Bengo-ren bisita eta mugikorreko "notak"
Azaroan kaleratuko du Bengok lan berria eta estreinuaren aurretik gurean izan da. Oiartzuarrarekin luze eta zabal aritu gara. Bestalde, denboraldi berri honetan, lagun berriak izango ditugu, besteak beste, Naia Makazaga. Tendentziei buruz arituko zaigu astero eta lehen kolaborazioan mugikorreko notei buruz aritu zaigu. Berezi Fernandezek, berriz, Carcoma nobela gomendatu digu.
Zentsura zineman, Barry B-ren disko berria eta Zelda
Beñat Uribeetxebarria eta Jone Arriola gure zinema adituek 2026an zinema sufritzen ari den zentsura ekarri digute mintzagai. Aitziber Gradosekin Barry B-ren disko berriaz aritu gara, ibilbideari errepaso bat egin eta azaroaren 6an kaleratuko duen 'Fortuna Kid' disko berriaz. Amaitzeko, Iñaki Cid-ek Zelda bideojokoa ekarri digu gugana.
Mariana Enriquez eta "Horror" musika gau beltzan
Arimen gauari begira, jai honi buruz aritu zaigu Naia Makazaga. Berrasmatzen ari al gara "Halloween" eguna? Horror musika generoari buruzko tarte bat eskaini digu Liher Larrañagak. Bobby Boris Pickett abeslari eta aitzindarietako baten historia kontatu digu. Gaiari lotuta ere etorri zaigu Berezi Fernandez. Mariana Enrique idazlearen figuraz eta bere "Como desaparecer completamente" lanaz aritu da.
"Back to Black"-en edizio berezia eta OFNI antzerki zikloa
Iñaki Cid-ek Donostiako Tabakaleran ospatzen ari den OFNI antzerki zikloa aurkeztu digu. Antzerki obra esperimentalak, espazio txikietan egitekoak eta publikoarekin konexioa bilatzen duten obrak topatuko dituzu.
Amy Winehousen "Back to Black" diskoak 20 urte bete ditu eta edizio berezia kaleratu da. Bertako klasikoak berreskuratu ditugu.
23urte bete dira Elliott Smith musikaria hil zela eta bere musika entzuteaz gain, Nebraskarra erreferente izan duten artistak entzun ditugu.
Aaron Dessner eta Victoria's Secret
Naia Makazagak Victoria's Secret Fashion Show pasarelaren ingurukoak ekarri dizkigu, bertan ikusi dugunaz eta sareetan izan diren erreakzioez hitz egin dugu.
Efemerideen artean, Drakek 40 urte bete ditu eta artistaren ibilbideari erreparatu diogu eta bere gain dagoen maldizioaz aritu gara. Aldi berean, Raye artistak ere 29 urte bete ditu eta beste artista batzuentzat egin duen lanak ezagutu ditugu bera protagonista izatetik urruti: Beyonce edota Charli XCX bezalako artistentzat lan egin du.
Ibon Fernandezek Aaron Dessner The National taldeko kidea ekarri digu hizketagai, joan den igandean Kursaalean emandako kontzertua aprobetxatuz. Artista honen ekoizle lanetaz eta bere estudioaz aritu gara.
Etxebizitzaren krisia zinemaren bitartez eta Herentzia antzezlana
Zinezitala ireki dugu gaur. Beñat gabe, Jone Arriola etorri zaigu etxebizitzaren krisiaz hitz egitera. Baina, ez edozein modutan. Tesail eta filmetan oinarritu da kezkagarria den egoera erakusteko. Iñaki Cid-ek Kulunka antzerki taldearen obra berria gomendatu digu: Herentzia.
Bestetik, gure kiutixiak eta iritsi zaizkigun disko berriak!
Iñurri elkartearen bisita eta Fontaines DCren disko berria
Iñurri elkartearen bisita jaso dugu, minbizia igaro dutenei, igarotzen ari direnei eta hauen bidelagunei zerbitzuak eskaintzen dizkion elkartea. Urriaren 19an manifestaldian parte hartzeko deialdia luzatu digu. Bestalde, Fontaines DCren Dopamine Chamber disko berriaren inguruan ibili gara, baita hauen erreferenteez.
Saio berezia: Musikaren Eguna 2026
Gazteak Musikaren Eguna ospatuko du urriaren 11n, Donostian, Tabakalerarekin elkarlanean. Besteak beste, zeatikez, Belako, Tatta, Lukiek, Anne Lukin, Esanezin, Aimarz, XSakara, Kattalin eta Nenufarrak, BARRRK, Garazi Esnaola eta Herenegun ikusteko aukera izango da, goizean hasi eta 12 orduz luzatuko den musika maratoian.
Aipatutakoez gain, Niña Coyote eta Chico Tornado, Libe Kortazar & Jon Basaguren, Apotheke 90, GAR, RTZ, Mugan, Burutik, Silitia, Nhil, Mr Luken eta Indigo taldeen zuzenekoak izango dira. Kontzertuak Tabakalerako aretoetan banatuko dira, eta guztiek ordu erdiko iraupena izango dute.
Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak “Bitan” saio berezia egingo dute Tabakalera bertatik. Gazteako esatariek Musikaren Egunean zehar ikusiko duguna errepasatu eta ekitaldiko artistak elkarrizketatuko dituzte.
Simulacro film terapeutikoa eta Stevie Wonder ospakizunetan
Stevie Wonderren "Songs in the key of life" diskoak 50 urte bete ditu eta aitzakia ederra izan dugu lana aletzeko. Gaizki atera den antzerkia egin dugu Zinezitalen eta bide batez, terapeutikoak diren bi film ekarri dizkigute Beñatek eta Jonek. Bestalde, Iñaki Cid-ek La Bola Negra filmak oinarri izan duen antzerki obrari buruz hitz egin digu.
Ana Goitia, eneagrama eta Michael Kiwanuka
Naia Makazagak eneagrama bat zer den azaldu digun eta gure arteko bateragarritasunak azaldu dizkigu. Liher Larrañagak Michael Kiwanukaren itzulareaz hitz egin digu eta bere erreferenteak elarri dizkigu. Ana Goitia umoregilea elarrizketatu dugu Katana bakarrizkerari itxiera emango diolako urriaren 8n Campos Eliseos antzokian. Sarak Las Petunias talde madrildarra aurkeztu digu eta b azken egunetan merchandisigarekin gertatu zaien zalapartaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Amaitzeko, Ibon Fernandezek, Robert Patingsonen "Primetime" izeneko pelikula berriaz hitz egin digu.
"Resident Evil" eta beti esanekoa izatearen arriskua
Dilemamamarratxeoan, Malen Altunak "people pleasant" edo esanekoa izatearen arriskuaz ohartarazi digu. Ainhoa Arroitajauregik buruan iltzatuta duen disko bat aletu digu: Wet Leg taldearen "Moisturizer" eta Iñaki Cid-ek zinema aretoetan topatuko duzun "Resident Evil" gomendatu digu. Gainerakoan, musikarik onena!
Dorayaki nobela eta Doja Cat-en estrabagantzia
Sara Alonso faltan, gure bi kolaboratzaile elkartu ditugu bata bestearen tartean egoteko. Berezi Fernandezek Dorayaki nobela gomendatu digu Ibon Fernandezi eta bioi eta Ibonek Doja Caten estrabagantziaz hitz egin digu Bereziri eta bioi. Naia Makazagak, berriz, gosaria ekartzeaz gain, “My very Amelie childhood” tendentziaz hitz egin digu.
"La Bola Negra" ikusi duten bi eta Lauryn Hill-en Miseducation
Zinezitala inoiz baino zitalagoa! Beñat Uribetxeberriak eta Jone Arriolak dagoeneko ikusi dute "La Bola Negra" filma. Spoilerrik gabe, pelikulak eragindakoaz hitz egin digute. The Miseducation of Lauryn Hill diskoa aletu digu Sarak eta Iñaki Cid-ek ikusi beharreko antzezlana gomendatu digu: Personas, lugares, cosas. Bere kontakizunarekin oilo ipurdia jarri zaigu, uau!
Gure 100.saioa, Odol Ilargia eta Stella Lefty
Gaurko saioan, Naia Makazagak desinfluentziaren tendentzia berriaren atzean dagoenaz hitz egin digu. Zinemaldian estreinatuko den Odol Ilargia telesail berriko bi protagonista izan ditugu; Jon Muñoz eta Mikele Arizkorreta. Amaitzeko, Ibon Fernandezek, Stella Lefty artista berriaren plagioak ekarri dizkigu eta aho zabalik utzi gaitu.
MILEYren rebrandiga, Tip Toe eta Dilemamarratxeoa!
Bitanen denboraldi berriko bigarren saioa izan da gaurkoa. Dilemamarratxeoa estreinatu dugu gaurkoan Malen Altunarekin. Nola lagundu lagun bati egoera zaurgarri baten dagoenean? Hori izan da gaur mahai gainean jarri duen kezka eta hiru soluzio planteatu dizkigu. Sarak Miley Cyrusen izen aldaketaren inguruan hitz egin digu eta baita ere Phoebe Bridgesen "Lost weekend" disko berria aletu digu. Amaitzeko, Iñaki Cid estreinatu da kolaboratzaile moduan eta gaurkoan Tip Toe telesai berriari buruz hitz egin digu. Datorren astean Bitan gehiago
Zentsura zineman, Barry B-ren disko berria eta Zelda
Mariana Enriquez eta "Horror" musika gau beltzan
"Back to Black"-en edizio berezia eta OFNI antzerki zikloa
Aaron Dessner eta Victoria's Secret
Etxebizitzaren krisia zinemaren bitartez eta Herentzia antzezlana
Iñurri elkartearen bisita eta Fontaines DCren disko berria
Saio berezia: Musikaren Eguna 2026
Etxe arrotz hau eta hauteskundeen kanpaina Tik Token
Simulacro film terapeutikoa eta Stevie Wonder ospakizunetan
Ana Goitia, eneagrama eta Michael Kiwanuka
"Resident Evil" eta beti esanekoa izatearen arriskua
Dorayaki nobela eta Doja Cat-en estrabagantzia
"La Bola Negra" ikusi duten bi eta Lauryn Hill-en Miseducation
Gure 100.saioa, Odol Ilargia eta Stella Lefty
MILEYren rebrandiga, Tip Toe eta Dilemamarratxeoa!
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Arrastoan
Arrastoan audio esperientzia bat da; oinez, edo etxeko sofatik bizi daitekeena. Hirian barrena egiteko ibilbide zehatz bat proposatzen du atal bakoitzak, hasiera eta amaiera jakin batekin. Errealitatea eta fikzioa nahasten diren geruza narratibo honi esker, sekula ikusi eta entzun ez ditugun bezala biziko ditugu lekuok. Hiriekin daukagun harremana berrinterpretatu, eta soinuak daukan indarra agerian uzten du "Arrastoan" podcastak.
B Aldea x Must +Pro
Gazteak Must +Pro jaialdiarekin egingo du bat, maiatzaren 14an, Bilboko Sala BBKn.
Musikarien Topagune Profesionalaren bigarren edizioan, Gazteak saio berezia egingo du bertatik, Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoriarekin. Must +Proren programazioaren baitan, musikaren industriako hainbat langile elkarrizketatuko dituzte, proiektuen atzean dagoen horretan sakontzeko.
Binaka antolatu dituzte saio berezian zehar izango dituzten hizketaldiak: Janus Lesterreko Jokin Pinatxo musikaria eta Gin Musicako Ander Merino, Kiliki musikaria eta Last Tourreko Ane Garcia Last Tourreko, eta, ALAI eta Ke Lepo ekoizleak. Saioa 19:30ean hasiko da (ateak, 19:00etan) eta sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Gainera, Janus Lesterrek zuzenean joko du.
Bertaratzerik ez dutenek, saioa streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute GUAU plataforman.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.

