Leihotikan taldearen 30. urteurrena
Leihotikan taldeko Gorka Armendariz izan da B Aldean. Nafarrek 30 urte bete dituzte, eta bira berezi batekin ospatzen ari dira. Bilboko Kafe Antzokian egongo dira.
Iradokizunak
B Aldea
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 19:00etatik 21:00etara: B Aldea.
Hertzainak, azken kontzertua
Hertzainak musika talde historikoak Barakaldoko BECen 2022ko abenduaren 17an eskaini zuen azken kontzertuaren audioa eskaintzen dizugu GUAU plataforman.
80ko hamarkadan sortu zen Hertzainak Gasteizen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan kokatu zen eta diskografia oparoa utzi du euskal rockaren historiarako.
Playzerrenda:
. Rockanrol Batzokian
. Hau dena aldatu nahi nuke
. Amets prefabrikatuak
. Oroimen txarrak
. Ez dago ilusio faltsurik
. Egunetik egunera
. Ispiluaren aurrean
. No time for love
. Eutsi gogor
. 564
. Hertzainak
. Larru beltzak
. Sigarrillos amarillos
. Si vis pacem
. Esaiok
. Ta zer ez da berdin
. Zoratzen
. Bi minutuero
. Aitormena
BIS-etan:
. Iñakik hitz egiten du?
. Hil ezazu aita
. Guantanamera
. Pakean utzi arte
. Eh txo!
. Arraultz bat pinu batean
B Aldea x Must +Pro
Gazteak Must +Pro jaialdiarekin egingo du bat, maiatzaren 14an, Bilboko Sala BBKn.
Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioan, Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin. Must +Proren programazioaren baitan, musikaren industriako hainbat langile elkarrizketatuko dituzte, proiektuen atzean dagoen horretan sakontzeko.
Binaka antolatu dituzte saio berezian zehar izango dituzten hizketaldiak: Janus Lesterreko Jokin Pinatxo musikaria eta Gin Musicako Ander Merino, Kiliki musikaria eta Last Tourreko Ane Garcia Last Tourreko, eta, ALAI eta Ke Lepo ekoizleak. Saioa 19:30ean hasiko da (ateak, 19:00etan) eta sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Gainera, Janus Lesterrek zuzenean joko du.
Bertaratzerik ez dutenek, saioa streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute GUAU plataforman.


