Cuando fuimos vulnerables
2025eko apirilaren 28an Euskadi itzali egin zen. Argindarrik gabe geratu ginen, elektrizitaterik gabe, milioika pertsona bezala Estatu osoan, Portugalen eta Frantziaren zati batean. Horien artean zegoen Nerea, Bilboko neska gaztea. Hau da bere istorioa. Txabi Segoviaren podcasta.
Iradokizunak
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
Archivos cruzados
Archivos Sonoros irratsaioak soinu bidaia bat egiten du pertsona ezagunen bizitzan zehar, bidean utzi dizkiguten elkarrizketak berreskuratuz. Elixabete Legardak grabazioak, elkarrizketak eta bestelako dokumentuak arakatu, hautatu eta testuinguruan jartzen ditu, eta, horiek gurutzatzean, protagonisten profil pertsonala eta profesionala gogoratzeko aukera ematen digu.
Se llamaba como yo
"Se llamaba como yo", ahizparen izena jarri zioten emakumearen historia da. Ahizpa zuena, Donostian, Amarako tren geltokian jarritako bonbaren biktima izan zen. Haurra, leherketak hil zuen emakumea jaio baina bi urte lehenago.
Isiltasunaren historia da, hildako haurraren dolua ezkutuan eta isilik gorde behar izan duen familiarena. Isiltasun sakona, egunerokoa eta ikertu ezina.
Eta aldi berean, berrogeita hamar urte geroago, isiltasun hori hautsi zuen zarataren historia ere bada. Horrek herri osoarentzat esan nahi duenarekin.
“Se llamaba como yo” sail dokumentala, "De eso no se habla"k EITB Mediarekin elkarlanean ekoitzi du, Espainiako Kultura Ministerioko dirulaguntza tarteko.
Arantzetatik Herrira
Arantzazu historia da, artea, erlijioa, euskara eta natura. Jon Irigoyen Bravok egindako erreportajean, Oñatiko santutegiaren ibilbidea jorratzen da hainbat ikuspuntutatik begiratuta. Hainbat adituren hitzak jasotzen dira audio erreportaje honetan: Juan Ignazio Larrea, Joxe Mari Arregi, Juan Biain, Elena Martin, Paulo Agirrebaltzategi, Alazne Guridi eta Pruden Gartzia.
Violencia de género: el agresor
José Antonio Varela kriminologoarekin honako hauek aztertu ditugu: genero-indarkeria, erasotzaileak bere bikotekidearen aurka indarkeria erabiltzeko alegatzen dituen arrazoiak, bikotekidearen profila, eta gizon bortitzek behin eta berriz erakartzen dituzten emakumeen kasuak.
