1. Lehen aldia: “Kultura ez da lehenesten eta gaztea bazara areago''
Lehen aldiak zailak izan daitezke, baina baita zirraragarriak ere. baDA!bil podcastaren lehen atalean, Durangoko Azoka autore gisa lehen aldiz zapalduko duten hiru lagun elkartu ditugu, bide hasiberri honetan bizi eta hausnartutakoa partekatzeko.
Julen Apella idazle berriztarrak Donostia Kultura Poesia Saria irabazi du 2023an, eta horri eskerrak argitaratu du "Postal bat desertuan" poema liburua. Hala ere, argitaratzeak ez zaitu idazle egiten Apellaren arabera, aurretik dagoen lan guztiak baizik.
Ithaka taldeko bateria-jotzaile da Josune Freire oriotarra. Bi urte dira taldea sortu zela, baina orain kaleratuko dute lehen diskoa: "Biluzten". Josunek asko eskertzen du bidea lagun taldearen babesean egin izana.
Antzerkiak Euskal Herrian duen prestigio sozial falta kezkagarria da Maddi Goikoetxea donostiarrarentzat. Kezka horretatik ondu du "Ura Jaten" saiakera, antzerki munduko hainbat kide elkarrizketatu ostean. Eta anabasa horretan gidari eta bidelagun izan du Amets Aranguren, bera ere sortzaile eta gaztea baita.
baDA!bil podcasta Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
5. Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin
"Utzi ditzagun hitzak, agindu beza ekintzak" kantatzen du J Martina talde larrabetzuarrak. Zer harreman dago diskurtsoaren eta praktikaren artean, edo esaten denaren eta egiten denaren artean? Zenbatekoa da tartea? Zenbatekoa izan daiteke? Zenbatekoa izatea nahi dugu? Artistaren arduraz, koherentziaz, erantzukizunaz eta abarrez hitz egin dugu baDA!bil podcastaren edizio honetako bostgarren eta azken atalean.
Hiru lagun eseri ditugu mahai inguruan solasteko, kasu honetan ere. Paul Beitia zarauztarra, hainbat diziplinatan trebatua, "Itu Banda" literatura taldean aritutakoa, baita "Errime" musika taldean ere. "Ekida" arte ekimen sozialistako kide da gaur egun.
Olaia Inziarte oronoztarrak, musika proposamen propioa darama oholtzaz oholtza. Aurrez Joseba Tapiaren, Chica Sobresaltoren eta beste hainbaten proiektuetan hartu du parte. Hirugarren mahai kidea, Xalba Ramirez donostiarra da. Musikaria eta kazetaria, besteak beste. "Koban", edo "Physis vs nomos" gisako taldeetan egin du bidea. Aurten, "Nakar" talde sortu berriaren lehen lana ari da aurkezten. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun, Amets Aranguren, 2023ko baDA!bil-en aurkezle lanak egin dituena.
BaDA!bil, HIrudamatxok ekoizten du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
4. Tradizioa eta tradizioak
"Idazleok ez ditugu gauza berriak egiten, guztion istorio berdinak idazten ditugu. Esaten den bezala, istorio on guztiak idatzita daude, eta ez badaude idatzita, txarrak ziren seinale. Mundua, orain, Alexandria zabal bat besterik ez da, eta bertan bizi garenok komentarioak egiten ditugu sortutakoari buruz, eta besterik ez". baDA!bil podcastaren laugarren atalean tradizioa den hitz potolo horren atzean dagoena arakatu dugu. Eta Atxagaren Obabakoak liburutik ateratako aipuak balio du nondik begiratu diogun argitzeko. Tradizioa eta tradizioak bizirik baitaude, eta denok elikatzen ditugu.
Aipatua da atal honetan mahai-bueltara gonbidatu ditugun hiru musikariekin aztertu duguna. Panderoa eskuan egin du ibilbidea Eneritz Aulestia zarauztarrak. Trikitilari txapelketetan nabarmendu ondoren, Kepa Junkerarekin partekatu zituen oholtzak Sorginak taldean. Neomak taldeko kide da orain. Ion Celestino iruindarra tronpeta jolea da. Hamaika proiektutan hartu du parte. Bestak beste, Broken Brothess Brass Band eta Lurpekariak taldeetan. Herri musikaren ikerketari ere eskaini dio arreta. Iruñean bizi da Ihitz Iriart aloztarra. Amaren alabak taldeko kantaria izateaz gain, makina bat pastoraletan hartu du parte eta Iruinkokoa libertimenduaren bultzatzailea da. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
Badabil, Hirudamatxok ekoitzen du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
3. Nola hartu neurria norberaren esposizio publikoari
Aitziber Garmendiak "Barruan gaude" EITBko podcastean bi ideia hauek azpimarratu ditu: "Ez badut ezer publikatzen, existitzen ez naizela sentitzen dut". "Nire beldurrik handiena modan eta leku guztietan dagoen hori izatea da".
Aipu hauek zabaltzen duten meloiari heltzeko, gainesposizioak kezkatzen dituen hiru lagun elkartu ditugu mahaiaren bueltan baDA!bil podcastaren hirugarren atalerako.
Izaro Andres musikari mallabiarra "Cerodenero" disko berria ari da aurkezten. 2015etik hona egin duen ibilbide arrakastatsuan, bera arduratu da, sorkuntza lanez gain, komunikazioari dagozkion zereginez ere.
Bertsolaria eta zutabegilea da, besteak beste, Aner Euzkitze zarauztarra. "Erre emankizunarekin egindako bidearen ostean, orain BTN bideo-podcasta aurkezten du Argian.
Hirugarrena, Lide Hernando da. Liher musika taldearekin lotzen dugu donostiarra, baina aurten, bi adar gehitu dizkio orain arteko ibilbide oparoari. Bakarkako proiektua abiatu du Bele izenpean, eta eleberria argitaratu du Susarekin. "Izotz ura" du izena.
Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
BaDA!bil podcasta Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
2. Editoreen lanaz eta belaunaldi aldaketak ekarri duen ikuspegi berriaz
Idazlea bakarrik irudikatzen dugu; paperaren edo ordenagailuaren aurrean pentsatzen. Bada neurri batean lan bakartia, baina bere lana fintzen lagunduko dion kidea gertu izaten du: bere alde, edo behintzat, literaturaren alde, egingo duen editorea.
Garazi Arrula idazle, itzultzaile eta editore tafallarra da. Txalaparta argitaletxean jarduten du editore gisa. Editorea da Uxue Razquin ere, Erein argitaletxean, zehazki. Irakurle amorratua izanik ere, ezustean heldu zitzaion proposamena iruindarrari. Honezkero, bi urte egin ditu zeregin horretan. Lizar Begoña sopelaztarra ez da (oraingoz, behintzat) editorea. Baina idazlearen aldea ondo ezagutzen du. Bi poema liburu argitaratu ditu, Susa argitaletxearekin bata, Balea Zuriarekin bestea. Eta orain, lehen eleberria ari da ontzen. Elkarrek plazaratuko du 2024an.
baDA!bil-en bigarren atalerako, bi norabideko harreman hori ondo ezagutzen duten hiru lagun elkartu ditugu. Argitaletxe baten lema orain gutxi hartu duten bi editore, eta hiru edizio prozesutan bizi izan dituen idazlea.
baDA!bil podcasta Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.
5. Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin
4. Tradizioa eta tradizioak
3. Nola hartu neurria norberaren esposizio publikoari
2. Editoreen lanaz eta belaunaldi aldaketak ekarri duen ikuspegi berriaz
Iradokizunak
baDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" podcasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.
0. baDA!bil, kulturaren 60. Jaialdiaren atariko
“baDA!bil” podcastaren bidez kultur sortzaileen iritziak entzunez gozatzea proposatzen dizugu GUAU plataforman. Amets Arangurenek gidatuta, hiruko taldeak osatu ditugu sorkuntzarekin zuzeneko lotura duten gaien inguruan solasteko. DA!-rekin elkarlanean osatu dugu 3. denboraldia sei ataletan banatuta 2025ean 60 urte betetzen dituen Kulturaren Jaialdiaren atariko.
Hiru Damatxok egin du podcastaren ekoizpena EITB Mediarako.
BaDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" poscasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” podcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” bideopodcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
Twist
Soto eta Zeberio, bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu. Bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.
Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok nobela honetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.

