Mare
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren kontzientzia eta dibulgazio zientifiko ozeanikoa sustatzen dira ataletan zehar, itsasoarekin zerikusia duten pertsona eta espezieak ezagutaraziz gizarteari. Podcast esperimentalik onenaren Ondas saria irabazi du.
Inko Martin eta Maider Uriarteren lana da.
Iradokizunak
Urbex
"Urbex" leku abandonatuetara eramaten zaituen bidaia-agentzia da. Bere gidariak Inko Martin eta Miriam Duque dira eta, entzungo duzunez, garrantzi berezia ematen diote bisitaldi gidatuetan zehar beraiekin doazen leku interesgarri hauetan aurkitzen diren historiari eta soinuei. Ibilbide berezi honetan izena eman nahi duzu?
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
Archivos cruzados
Archivos Cruzados irratsaioak soinu bidaia bat egiten du pertsona ezagunen bizitzan zehar, bidean utzi dizkiguten elkarrizketak berreskuratuz. Elixabete Legardak grabazioak, elkarrizketak eta bestelako dokumentuak arakatu, hautatu eta testuinguruan jartzen ditu, eta, horiek gurutzatzean, protagonisten profil pertsonala eta profesionala gogoratzeko aukera ematen digu.
El contraplano
Autohizketak
Urbex
Udako unibertsitatea
Gladysen haritik
Sin cobertura
Gladysen haritik
50 años de la muerte de Franco
Archivos cruzados
