Eñaut Elorrieta Top Gazteako lehenengo postuan da!
Kattalin eta Nenufarrak Top 1ean dira!
Izaro Top Gazteako erregina da, beste astebetez!
Izaroren "zoruak" zerua ukitu du!
Zea Mays bandak lehenengo postuari eutsi dio!
Zea Mays lehenengo postuan dugu!
Olivia Rodrigok TOP 1 bigarren astez!
Olivia Rodrigo TOP 1
Iradokizunak
Top Gaztea
Gazteako sareetan zuen botoak jaso ostean, Top Gaztea zerrenda berria eguneratzen dute larunbatero Oihan Vegak eta Oizeder Mayok 11:00etatik aurrera. Gainera, 688 60 50 50 whatsapp zenbakira idatzita, asteko kanta birala proposa dezakezu. Eskatu zure musika eta bozkatu zure artista gogokoenaren alde!
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Hertzainak, azken kontzertua
Hertzainak musika talde historikoak Barakaldoko BECen 2022ko abenduaren 17an eskaini zuen azken kontzertuaren audioa eskaintzen dizugu GUAU plataforman.
80ko hamarkadan sortu zen Hertzainak Gasteizen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan kokatu zen eta diskografia oparoa utzi du euskal rockaren historiarako.
Playzerrenda:
. Rockanrol Batzokian
. Hau dena aldatu nahi nuke
. Amets prefabrikatuak
. Oroimen txarrak
. Ez dago ilusio faltsurik
. Egunetik egunera
. Ispiluaren aurrean
. No time for love
. Eutsi gogor
. 564
. Hertzainak
. Larru beltzak
. Sigarrillos amarillos
. Si vis pacem
. Esaiok
. Ta zer ez da berdin
. Zoratzen
. Bi minutuero
. Aitormena
BIS-etan:
. Iñakik hitz egiten du?
. Hil ezazu aita
. Guantanamera
. Pakean utzi arte
. Eh txo!
. Arraultz bat pinu batean
Arantzetatik Herrira
Arantzazu historia da, artea, erlijioa, euskara eta natura. Jon Irigoyen Bravok egindako erreportajean, Oñatiko santutegiaren ibilbidea jorratzen da hainbat ikuspuntutatik begiratuta. Hainbat adituren hitzak jasotzen dira audio erreportaje honetan: Juan Ignazio Larrea, Joxe Mari Arregi, Juan Biain, Elena Martin, Paulo Agirrebaltzategi, Alazne Guridi eta Pruden Gartzia.



