7. Nor izateaz, Iñigo Antsorregi korapilo askatzailearekin
Nor gara gu? Zer gara gu? Nola definitzen duzu zure burua? Norbait izateari buruz hitz egin dute Iñigo Antxorregi gidoigilea eta "Korapiloak" podcastaren arduradunarekin.
Dagoeneko entzuteko gogoz zaude, ezta? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
"Harpa jotzen" umorezko podcasteko gidariak dira Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileak.
8. Mendiko botak jantzita, zientziaz Ana Galarraga
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek mendizaletasuna izan dute hizketagai.
Euskaldun jatorra izateko mendizalea izan behar duzu edo ez? Zein da mendi-tontorrean jatea gustuko duzun ogitartekoa? Gonbidatua Ana Galarraga izan da, Elhuyar aldizkariko zientzia dibulgatzailea. Nola agurtuko ote du berak jendea mendian? Zer eramaten du jateko? Galdera hauen erantzunak ezagutu nahi baldin badituzu, bat egin ezazu!
6. Euskari buruz, Lorea Agirre JAKINeko zuzendariarekin
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen diete. Atal honetan Euskara hartuko dute hizketagai. Erabiltzen dituzten euskarakadak eta euskarazko irainak aipatu dituzte, besteak beste.
Gonbidatua Lorea Agirre, JAKIN aldizkariko zuzendaria da atal honetan. Salbatuko al du berak Euskara? Zein da gehien gorrotatzen duen euskarazko hitza?
Jakin nahi duzu zer erantzun duen Loreak? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
5. Sexuaz, Jon Plazaola aktore umoretsuarekin
Sexua da hizketagai atal honetan. Desberdintasunik al dago oraindik sexuaz gizon batek edo emakume batek hitz egiten badu? Masturbatzen al zara? Sexu hezkuntza egokia al da?
Gai honetaz hitz egiteko gonbidatua Jon Plazaola aktorea da, eta galdera gaizto bat baino gehiago erantzun behar izan ditu: sexua gain-baloratuta dago? Barre egitea edo sexua nahiago du? Proposamen lizunik jaso al du inoiz? Jakin-mina duzu? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
4. Aitzakiez, Manu Etxezortu kazeratiarekin
Aitzakiei buruzko hausnarketa. Iaioa zara aitzakiak jartzen? Ezetz ez dakigulako esaten aitzakiatan hasten gara? Zein da inoiz esan dizuten aitzakiarik sinesgaitzena? Manu Etxezortu, Euskadi Irratiko esataria da gonbidatua eta aitzakiarik gabe erantzun dio gure galdetegi xelebreari. Jakin nahi duzu zer erantzun duen? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin.
"Harpa jotzen" pozkasta, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen dieten txokoa da.
3. Loaz, Aitziber Garmendia aktorearekin
Guztioi eragiten digun gaia landu dute atal honetan: loa. Badakigu gaizki lo egiten dugunean eguna aldapa gora egiten zaigula. Loti ona al zara? Pijamarekin edo kamiseta zaharrarekin sartzen zara ohera? Eta neguan? Poltsa berorik behar izaten al duzu?
Gai zirraragarri honi buruz hitz egiteko luxuzko gonbidatua dute, Aitziber Garmendia. Iratzargailuak jo baino lehen esnatuko ote da? Oholtzatik ikusi ote du inor lotan? Zurrunga egiten ote du?
Hauek eta gehiago izango dituzte hizpide, beraz, zeren zain zaude? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin.
2. Kuadrilaz, Joxe Rojas teknopatarekin
Euskal Herriko instituzio garrantzitsuenetakoa aztertu dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik: kuadrillak. Nolakoa da zurea? Zer paper betetzen duzu bertan? Soilik neskek osatzen duzue? Mutilek bakarrik? Nork eramaten du botea?
Gonbidatu berezia aukeratu dute azterketarako, Joxe Rojas, TOKIKOM, euskarazko Tokiko komunikabideen elkarteko komunikazio-zuzendaria. "Teknopata" blogaren kudeatzailea eta ilgoropilaren defendatzaile sutsua. Txakurra paseatzera kuadrillarekin batera ateratzen ote du? Zer esango lukete kuadrillako kideek beraz? Kuadrillatik atera daiteke?
Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
1. Barreaz, Beatriz Egizabal aktore eta klownarekin
"Harpa jotzen" umorezko podcasteko gidariak Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango dira, aurrez ere harpa-jole profesional ezagun direnak. Herriz-herri beren ikuskizunen bidez erakutsi duten bezala umorea banatu nahi dute lau haizetara. Horregatik sortu dute podcasta edo eta hobe esan, poZcasta heurek izendatu nahiago duten bezala.
Aurki dituzu, Idoia eta Mirari, harpa-jotzera hurbildu dituzten elkarrizketatuak alboan dituztela, aldarterik onenean. Zure algarak nahi dituzte, edo irrifarra sikiera!
0. Harpa jotzen: Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren musika
"Harpa jotzen" umorezko podcasteko gidariak Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango dira, aurrez ere harpa-jole profesional ezagunak direnak. Herriz-herri beren ikuskizunen bidez erakutsi duten bezala umorea banatu nahi dute lau haizetara. Horregatik sortu dute podcasta edo hobe esanda, poZcasta, heurek izendatu nahiago duten bezala.
Aurki dituzu, Idoia eta Mirari, harpa-jotzera hurblidu dituzten elkarrizketatuak alboan dituztela, aldarterik onenean. Zure algarak nahi dituzte, edo irrifarra sikiera!
8. Mendiko botak jantzita, zientziaz Ana Galarraga
6. Euskari buruz, Lorea Agirre JAKINeko zuzendariarekin
5. Sexuaz, Jon Plazaola aktore umoretsuarekin
4. Aitzakiez, Manu Etxezortu kazeratiarekin
3. Loaz, Aitziber Garmendia aktorearekin
2. Kuadrilaz, Joxe Rojas teknopatarekin
1. Barreaz, Beatriz Egizabal aktore eta klownarekin
0. Harpa jotzen: Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren musika
Iradokizunak
Harpa jotzen
"Harpa jotzen", umorezko "pozkasta", Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umore biko ezagunak gidatzen du. Atal bakoitzeko, gonbidatu ezagun bat elkarrizketatzen dute, eta gai jakin baten inguruan aritzen dira berarekin. Gure gizartean, barrea eta umorea falta direlako eta beharra dagoelako proposatzen dute dosi txiki hau.
Irulegiko egia jakiteko garaia da
Desagerpen batek eta euskal museotan gordetako pista eta sinboloek dardarka jar ditzakete Irulegiko Eskuaren eta euskararen inguruko oinarri guztiak.
Iratxe Malkorra, Irulegiko Eskua aurkitu zuen arkeologoa desagertu egin da, arrastorik utzi gabe. Ikerketa ahalegin guztiak antzuak izan direla ikusita, bere alaba Jonek ekingo dio bilaketa lanari amak eman zituen azken pausoei jarraituz. Hari bati tiraka hasita, mataza osoa askatzera iritsiko da, amaren desagerpenaz, Irulegiko Eskuaren idatzi ezkutuaz eta euskararen jatorriaren inguruko misterioaz “gehiegi” deskubritzeraino. Jakin-mina, ordea, garesti atera dakioke; bai baitago sekretuak -eta sekretuetara askotxo gerturatzen direnak- kate motzean lotzeaz arduratzen den jendea…
Jonek podcast batean kontatuko du intrigaz eta azpikeriaz beteriko soinu-fikzio misteriotsu hau, Irulegiko Eskuko inskripzioen eta euskararen jatorriaren inguruko orain arteko hipotesi guztiak hankaz gora jarri ditzakeena.
Ahalaken
Desagerpen batek eta euskal museotan gordetako pista eta sinboloek dardarka jar ditzakete Irulegiko Eskuaren eta Euskararen inguruko oinarri guztiak.
Iratxe Malkorra, Irulegiko Eskua aurkitu zuen arkeologoa desagertu egin da, arrastorik utzi gabe. Ikerketa ahalegin guztiak antzuak izan direla ikusita, bere alaba Jonek ekingo dio bilaketa lanari, amak eman zituen azken pausoei jarraituz. Hari bati tiraka hasita, mataza osoa askatzera iritsiko da, amaren desagerpenaz, Irulegiko Eskuaren idatzi ezkutuaz eta euskararen jatorriaren inguruko misterioaz “gehiegi” deskubritzeraino. Jakin-mina, ordea, garesti atera dakioke; bai baitago sekretuak -eta sekretuetara askotxo gerturatzen direnak- kate motzean lotzeaz arduratzen den jendea…
Jonek podcast batean kontatuko du intrigaz eta azpikeriaz beteriko soinu-fikzio misteriotsu hau, Irulegiko Eskuko inskripizioen eta Euskararen jatorriaren inguruko orain arteko hipotesi guztiak hankaz gora jarri ditzakeena.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Iufi!
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.
Iufi!
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.
baDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. 15 kulturgile berriren topaleku izateko prest. Eta lehenengoz, gai bakoitzerako propio hautatutako gidari batekin.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.

