5. Zibermaitasuna
Maitasuna bilatzeko modua ez ezik, maitasuna sentitzeko era ere aldatu da egun, besteak beste, sarearen eta hainbat plataformen ondorioz. Eta hain zuzen, afera hori dugu aztergai "Cookie eta Kafearen" 5. atalean; Tinder eta Grindr bezalako aplikazioek eman eta kentzen digutenetik hasita, adimen artifizialez maitemintzearen fenomenoraino.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
29. Erloju adimentsuak
Sara eta Asier erloju adimentsuen inguruan aritu dira solasean. Gizartea zatiturik du tresna honek; batzuek gailua ezinbesteko jotzen duten bitartean, beste batzuk "esklabutza digitalerako" kate bat gehiago moduan bizi dutelako hau. Beharrezkoak dira ala beharra sortu digute?
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
28. Podcastgintza
Podcastgintzak sortu zenetik gaur arte izan duen bilakaera aztertu dute Asierrek eta Sarak. Haren eragin kultural eta sozialaz ere aritu dira. Eta guk darabilgun audio formatuak azkeneko bi hamarkadatan bizi izan dituen teknologiak zeintzuk izan diren errepasatu dute; kontsumo ohiturak erabat definitzeko balio izan dute hauek.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
27. Etxe adimentsuak
Etxe adimentsuen munduan murgildu gara atal honetan. Harrigarria da ikustea teknologiak nola bihurtzen duen gure etxea espazio erosoago, eraginkorrago eta seguruagoa. Baina, kontuz, honek ere baditu neurriko arriskuak eta. Etxea zenbat eta adimentsuagoa izan, gu are tentelagoak bilakatzeko bidea dakarrelako pixkanaka.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
26. Faltan botatzen ditugunak
Faltan botatzen hasi diren teknologiaren inguruan aritu gara solasean atal honetan. Software eta hardwarearen aldetik, oso oparoak izan ziren 90 eta 2000. hamarkadak.
Aro digitalean murgiltzen hasi ginen eta dena zegoen sortu eta egiteke. Sekulako gailu, tresna eta zerbitzuen uholdea bizi izan genuen. Eta, nostalgia puntu batekin, atzera begira jarri gara.
25. Haurrak babestuz
Aro digitalean haurrek dituzten arriskuak aztertu ditugu. Bai eta, errealitate honen aurrean guraso eta hezitzaileek dituzten erronkak ere. Sare sozialetarako sarbidea debekatu beharko litzaieke? Zein da interneten mugarik gabe aritzeko adin aproposa? Kontrola eta debekua edo heziketa?
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
24. Telebista
Gure sukalde eta egongeletan ezinbesteko tresna izatetik, monitore bat izatera pasa da, gazte askorentzat, telebista aparailua. Kontsumo ohitura berriak zeintzuk diren aztertu ditugu, telebistaren etorkizuna zein izango den deskubritu nahian.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
23. Udako ezinbestekoak
Uda garaian ezinbestekoak zaizkigun gadget eta zerbitzu teknologiko ezberdinak aztertu ditugu atal honetan. Haririk gabeko entzungailuetatik hasita, gure galderak erantzungo dituen aplikazio berezi bateraino.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
22. Adimen artifizialaz maiteminduta?
Biral bilakatu den "Her" filma hartu dute ardatz Asierrek eta Sarak, gizakiaren eta AAren, edo Adimen Artifizialaren arteko erlazio afektiboaz hitz egiteko. Zientzia fikzioa, edo etorkizun hurbila da?
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
21. Apple Intelligence eta Gemini
Asko jorratu dugun gaia da adimen artifizialarena. Google eta Apple erraldoiek adimen artifizialean oinarrituta aurkeztu dituzten produktuak zeintzuk izan diren errepasatu dugu: Apple Intelligence eta Gemini aroa.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
20. Taylor Swift
Taylor Swiftek bere azken birarako antolatu duen kontzertua oso berritzailea da zentzu askotan. Besteak beste, punta-puntako teknologia erabiltzen duelako, bere jarraitzaileengan esperientzia ahaztezina sortuaz. LED pantaila erraldoiak, 3D efektu bisualak eta musikarekin sinkronizatutako LED eskumuturrekoak dira, adibidez, "Eras Tour" honetan aurkitu genitzakeen gailu teknologikoak, atal honetako aztergaiak.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
19. Smartphoneak
Smartphonen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz aritu gara. Adimendun telefonoak arrakasta handia ekarri zuen ingurune digitalera eta gure eguneroko bizitzara, baina iraungi al da azken hamarkadako gailurik berritzaileena?
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
18. Hezkuntza eta teknologia
Oierrek eta Sarak teknologiaren eta hezkuntzaren arteko lotura aztertu dute. Irakaskuntza eraldatzen duten tresna digitalen inguruan hausnartu dute, eta tresna horien alde onak eta txarrak eztabaidatu dituzte. Hezkuntzaren etorkizunera bidaia, aro digitalean.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
17. Etorkizuneko ibilgailuak
Mugikortasunaren etorkizuna aztertu dugu, gidatze autonomoa duten ibilgailu adimenduak bereziki. Mundu seguruago eta eraginkorrago baterako gakoa al dira? Ezagutu teknologia iraultzaile honek dakartzan onurak, erronkak eta erantzukizunak.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
16. Teknologia eta hauteskundeak
Teknologia, hauteskundeak eta politika: Oierrek eta Sarak teknologiak demokrazia digitalean duen eraginari buruz hausnartzera gonbidatzen zaituzte. Badago arrazoirik teknologiak boto papera ez ordezkatzeko?
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
15. Patinete elektrikoen alde edo kontra?
Pandemia azaltzearekin batera patinete elektrikoen salmentak goia jo zuen. 2019tik 2024 arte, igoera % 300 izan da erosleen hazkundea hirian leku batetik bestera eramaten gaituzten gailu hauekiko. Zaleak eta etsaiak dituzte bi gurpileko eramangarriek: eco friendlyak direlako askoren iritzirako eta arrisku biziko tramankuluak aldiz beste askorentzat. Araudia ez da zehatza eta, batez ere, ez da Europa osorako berbera.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
14. Bideojokoen industria
Bideojokoen industriak erabateko eraldaketa bizi izan du azken hamarkadetan. Kontsola eta hardware fisikoa behar izatetik, streamingera igaro gara hodeian jokatzera. X-box Game Pass bezalako zerbitzuak sortu dira, non bertan, milaka joko eskaintzen diren deskarga beharrik gabe eta multiplataforman. Etorkizun interesgarria du zain sektoreak; hodeia, errealitate birtuala eta eSport-ak buruan ditugula.
13. Dopaminaren jonkiak
Sare sozialekiko mendekotasuna gero eta ohikoagoa den arazoa da gure gizartean eta ertz ezberdinetatik heldu diogu gaiari. Dopamina izena duen neurotransmisoreak plataforma hauekin duen zerikusia aztertzetik hasi eta gazte askok pairatzen duten FOMO fenomenoraino.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
12. 2024ko gailu berritzaileak
Las Vegaseko CES feria, Bartzelonan MWC kongresua eta hainbat erraldoiren aurkezpen independienteak aztertu ditugu.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
11. Zer dago gure Iphonean?
Ariketa zaila egin dute Asier Errasti eta Sara Lanzek. Arroparik ez dute kendu, baina biluztu egin dira beren sakelakoetan instalatuta dituzten aplikazioen berri emanez.
Bilatzaile zenbaiten bidez erabili daitezkeen apiikazio bereziak, adimen artifiziala baliatuz egin litezken "free tourrak", itzultzaile neuronalaren aukerak edota yoga klaseak eta osasuna kudeatzeko pistak. Denetik azaldu dute. Zuhaitzak nola ezagutu ere ikasiko duzu!
10. Musika eta teknologia
Teknologiaren ondorioz musikaren industria nola eraldatu den aztertu dute Asier Errasti eta Sara Lanzek. Universal Music Group-ek TikTokekin izan dituen liskarretatik hasita, Europar Batasunak Apple-i ipini dion 2.000 milioi dolarreko isuneraino.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
9. Sare sozialen gida
Emakumeak digitalizazioaren aroan pairatzen duen tratua aztertu dugu; genero-arrakalatik hasita, sarean bizi duen jazarpeneraino. Gaurko eta etorkizuneko erronkez aritu gara. Industria teknologikoa feminista bilakatzea borondate kontua delako.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
8. Emakumea eta teknologia
Emakumeak digitalizazioaren aroan pairatzen duen tratua aztertu dugu atal honetan; genero-arrakalatik hasita, sarean bizi duen jazarpeneraino. Gaurko eta etorkizuneko erronkez aritu gara. Industria teknologikoa feminista bilakatzea borondate kontua delako.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
7. Zertan bilakatu da Elon Musken Twitter?
Elon Musk magnate teknologikoak Twitter plataforma erosi zuenetik, izena aldatzeaz gain, X izena jarriz, egin dituen aldaketa guztiez aritu gara "Cookie eta Kafea"ren zazpigarren atalean solasean.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
6. Zenbat kutsatzen duzu sarean nabigatzean?
"Cookie eta Kafea"ren atal honetan gure jarduera digitalak ingurumenean duen inpaktu zuzena aztertu dugu; Internetaren eguneroko erabileratik hasita, telefono mugikorrak erosi eta baztertzeraino. Gizartearen teknologizazio eta digitalizazioak, klima-aldaketan eta ingurumenaren degradazioan zein paper jokatzen duen aztertu dugu.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
4. Konputazio espaziala: Apple Vision Pro
Astebete ere ez da igaro erraldoi kaliforniarrak, teknologia eta gure bizitza eraldatzeko asmoz, Apple Vision Pro gailua kaleratu zuenetik. Eta mundu osoko komunikabideetan errealitate mistoko betaurreko berri hauek albiste izan direnez, guk ezin genion entzungor egin fenomenoari. Gailua interesgarria delako, baina hare interesgarriagoa sortu duten kontzeptua: konputazio espaziala.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
3. Eta teknologiak huts egingo balu?
Bat-batean teknologiak huts egingo balu, gai izango ginateke gizarte bezala gertakari honi aurre egiteko? Zineman, literaturan, eta artean orokorrean, geroz eta gehiago lantzen ari den gaia da honakoa. Baina, zer du honek distopiatik eta zer errealetik?
Beldurtzeko moduko atala egin dugu "Cookie eta kafearen" hirugarrena. Garratza benetan.
2. Menderatuko al gaitu adimen artifizialak?
Noraino iritsiko da adimen artifiziala? Ba al du honen gaitasunak mugarik? Gure lanpostuak arriskuan ote daude? Zein izango da gizakiaren papera etorkizun hurbilean? Beldurra da nagusi artista, sortzaile eta herritarron artean adimen artifiziala aipatzen den aldi oro. Baina, dena ez da mikatza, kontu honek ere baduelako gozotik.
"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.
1. Cookieak onartzen dituzu?
Sarean gehien egiten dizuten galdera izango da seguruenik: Cookieak onartzen dituzu? Baina zein da berauek onartzearen ordaina? Zer dute gozotik eta zer mikatzetik? Pribatutasunaz eta sareaz hitz egin dugu "Cookie eta kafea" podcastaren lehen atalean.
Sarean bizi garen eta sareak bizi gaituen mundu honetako gozo eta gaziak errepasatuko dituen podcasta da "Cookie eta kafea". Bertan, teknologia, internet eta tendentzia berriak aztertuko dituzte astero Asier Errasti eta Sara Lanzek. Modu informal eta errazean teknologia albiste, istorio eta gadget berrien inguruko jakingarriak aipatuko dituzte eskura dauden baliabideak ezagutu ditzazun.
0. Cookie eta Kafea
Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. Nola nahi, askotan informazioa falta dugu sareak dakarrenak dituen ondorioak jakiteko. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek.
Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan, gure bizitzaren esparru guztietan sartuta dagoen internet sareari buruz modu errazean ikasteko eta barneratzeko.
30. 2024ak eman duena
29. Erloju adimentsuak
28. Podcastgintza
27. Etxe adimentsuak
26. Faltan botatzen ditugunak
25. Haurrak babestuz
24. Telebista
23. Udako ezinbestekoak
22. Adimen artifizialaz maiteminduta?
21. Apple Intelligence eta Gemini
20. Taylor Swift
19. Smartphoneak
18. Hezkuntza eta teknologia
17. Etorkizuneko ibilgailuak
16. Teknologia eta hauteskundeak
15. Patinete elektrikoen alde edo kontra?
14. Bideojokoen industria
13. Dopaminaren jonkiak
12. 2024ko gailu berritzaileak
11. Zer dago gure Iphonean?
10. Musika eta teknologia
9. Sare sozialen gida
8. Emakumea eta teknologia
7. Zertan bilakatu da Elon Musken Twitter?
6. Zenbat kutsatzen duzu sarean nabigatzean?
4. Konputazio espaziala: Apple Vision Pro
3. Eta teknologiak huts egingo balu?
2. Menderatuko al gaitu adimen artifizialak?
1. Cookieak onartzen dituzu?
0. Cookie eta Kafea
Iradokizunak
Cookie eta kafea
Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzatutako teknologia albiste, istorio eta tresnak landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea protagonista ditugu bertan. Gure bizitzaren esparru guztietan sartuta dagoen internet sareari buruz modu errazean ikasteko eta edukiak erraz barneratzeko.
Eden
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, berriz ere herrira itzultzen da aitarekin batera, Aste Sainduko oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfiantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagerketa misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jingkorengana eramango du.
Holobiontea
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.
Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak.
Thriller psikologiko hau, ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Bi ahotsetan
Zein doinu du maitasunak? Nola abesten zaio heriotzari? Eta nostalgiari? Donostiako Musika Hamabostaldiaren podcast sailaren atal bakoitzean, musika klasikoa aitzaki hartuta, horren inspirazio iturri izan diren gai unibertsalei buruz solasean ariko dira Joseina Etxeberria, kazetaria, eta euskal gizartean eremu jakin batean bere jardunagatik (kultura, kirola…) ezaguna den gonbidatu bat. Musika klasikoa eta solasaldia uztartuta, lasai entzun eta gogoeta egiteko saioa.
De Rigor Mortis
Xabi Payak idatzitako soinu-fikzioa da "De Rigor Mortis", EITB Mediak eta Tabakalerak elkarlanean sortutako Audiogile berrien sariko lehen irabazlea da eta lau ataletan banatuta dago. Ekoizpena ULU Mediak egin du.
Gertakariak Asier Apaolaza mediku forentsearen autopsia-gelan burutzen dira. Bertara hilotz misteriotsuak iristen bait dira egunero. Miren laguntzaileak eta biek elkarlanean argitzen dituzte pertsonen jatorria eta heriotzaren inguruko arrazoiak.
Holobionte
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.
Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak.
Thriller psikologikoa.
Zure ilunetan
“Zure ilunetan” kontakizun intimista eta aztoragarria da, iluntasun fisiko eta emozionalean murgiltzen den pertsona baten barruko ahotsaren bidaia. Antzerki kutsua du podcastak, atmosferikoa da eta sakoneko emozioak biltzen dituena. Protagonistaren pasarte mingarriak, ametsak eta iraganeko zaurietatik abiatuta egiaren bila dabilen pertsonaren barne borroka azaleratzen du. Ez da kontakizun lineala, eta istorio puzzlea biltzen du bost ataletan zehar.
Xabin Fernandezek idatzitako gidoia du oinarrian. Gidoi honek irabazi du, hain zuzen ere, EITB Mediak Tabakalerarekin elkarlanean sustatzen duen Audiogile Berrien lehiaketako bigarren edizioa.
Hiru, bi, Bach!
“Hiru, bi, Bach!” podcastak Ludwig van Beethovenen (Bonn, 1770-Viena 1827) “Zazpigarren Sinfonia” aztertu eta xehetuko du, modu berritzaile eta erakargarrian. Atal bakoitzean, musikaren maisu-lan hau puzzle bat bezala zatitzen joango da, piezaz pieza. Obraren atzean ezkutatzen dena eta berau osatzeko prozesua nolakoa izan zen ezagutzeko aukera eskainiz.
Podcast honen helburua, musika klasikoa gazteengana modu berri eta berritzaileaz hurbiltzea da. Gazteek kontsumitzen dituzten formatuak eta kanalak erabiliz, beren playlist kuttunean, musika klasikoa ere sartzeko xedez.
Euskal Herriko Gazte Orkestrak, EGOk, 2024ko neguko programan eskaini zuen Beethovenen “Zazpigarren Sinfonia” eta bertako musikariek, berariaz, podcast honetarako grabatutako piezak entzun ahal izango dira bide batez.
Bost atalek osatzen dute podcasta eta bi gidari nagusi ditu, Felix Etxeberria eta Oihana Etxebeste, EGOko musikari gazteak biak, Iker Sanchez, musika aditua eta EGOko Topaketen zuzendariaren laguntzaz ariko direlarik.
Ainguratuak
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua.
“Ainguratuak” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatu handien iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.