loading

2. Editoreen lanaz eta belaunaldi aldaketak ekarri duen ikuspegi berriaz

baDA!bil

2. Editoreen lanaz eta belaunaldi aldaketak ekarri duen ikuspegi berriaz

Idazlea bakarrik irudikatzen dugu; paperaren edo ordenagailuaren aurrean pentsatzen. Bada neurri batean lan bakartia, baina bere lana fintzen lagunduko dion kidea gertu izaten du: bere alde, edo behintzat, literaturaren alde, egingo duen editorea. Garazi Arrula idazle, itzultzaile eta editore tafallarra da. Txalaparta argitaletxean jarduten du editore gisa. Editorea da Uxue Razquin ere, Erein argitaletxean, zehazki. Irakurle amorratua izanik ere, ezustean heldu zitzaion proposamena iruindarrari. Honezkero, bi urte egin ditu zeregin horretan. Lizar Begoña sopelaztarra ez da (oraingoz, behintzat) editorea. Baina idazlearen aldea ondo ezagutzen du. Bi poema liburu argitaratu ditu, Susa argitaletxearekin bata, Balea Zuriarekin bestea. Eta orain, lehen eleberria ari da ontzen. Elkarrek plazaratuko du 2024an. baDA!bil-en bigarren atalerako, bi norabideko harreman hori ondo ezagutzen duten hiru lagun elkartu ditugu. Argitaletxe baten lema orain gutxi hartu duten bi editore, eta hiru edizio prozesutan bizi izan dituen idazlea. baDA!bil podcasta Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.