Ziortza Larreategi eta Begoña del Teso
Ziortza Larreategi nekatuta eta haserre. Bera, edo bai gutxienez, berak margotutako emakumeak.
Begoña del Teso, beti bezala.
Juan Luis Zabala
Agerre eta Agiña ez litzateke izenburu txarra, edo akaso, Agiña eta Agerre hobe. Hala iritzi dio Larraitzek, narratzailearen lagun idazleak honek aitaren gorabehera batzuen berri emandakoan.
Narratzaileak ordea, argi dauka, nobelaren bat balitz Agerre izango litzatekeela. Aita du Agerre, eta hark kezkatzen du eta hari buruz hitz egiten du.
Agerre nobelaz, narratzailea, honen lagun idazlea eta gainontzeko guztiak asmatu eta idatzi dituen Juan Luis Zabalarekin
Maddi Ane Txoperena
Raul Barreras eta Begoña del Teso
Markel Sanchez
Xabi Lasa
Garazi Albizua
Garazi Esnaola
Aitziber Etxeberria
Maite Lopez Las Heras eta Begoña del Teso
Gorka Bereziartua
Oihana Egaña
Peio Iturralde
Enrike Hurtado eta Begoña del Teso
Igor Legarreta
Juan Luis Zabala
Ruben Sanchez
Asier Zabaleta eta Begoña del Teso
Natxo de Felipe
Izaskun Arandia
Itziar Agirre
K Errasti, I Beristain, H Arrastoa eta B del Teso
Joxean Agirre
Garazi Navas eta Maria Zubimendi
Jon Alonso
Nerea Gartzia eta Begoña del Teso
Ione Gorostarzu
Idoia Fraile
Mirari Arana eta Begoña del Teso
Iñigo Goikoetxea, Martxelo Mendizabal eta Mikel Txurruka
Dorleta Urretabizkaia, Joseba Apaolaza eta Eymard Uberetagoena
Ane Zubeldia Magriña
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.


