4. Musikaz, Andoni Ollokiegi
Musikaz aritu dira Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai beraien abeslari dohainak erakutsi dituztelarik. Gonbidatu aproposa topatu dute, gainera Andoni Ollokiegi. Asko ligatzen al du musikari izanda? Euskal Herriko publikorik onena zein da? Dutxan abesten du?
Barre egin eta abestu nahi baldin baduzu, ez galdu! Izan ere pozkast hau Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen dieten txokoa da. Iñigo Etxarri teknikariak ere parte hartu nahi izan du.
10. Gabonak ospatzen, Iñigo Etxarri eta Asier Kortabarriarekin
Denboraldiari amaiera emateko aukeratutako gaia gabonak dira. Izan ere, Mirariren ametsa da noizbait EITBko kanpaikadak ematea eta Idoiari ere asko gustatzen zaizkio jai hauek. Ondorioz, gonbidatuak ere neurrikoak aukeratu dituzte eta ez bat, baizik eta bi dira.
"Harpa jotzen" pozcastaren soinu zuzendaria den, Iñigo Etxarri, denboraldi honetan protagonismo handia hartu duena eta Asier Kortabarria bigarrena, Hiru Damatxoko produktore eragilea. Gabonetako espirituarekin erantzun dituzte biek galderak! Prest zaude azken atalari ekiteko?
9. Sukaldaritzaz, Lur Errekondo
Sukaldaritzaz dihardugu atal honetan. Mirari ondo moldatzen da eta sekulako kroketak egiten ditu, baina Idoia, berriz, desastre hutsa da. Luxuzko gonbidatua izan dute solasteko, Lur Errekondo. Nola moldatzen da sukaldean? El Conquisen gosea pasatzen du? Dietarik jarraitzen du harri-jasotzaile izateko?
8. Iparraldekotasunaz, Oihana Galé
Ipar Euskal Herria dugu hizpide. Hegoaldeko euskaldunok iparraldeko ia ezer ez dugu ezagutzen eta. Baina aldiz, iparraldekoek gehiago ezagutzen gaituzte hegoaldekoak. Oihana Galé euskalzalea gonbidatu dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik gaiean sakontzeko, eta beti bezala, txorakeria piloa galdetu dizkiote. Tartean, bere izengoitiari buruz.
7. Ileaz, Urko Aristi?
Ileei buruzkoa da 15. atal hau. Izan ere, gure gizartean ile batzuk onarpena dute eta beste batzuk ez. Urko Aristi kazetari eta eguraldi gizona izan da gonbidatua eta era honetako galderei erantzun behar izan die: noiz onartu zuen burusoila izango zela? Depilatzen al da? Igerilekura joatean, buruan edo bizarrean jartzen du txapela?
Tarte atsegin bat pasa nahi duzu? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin.
6. Gaztetasunaz, Marisa Barrena wikilaria
Noiz arte izaten gara gazte? Zergatik diogu hainbesteko beldurra zahartzaroari?
Gaztetasuna da atal honetako aztergaia. Gonbidatu aproposa ekarri dute gaiaz hitz egiteko Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzeko txokora, Marisa Barrena, irakasle eta wikilari sutsua. Ilea zuritzen noiz utzi zuen esan digu Marisak, bai eta ea nahiago duen gaztea izan edo jubilatua.
5. Sare Sozialak, haterrak eta Ane Lindane
Sare sozialak dira, hamairugarren ataleko ardatza. Mirari Martiarenak, Instagram erabiltzen du batez ere eta Idoiak berriz X, twitter zena, Lagunak egin dituzte bertan? Denbora asko pasatzen dute sarean murgilduta? Pozkast atal honetako gonbidatua Ane Lindane umoregilea izan da, eta berak kontatu digu birala bihurtzeak zer suposatzen duen eta haterrei nola erantzuten dien, besteak beste.
3. Garraioaz, Iruñe Astiz
Garraioa dugu hizketagai. Trena, autobusa, autoa, motorra, hegazkina… zein abantaila eta desbantaila dituzte?
Iruñe Astiz, twitchlari nafarra gonbidatu dute aditu gisara. Lo hartu ote du inoiz garraio publikoan? Sartzen al zaizkio hankak hegazkineko eserlekuan? Kopilotu ona da?
Galdera hauen erantzunak ezagutu nahi baldin badituzu, bat egin ezazu harpa-jotzaile komunitatearekin!
2. Kirolaz, Antton Telleria
Kirolari buruz hitz egin aurretik galdera bat; Idoiak eta Mirarik Kiroldegiko kuotak ordaintzen ote dituzte? Zer janzten dute kirola egiteko? Zein herri-kirol egingo lukete? Gai honetan sakontzeko Antton Telleria umoregile eta aurkezlea gonbidatu dute, eta galdera xelebreak egin dizkiote.
1. Ezkontzaz, Ana Goitia
Ezkontzak hartu dituzte hizketagai eta instituzio sozial honen zirrikituak aztertu dituzte. Modan daude? Gehiegi jaten dugu ezkontzetan? Nola jantzi behar da? Ana Goitia aurkezlea eta modan aditua gonbidatu dute bere ezkontza nolakoa izan zen kontatzeko.
Barre pilo bat egin nahi duzu? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
0. Harpa jotzen II: Berriz ere, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren poZkasta
Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik poZkasta izendatzen dutenaren atal berria, zuk nahi duzunean entzuteko aukera izango duzu. Txoko honetan gure umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen diete. Bigarren denboraldia hamar atalek osatuko dute.
Ohi bezala, gai zehatz baten inguruan ariko dira Mirari eta Idoia, atal bakoitzean gonbidatu berezi batekin. Umoretik helduko diote, jakina, aztergaiari eta gonbidatuen artean izango dituzte bigarren denboraldian, Antton telleria, Ane Lindane, edota Lur Errekondo, besteak beste.
10. Gabonak ospatzen, Iñigo Etxarri eta Asier Kortabarriarekin
9. Sukaldaritzaz, Lur Errekondo
8. Iparraldekotasunaz, Oihana Galé
7. Ileaz, Urko Aristi?
6. Gaztetasunaz, Marisa Barrena wikilaria
5. Sare Sozialak, haterrak eta Ane Lindane
3. Garraioaz, Iruñe Astiz
2. Kirolaz, Antton Telleria
1. Ezkontzaz, Ana Goitia
0. Harpa jotzen II: Berriz ere, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren poZkasta
Iradokizunak
Harpa jotzen
"Harpa jotzen", umorezko "pozkasta", Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umore biko ezagunak gidatzen du. Atal bakoitzeko, gonbidatu ezagun bat elkarrizketatzen dute, eta gai jakin baten inguruan aritzen dira berarekin. Gure gizartean, barrea eta umorea falta direlako eta beharra dagoelako proposatzen dute dosi txiki hau.
Irulegiko egia jakiteko garaia da
Desagerpen batek eta euskal museotan gordetako pista eta sinboloek dardarka jar ditzakete Irulegiko Eskuaren eta euskararen inguruko oinarri guztiak.
Iratxe Malkorra, Irulegiko Eskua aurkitu zuen arkeologoa desagertu egin da, arrastorik utzi gabe. Ikerketa ahalegin guztiak antzuak izan direla ikusita, bere alaba Jonek ekingo dio bilaketa lanari amak eman zituen azken pausoei jarraituz. Hari bati tiraka hasita, mataza osoa askatzera iritsiko da, amaren desagerpenaz, Irulegiko Eskuaren idatzi ezkutuaz eta euskararen jatorriaren inguruko misterioaz “gehiegi” deskubritzeraino. Jakin-mina, ordea, garesti atera dakioke; bai baitago sekretuak -eta sekretuetara askotxo gerturatzen direnak- kate motzean lotzeaz arduratzen den jendea…
Jonek podcast batean kontatuko du intrigaz eta azpikeriaz beteriko soinu-fikzio misteriotsu hau, Irulegiko Eskuko inskripzioen eta euskararen jatorriaren inguruko orain arteko hipotesi guztiak hankaz gora jarri ditzakeena.
Ahalaken
Desagerpen batek eta euskal museotan gordetako pista eta sinboloek dardarka jar ditzakete Irulegiko Eskuaren eta Euskararen inguruko oinarri guztiak.
Iratxe Malkorra, Irulegiko Eskua aurkitu zuen arkeologoa desagertu egin da, arrastorik utzi gabe. Ikerketa ahalegin guztiak antzuak izan direla ikusita, bere alaba Jonek ekingo dio bilaketa lanari, amak eman zituen azken pausoei jarraituz. Hari bati tiraka hasita, mataza osoa askatzera iritsiko da, amaren desagerpenaz, Irulegiko Eskuaren idatzi ezkutuaz eta euskararen jatorriaren inguruko misterioaz “gehiegi” deskubritzeraino. Jakin-mina, ordea, garesti atera dakioke; bai baitago sekretuak -eta sekretuetara askotxo gerturatzen direnak- kate motzean lotzeaz arduratzen den jendea…
Jonek podcast batean kontatuko du intrigaz eta azpikeriaz beteriko soinu-fikzio misteriotsu hau, Irulegiko Eskuko inskripizioen eta Euskararen jatorriaren inguruko orain arteko hipotesi guztiak hankaz gora jarri ditzakeena.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Iufi!
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.
Iufi!
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.
baDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. 15 kulturgile berriren topaleku izateko prest. Eta lehenengoz, gai bakoitzerako propio hautatutako gidari batekin.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.

