7. Politikan, ez dago gauza politikan
Eusko Legebiltzarrak hala erabaki ostean, alderdi politiko bakoitzak bere bertsolaria izango du aurtengo final nagusian. Politika, leku guztietan errege.
"#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
8. Gezurtxoa
Historiako hainbat Bertsolari Txapelketetako dokumentu sekretu ustekabean heldu dira Biba Zuekeko erredakziora. Finalen aurreko egunetan bertsolarien eta antolatzaileen artean egindako bileraren grabazioak dira. Erredakzioko lankideak, harrituta daude entzundakoarekin eta berehala hasi dira bertan entzundakoa kontrastatzen. Hala bada, eskandalua da!
6. Txistualdien mendekua
Bertsolariek eta enpresa handiek babesletza eredu berriak adostu dituzte, puntako kirolarien ildotik. Askotariko produktuek eta markek agintzen dute Bertsolari txapelketan ere.
"#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
5. Historiako finalik pxxxena
Puntuaketen aurkako mugimendua sortu ostean, bertsolariek lehia aldrebesari ekingo diote: zeinek okerrago kantatu. Jon Sarasuaren tongo historikoa huskeria hutsa izango da final honetako bertsolarien jokaeraren aurrean. Irabazlea erabaki behar da hala ere.
"#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
4. Txibia gosetiaren jokoak
Bertsolari Txapelketa Nagusia ikuskizun erraldoi bihurtu da. Finaleko lehiakideek hil ala bizi jardungo dute kantuan, eta txapelduna baino ez da aterako bizirik bertso-ariketa arriskutsuz betetako lehian.
"#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
3. Irene. Robota Bertsotan txapeldun
Irene robotaren txapelak agerian utzi du makinak gizakia menderatu dezakeela bertsotan. Etxenike doktoreak, kartzelatik irten berritan, lehen aldiz kontatu ditu makinak gizakia menderatu zezan egin zituen amarru guztiak.
"#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
2. Campeonato de versolaris
Euskararen erabilerak behera egin du nabarmen euskal gizartean. Beherakada horren ondorioz, erdarek bidea egin dute euskal kultur adierazpide guztietan, baita bertsolaritzan ere. Horregatik Campeonato de Versolaris deritzanaren antolaketa jasotzen du "#10garrena" podcast distopikoaren bigarren atalak.
1. Kristalezko sabaia
Txapela, zapi bihurtu zenekoa jasotzen du "#10garrena" podcast distopikoaren aurreneko atalak. Lurrikara galanta eragin du, historian lehen aldiz, zortzi emakume Bertsolari txapelketa nagusiko finalerako sailkatu izanak. Txapelkerako bidean, era guztietako mehatxu, oztopo eta sabotaiak gainditu beharko ditu zortzikoak.
"#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
8. Gezurtxoa
6. Txistualdien mendekua
5. Historiako finalik pxxxena
4. Txibia gosetiaren jokoak
3. Irene. Robota Bertsotan txapeldun
2. Campeonato de versolaris
1. Kristalezko sabaia
0. Trailerra
Iradokizunak
Sara eta Paul: Transformerrak
Sara eta Paul nerabezaroan murgildu dira. Bizi esperientzia berriak, erronka berriak, lagun berriak… Mario, brasildar mutiko beltza, eta Izar, gitarra jole eta abeslaria, ezagutuko dituzte. Udako oporretan, elkartu eta musika taldea sortuko dute. Eta bidean, jakina, makina bat buruhauste eta komeria biziko dituzte. Amodio istorioak tarteko. Aniztasun eta berdintasunean, beti.
Sara eta Paul: Denok elkarrekin!
Sara, Paul, Izar eta Marioren arteko harremana aldatu egin da ikasturte honetan. Sarak eta Izarrek, eskola berean jarraitzen dute, eta jakina, lagunak dira. Baina mutilekiko harremana aldatu egin da. Mariok, herrian jarraitzen du, baina eskolaz aldatu da eta lagunez ere bai. Nola nahi, Paulena da aldaketa handiena. Aragoiko herri txiki batera joan behar izan du bizitzera, amak eta haren bikotekideak jatetxea zabaldu dutelako bertan.
Paul ez dago gustura aldaketarekin. Amarekin haserre, eskolakideekin haserre, amaren bikotekidearekin haserre; bere buruarekin haserre bizi da.
Sara eta Paul: Abenturak
Sara eta Paul Lehen Hezkuntzako bi lagun dira. Sara, neska itsua, adimen handikoa, eta Paul, bullyingaren biktima; hitz totela, hortzeria itsusikoa, guraso dibortziatuen seme bakarra, baina, mutil dibertigarri eta baikorra. Bizikidetza inklusiboa sustatzen dute, gizarteak eskaintzen duen "arrakasta" ereduetatik urrunduz.
Bernando Atxagaren "Logalea zeukan ekilibristaren kasua" oinarri.
Egia gordinetik
"Egia gordinetik" soinu-fikzioak Mari Sagarzazu neska gaztearen bizitzaren pasarte bat kontatzen du. Marik bere baserri munduko mugak zabaltzeko beharra sentitzen du eta aktore izatea du amets. Helburu hori lortzeko asmoz eraikitako bidean, oztopo eta amildegi latzak bizi beharko ditu. Baina baita une zirraragarri eta gozo askoak ere ibilera horretan gurutzatuko zaizkion lagun zintzoei esker.
Ikasketak, lana, inbidia, estutasunak, laguntasuna… Banbalina arteko amodio istorioa eta gehiago!
Zapla!
"Zapla!" podcasta, Euskaltzaleen Topaguneak, Euskaraldiaren testuinguruan, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarazko praktika linguistikoak indartzeko eskura jartzen dizun tresna da. Monika Belastegi eta Juankruz Lakastak gidatuta, belarriprest eta ahobizi modura ari diren guztientzat lagungarri izan nahi du.
Ainguratuak
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua.
“Ainguratuak” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatu handien iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.

