2. “Oztopoak ikusita, indar guztiak diseinu grafikoan jartzea erabaki nuen”
Gladysen haritik
2. “Oztopoak ikusita, indar guztiak diseinu grafikoan jartzea erabaki nuen”
2026
29min
Sormena borborka izan du betidanik, eta osasun alorrean lan egiteko zailtasunak jartzen zizkiotela ikusita, indar guztia diseinu grafikora bideratzea erabaki zuen. Orain, webguneak diseinatzeko programazioan ere badihardu, adimen artifiziala diseinuan indartsu sartu dela jakitun.
Aholkuak ere jaso ditu, aurkezlearen aldetik. Elene Mendizabalek, inprimagailua eguneratuta edukitzeak duen garrantziaz ohartarazi dio Maleni.
4. “Adimen artifizialarekin, zerotik hasteko gaitasuna galtzen ari gara”
2026ko Gladys Saria jaso berritan eseri da besaulki berdean Harritxu Gete. Matematikaria, itzulpen automatikoen inguruan egin du doktoretza tesia. Batzuetan AAk ergatiboarekin kale egiten badu ere, azken urteetan euskarara egiten diren itzulpenak asko hobetu direla uste du. Ingurune digitalean ahalik eta tresna gehien euskaraz edukitzea garrantzitsua baderitzo ere, orri zuri batean aurrean zerotik hasteko gaitasuna galtzen ari garela aitortu du.
3. Alborapenek sortzen dituzten harreman toxikoak ikertzen
Barbie gisa definitu du Elenek gonbidatua. Izan ere, Ainhize Barrainkuak denetarik egiten du: EHUko Fakultatean irakasle eta ikerlari dihardu, kirola egiten du eta musikari ere heltzen dio. Arlo asko ukitu ditu, baina algoritmoek sortzen duten alborapenen inguruko doktorego tesia hasi zuenean, buru-belarri heldu zion gaiari. Sofware Librea taldearen kamiseta ekarri du Ainhizek, eta orduan biek gozatu dute informatikan dauden alternatibez hizketan.
1. “Txikitan etxeko ordenagailua desmuntatu nuen”
Eire musika taldeko kidea izateagatik ezaguna, telekomunikazio ingeniaritza ikasi zuen eta gaur egun kriptografia kuantikoaren alorrean ikertzen eta doktorego tesia egiten ari da. Elene Mendizabal aurkezleak eta Eire Salegik gauza asko partekatzen dituzte: zumaiarrak dira eta solfeoa ikasi zuten.
0. Teaser. "Gladysen haritik"
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, PuntuEus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
4. “Adimen artifizialarekin, zerotik hasteko gaitasuna galtzen ari gara”
3. Alborapenek sortzen dituzten harreman toxikoak ikertzen
1. “Txikitan etxeko ordenagailua desmuntatu nuen”
0. Teaser. "Gladysen haritik"
Iradokizunak
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Arantzetatik Herrira
Arantzazu historia da, artea, erlijioa, euskara eta natura. Jon Irigoyen Bravok egindako erreportajean, Oñatiko santutegiaren ibilbidea jorratzen da hainbat ikuspuntutatik begiratuta. Hainbat adituren hitzak jasotzen dira audio erreportaje honetan: Juan Ignazio Larrea, Joxe Mari Arregi, Juan Biain, Elena Martin, Paulo Agirrebaltzategi, Alazne Guridi eta Pruden Gartzia.

