Patti Smithen ahalmena
Patti Smithek sorpresa polita jaso zuen Oviedon, Arteen Asturiasko Printzesa Saria jaso bezperan. 3.000 lagun inguru batu ziren kantautore estatubatuarrarekin "People Have the Power” haren abesti ikonikoa interpretatzeko. 80 urte betetzear dela, bere inguruarekin beti konprometitua azaldu den artista polifazetikoa, sasoi ezin hobean dagoela erakutsi zuen. Nabarmena zen batek baino gehiagok negarrez amaituko zuela, pozik eta hunkituta. "People have the power, believe it!!!". Jendeak du botera, sinistu behar dugu gure esku dagoela.
Bularreko poemak
Errealitate gordina da minbiziarena, eta, kolore bat izatekotan, kolore hori ez da arrosa, nahiz eta kolore hori hartu ohi duten hilabete honetan bularreko minbiziarekin lotutako publizitate kanpainek. Pinkwashing izena du: zuriketa arrosa. Minbiziak ez du marketin arrosarik behar. Benetako ikerketak behar ditu, prebentzioa, eta baliabideak eta zaintza indartzea. Minbizia duten pertsonek hizki larriz bizi nahi dute, duintasunez tratatu behar dira, poesiaren osotasunez.
Rosalia apaindegian
Anne Carsonek (Toronto, 1950) nahi duena egiten du eta Rosalia maite du. Artikulu bat argitaratu du Rosaliari buruz, London Review of Books aldizkari ospetsuan. Haiena, hala ere, elkarrenganako miresmena da. Instagrameko bere kontuan Rosalia artista katalana azaltzen da eta Anne Carsonen poema bat irakurtzen du: ‘Apaindegia', manikura perfektuari buruzko testu sailkaezin eta harrigarria. Anne Carson poeta kanadarrak irabazi du 2026ko Literaturako Nobel Saria. Edertu ditzagun azazkalak.
Etxebizitzaren auzia
Etxebizitza duin eta egokiaz disfrutatzeko eskubidea aitortzen du espainiar konstituzioaren 47 artikuluak. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 25. artikuluak ere jasotzen du etxebizitzarako eskubidea. Baina agerikoa da gure gaurko munduan etxebizitzarekin arazo bat dagoela, ez bakarrik gaur egungoa, hamarkadetako arazoa da. Itxuraz oso gai prosaikoa dirudien arren, poesian ere, literaturan ere, agertzen zaigu etxebizitzaren gaia, badaude testuak etxebizitzaren auzia lantzen dutenak. Badaude lerro batzuk ezinbestez hona ekarri nahi izan ditugunak.
Humanismoaren itzulera
Juan Kruz Igerabidek 'Nonahiko musika’ saiakera lana argitaratu du, Balea Zuria argitaletxearen aginduz. Hizkuntza, poesia eta pentsamendua dantzan jartzen ditu Igerabidek liburu honetan, berezkoa duen dotorezia eta sakontasunarekin. Artea eta maitasuna aukeratu ditu liburuaren ardatz gisa, eta enbor horretatik abiatzen da, baina adar eta bihurgune askorekin, irakurleari zer pentsa eta zer goza emateko. Eta, bide batez, humanismoari keinu egiten dio, bizi dugun gizarte ‘robotizatutik' ateratzeko. Hura euskaraz lantzen eta bultzatzen dugunon txokoa da Lizardiren Baratzea.
Gauetako friso bat
Oskal Alegriak 'Hamalau gau’ film dokumentala estreinatu du Donostiako Zinemaldian. 14 zenbakiak markatzen du ‘Hamalau gau’: hamalau dira filmean igarotzen diren gauak eta Oteizaren hamalau apostoluak; eta hamalau dira, halaber, Oskar Alegria Zinemaldira lehen aldiz etorri zenetik igaro diren urteak. Duela 14 urte, hain zuzen ere, Zabaltegin bertan aurkeztu zuen zineman egin zuen lehen urratsa: ‘Emak Bakia baita’. Orduan, Man Ray izan zen bidaiako kopilotua. Orain, Oteiza da. Biek arrazoi beragatik utzi zuten zinema: eskultura baten itxura zuten filmak egin nahi zituzten, baina ezinezkoa zela ikusten zuten. Alegriarentzat, erronka friso itxurako film bat egitea izan da, gauetako friso bat. Filma EITBk egindako enkargu eta proiektu batetik sortu da.
Hobe gin-tonic bat, ezta?
Adin kontua da: zahartzen ari garen neurrian gauza horietaz pentsatzen dugu, lehen agian ez genukeen egingo. Baina denbora aurrera doa, bizitza bukatzen da.... Luigi Anselmi Bilboko poetak poema eder bat eskaini zion Gin-tonicari hain zuzen ere, 2016an argitaratu zuen Pamielako liburu batean. Haren titulua bi eratara irakurri daiteke 'Ahantzerriko koplak' edo 'Ahantzerriko kopak'. Ginebrari eskainitako oda horretan, eternitatea baino lehen edan dezagun aholkatzen digu, denbora sobera izango baitugu lagunez gabeturik, ur geza eta gazia edateko, Anselmiren hitzetan.
Jose Luis Padronekin
Bularreko poemak
Rosalia apaindegian
Etxebizitzaren auzia
Humanismoaren itzulera
Gauetako friso bat
Hobe gin-tonic bat, ezta?
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Hetero
Araua eta arrakala. Bi egoera horien arteko tentsioan bizi dira ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta nagusiki gizonez ari dira. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez, esan ez ziren sentsazioez.
Aitak, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; aldapan behera eta frenorik gabe doan hiru laguneko gorputz bakar bat; Zarautz, Elgoibar, Kubarekiko desira itsua; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia.
Zortzi istorio anitz eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) bere hirugarren narrazio lanean ( SUSAk, 2024) eta audioliburu formatuan eskaintzen dizu GUAUk, zortzi ataletan banatuta eta egilearen beraren ahotsean.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.


