1. “Txikitan etxeko ordenagailua desmuntatu nuen”
Eire musika taldeko kidea izateagatik ezaguna, telekomunikazio ingeniaritza ikasi zuen eta gaur egun kriptografia kuantikoaren alorrean ikertzen eta doktorego tesia egiten ari da. Elene Mendizabal aurkezleak eta Eire Salegik gauza asko partekatzen dituzte: zumaiarrak dira eta solfeoa ikasi zuten.
2. “Oztopoak ikusita, indar guztiak diseinu grafikoan jartzea erabaki nuen”
Sormena borborka izan du betidanik, eta osasun alorrean lan egiteko zailtasunak jartzen zizkiotela ikusita, indar guztia diseinu grafikora bideratzea erabaki zuen. Orain, webguneak diseinatzeko programazioan ere badihardu, adimen artifiziala diseinuan indartsu sartu dela jakitun.
Aholkuak ere jaso ditu, aurkezlearen aldetik. Elene Mendizabalek, inprimagailua eguneratuta edukitzeak duen garrantziaz ohartarazi dio Maleni.
0. Teaser. "Gladysen haritik"
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, PuntuEus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
2. “Oztopoak ikusita, indar guztiak diseinu grafikoan jartzea erabaki nuen”
0. Teaser. "Gladysen haritik"
Iradokizunak
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Arantzetatik Herrira
Arantzazu historia da, artea, erlijioa, euskara eta natura. Jon Irigoyen Bravok egindako erreportajean, Oñatiko santutegiaren ibilbidea jorratzen da hainbat ikuspuntutatik begiratuta. Hainbat adituren hitzak jasotzen dira audio erreportaje honetan: Juan Ignazio Larrea, Joxe Mari Arregi, Juan Biain, Elena Martin, Paulo Agirrebaltzategi, Alazne Guridi eta Pruden Gartzia.

