Pompas, papel o tijera
Iradokizunak
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” bideopodcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” podcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
Twist
Soto eta Zeberio, bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu. Bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.
Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok nobela honetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.
Pleibak
Nerabe paisaia rural-poligonero bat, institutuko korridore atenporalak, "Morora" busean jaistea eta belodromora motorrean igotzea. Hemendik At, Chenoa, Su Ta, lokaleko maromoak, txosnetako goi gerlariak, Largo eta Beda Agarreko sukaldean, erantzun gabeko perdidak, behor hezurrak, istripu bat.
Umezaroa elkarren itzalean zabuka igaro ostean gaur da eguna kalean gurutzatu eta batak besteari ez-ikusia egiten diona. Distantzia horrek sorrarazten dion amorrazio retroaktiboak sakatuta zuzentzen zaio Jone Pollyri; neskatotan, ahoak nola-ahala estali eta eskugaina eskugainaren kontra igurtziaz musukatzen zuen txaleteko bizilagunari.
Ezer gertatu ez zenean gertatu zen guztia jasotzen du Miren Amurizaren (Berriz,1990) bigarren nobelak. Sasoi baten erretratua da egilearen ahotsean GUAUk audioliburu gisara eskaintzen dizun kontakizuna.
10. Elena López Riera
2022ko irailaren 19an, Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan, Elena López Rierak eskola magistrala eman zuen Tabakalerako zinema aretoan, Pentsamendua eta Eztabaida arloko jardueren barruan. Zinemagile espainiarrak "El agua / The Water " bere estreinako film luzea ere aurkeztu zuen. Proiektu-fasean, Ikusmira Berriak egoitza-programan parte hartu zuen lanak. Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zen filma, ondoren, Zabaltegi-Tabakalera sailean sartu zen.
Hetero
Araua eta arrakala. Bi egoera horien arteko tentsioan bizi dira ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta nagusiki gizonez ari dira. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez, esan ez ziren sentsazioez.
Aitak, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; aldapan behera eta frenorik gabe doan hiru laguneko gorputz bakar bat; Zarautz, Elgoibar, Kubarekiko desira itsua; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia.
Zortzi istorio anitz eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) bere hirugarren narrazio lanean ( SUSAk, 2024) eta audioliburu formatuan eskaintzen dizu GUAUk, zortzi ataletan banatuta eta egilearen beraren ahotsean.
La casa de Jon Bilbao, las alas de Icaro y la soledad hiperconectada
Jon Bilbaorekin elkarrizketa. Jon gerediagaren Kontuz, Ikaro! ezagutuko dugu iruzkinean, Donostia Hiria Antzerki saria Elkarrek argitaratua. Colun McCann-en "Twist" (Feltrinelli) ere iruzkindu dugu. Besteak beste, Ane Zabalak OIhana Aranaren poema bat dakar.
Aipatutako beste liburu batzuk:
-“Antígona Gonzalez”, Sara Uribe (Las Afueras)
-“El árbol más solitario del mundo”, Marina Salomao Carrera (Tránsito)
-“El primer posmoderno”, Javier Cercas (Taurus)
-“El vivo”, Anna Starobinets (Impedimenta)
-“La guerra de los vecinos”, Mikko (Garbuix Books)
-“Los Páramos”, Carlota Grut (anagrama)
-“Orgullo y prejuicio” (novela gráfica) Ana Ocina, Jane Austen (Planeta Cómic)
-“Una cocacola contigo”, Beñat Sarasola (Consonni)
Plaz!
Plaz!
Twist
06/04/2025 22:00
13h 42min
Café Valparaíso
Pleibak
3h 46min
10. Elena López Riera
13/02/2025 15:00
54min
Hetero
La casa de Jon Bilbao, las alas de Icaro y la soledad hiperconectada
31/10/2026 15:05
55min
Zinemaldia podcasta

