loading

6. Julen Martijja, heroiak eta jainkoak

Bi ahotsetan

6. Julen Martijja, heroiak eta jainkoak

“Txikitatik hasi nintzen pianoa jotzen […]. Pianoa jotzeko pilota txarra da, baina pilotariek zirkulazio arazoak izaten ditugu eta horretarako oso ona da pianoa. Etxean nagoenean orain ere jotzen jarraitzen dut. Askotan esan didate piano-jotzailearen hatzak eta eskuak ditudala”. “Pilotari oso borrokatua naiz, oso baikorra; nahiz eta partida bat gaizki jarri, beti pentsatzen dut oraindik irabazi daitekeela”. Julen Martijak eta Joseina Etxeberriak pianoaz, heroiez, jainkoez, pilotaz… bizitzaz dihardute Bi ahotsetan. Entzungai, halaber, L.V. Beethovenen 3. Sinfonia, “Heroikoa”.