loading

Saio berezia: Musikaren Eguna 2026

Bitan

Saio berezia: Musikaren Eguna 2026

Gazteak Musikaren Eguna ospatuko du urriaren 11n, Donostian, Tabakalerarekin elkarlanean. Besteak beste, zeatikez, Belako, Tatta, Lukiek, Anne Lukin, Esanezin, Aimarz, XSakara, Kattalin eta Nenufarrak, BARRRK, Garazi Esnaola eta Herenegun ikusteko aukera izango da, goizean hasi eta 12 orduz luzatuko den musika maratoian. Aipatutakoez gain, Niña Coyote eta Chico Tornado, Libe Kortazar & Jon Basaguren, Apotheke 90, GAR, RTZ, Mugan, Burutik, Silitia, Nhil, Mr Luken eta Indigo taldeen zuzenekoak izango dira. Kontzertuak Tabakalerako aretoetan banatuko dira, eta guztiek ordu erdiko iraupena izango dute. Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak “Bitan” saio berezia egingo dute Tabakalera bertatik. Gazteako esatariek Musikaren Egunean zehar ikusiko duguna errepasatu eta ekitaldiko artistak elkarrizketatuko dituzte.