rockaren historiarako.
Playzerrenda:
. Rockanrol Batzokian
. Hau dena aldatu nahi nuke
. Amets prefabrikatuak
. Oroimen txarrak
. Ez dago ilusio faltsurik
. Egunetik egunera
. Ispiluaren aurrean
. No time for love
. Eutsi gogor
. 564
. Hertzainak
. Larru beltzak
. Sigarrillos amarillos
. Si vis pacem
. Esaiok
. Ta zer ez da berdin
. Zoratzen
. Bi minutuero
. Aitormena
BIS-etan:
. Iñakik hitz egiten du?
. Hil ezazu aita
. Guantanamera
. Pakean utzi arte
. Eh txo!
. Arraultz bat pinu batean
Esne Beltza taldearen agur kontzertua
18 urte eta gero, Bilbao Arenan eskaini zuen azken kontzertua Esne Beltza taldeak. Lagun izan zituzten Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao eta El Canijo de Jerez. Festa giroan, eta aldarrikapenak ahaztu gabe agur esan zuen Gipuzkoako taldeak.
2025eko otsailaren 1ean izan zen kontzertua.
Gorka Urbizu: Bira amaiera bat, besterik ez
Musikari lotuta bizi da Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977) eta proiektu askotan banatuta egin izan du bide hori. Berri Txarrak taldeak egin zuen ezagun eta 2019an hura itzali ostean bakarka abiatu zen berriro 2024an “Hasiera bat” kaleratuz.
Urbizuk, disko horri lotutako azken emanaldia Donostiako Vitoria Eugenia antzokian eskaini zuen 2025eko azaroan “Bira amaiera bat, besterik ez” izen buruarekin. Kontzertu horretan, bereak ez ezik, Berri Txarrak, Peiremans+, Katamalo taldeak eta beste musikari batzuen kantuen coverrak ere entzun ziren. Emanaldi horren audioa eskaintzen dizu GUAUk.
Play zerrenda:
. Maitasun bat
. Teoria bat
. Tren bat
. Lilura bat
. Etorkizuna ginenean
. Kolore bat
. Helduleku guztiak (Berri Txarrak)
. Sute bat
. Janela bat
. Etxe bat
. Betazalak erauztean (Katamalo cover)
. Send flowers (Peiremans+ cover)
. Más o menos bien ( El mato aun policia motorizado cover)
. Herri txiki
. Lisboa ( Anne Lukin cover)
. Diamantea
BIS-etan
. Maravillas ( Berri txarrak)
. Zilarra
. Hegal egiten ( Itoiz cover)
. Toki bat
. Besterik ez
Huntza: Azkena balitz bezala
Zortzi mila ikusle batu zituen Huntza taldeak Miribillako Bilbao Arenan 2024ko otsailean eskaini zuen azken emanaldiak. Kontzertu horrekin eman zioten amaiera Josune Arakistain, Uxue Amonarriz, Aitor Huizi, Aitzol Eskisabel, Ihnar Eskisabel eta Peru Altubek hamarkada bat lehenago hasi zuten proiektuari. Unibertsitate garaian elkarrekin musika egiten hasi zirenean ezin zuten aurre ikusi “Aldapan gora” abestiak, adibidez, lortutako arrakasta handia; hamalau millioitik gora deskarga lortutakoa da. “Ertzetatik”, “Xilena” eta “Ezin ezer espero” diskoak izan dira sei musikari gazteen uzta, besteak beste. Azken emanaldirako Xabi Solano, Olatz Salvador, Niko Etxart, Tremenda Jauria eta ETS bezalako gonbidatuak izan zituzten oholtzan heurekin batera. GUAU plataformak eskaintzen dizu festa handi bilakatu zuen emanaldi horretako audioa.
Playzerrenda:
. Promesetan
. Odoletan
. Kalabazak
. Hautsetatik
. Gaztetxeak bizirik (Ebri Knight)
. Elurretan
. Harro gaude
. Bertsioa
. Haizeak ( Stay Homes)
. Damutu asko
. Pot pourria ( Alatz eta Maider, Maixa eta Ixiar, Kristina eta Amaia gonbidatuekin)
. Olatu bat
. Paret(h)esiak ( Gurru gonbidatua)
. Gauerdiko biolinak
. Agur Itaka (Pablo Novoa gonbidatu)
. Poema Nekatu bat
. Bertsioa( Lámour Toujours)
. Izan nahi dut
. Buruz behera ( ETS gonbidatu)
. Izan gira ( Niko Etxart gonbidatu)
. Zelatari
. 17.21
. Aldapan gora
. Flying free ( Iratxe eta Tronpi gonbidatu)
. Zer izan ( Tremenda Jauria eta Twerk gobidatuekin)
. Ilusioz bere
. Lasai lasai
SONA Kantak
Hertzainak, azken kontzertua
04/03/2026 10:45
1h 53min
10 totem
Kantu Kontari
Esne Beltza taldearen agur kontzertua
25/03/2026 06:00
1h 9min
Gorka Urbizu: Bira amaiera bat, besterik ez
16/04/2026 05:00
1h 23min
Lore Hostoak
10 totem
Huntza: Azkena balitz bezala
11/05/2026 05:00
2h 6min

