loading

19. Aimar Z, pijama festa bat: gure aitorpen fuerteenak

Benetan zabiz?

19. Aimar Z, pijama festa bat: gure aitorpen fuerteenak

Tik-Tok bidez denbora laburrean sekulako arrakasta lortu du Aimar Z-k, bai eta sortu dituen “temazoei” esker ere. “Entzun dezatela” abestia Euskal Herritik kanpo heldu zen, bere Bartzelonako ex-ari ere heldu zitzaion. Abestiak bere harreman pertsonaletan oinarritzen ditu, eta, aitortu du, “Z” izeneko diskoa izan zuen hiru hilabeteko harreman batek inspiratu zuela. Esperantza galdu du? Maitasunean sinesten al du? Musika mainstreamaz ere hitz egin dute eta Aimarren arabera homosexuala izateak baldintzatzen du mainstreama izateko garaian. Gizonek bizkarra ematen omen diote kontzertuetan. Bestalde, zer da “Khya Asylum”a? Euskal Herriko zer artista dago egoera horretan? “Benetan zabiz?” pijama festa bilakatu dute Aitziber, Malen eta hirurek eta sekulako aitorpenak egin dituzte! Hiruetako nor masturbatzen zen bere pelutxearekin? Ez galdu atala!