loading

21. Urteekin, aldatu ahala, damutzen garenaz

Benetan zabiz?

21. Urteekin, aldatu ahala, damutzen garenaz

Malen eta Oihaneren urtebetetzeak ospatu dituzte “Benetan zabiz?” bideopodcastaren atal honetan eta aitzakia horrekin hogeita hamar urteen inguruko krisiaz hitz egin dute. Adin horretara gerturatzearekin batera nola sentitzen diren, ama izateko presioa sentitzen duten edota haien gurasoen zahartzeak larritzen dituen. “Nor da ohikoago” jolasera jolastu dira: hiruetatik nor ez litzateke jabetuko hondamendia gertatu dela lo harrapatu duelako? Nor igoko litzateke sagardotegi bateko mahai gainera dantza egitera? Batez ere, nork eskatzen dio Oihaneri podcastean zehar esandako hura mozteko? Atalaren bigarren zatian, noizbait esan edo pentsatu eta gerora esandakoaz damutu diren gauza eta egoerei buruz hitz egin dute Aitziber, Malen eta Oihanek. Feminismoak Leticia erregina kontuan hartu beharko luke? Eutanasiaren alde edo kontra daude? Ez galdu atala!