EHBT: Donapaleu eta Tolosa
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen faseko laugarren eta bosgarren saioko aleak hautatu ditugu “Hitza Jolas” saioaren atal honetarako. Txapelketaz haratago, gure bederatzikoa ere herriz herri dabil.
EHBT: Larraun-Lekunberriko lehenengoan, Amets garaile
Finalaurrekoen faseari heldu dio Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak. “Hitza jolas” saioko atal honetan, Larraun-Lekunberriko saioan entzundako bertsoaldiak errepasatuko ditugu. Artxiboan ere murgildu gara, Gau Beltzean erretzeko moduko beldurren bila. Duela 30 urte Ainhoa Agirreazaldegik eta Maialen Lujanbiok Altzon ondutako bertsoaldi bat berreskuratu dugu.
EHBT: Gotaine-Irabarne eta Agurain
Amaitu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen fasea. Honenbestez, seigarren eta zazpigarren saioak errepasatuko ditugu “Hitza jolas” saioaren atal honetan; Gotaine-Irabarneko eta Aguraingo saioak alegia. Txapelketaz gain, gure bederatzikoa nondik nora doan jakin nahi al duzu?
200. atalean, Txapelketako lehen saioak
2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasi da dagoeneko bere bidea osatzen. “Hitza jolas” saioaren atal honetan, txapelketako lehen hiru saioen errepasoa egingo dugu. Podcast gisako 200garren atala izaki, hainbat entzuleren iritziak ere jaso ditugu, bederatzikoa berreskuratzeaz gain.
EHBT: Larraun-Lekunberriko lehenengoan, Amets garaile
EHBT: Gotaine-Irabarne eta Agurain
200. atalean, Txapelketako lehen saioak
Joxe Migel Iztueta “Lazkao Txiki”ri buruzko monografikoa
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Hetero
Araua eta arrakala. Bi egoera horien arteko tentsioan bizi dira ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta nagusiki gizonez ari dira. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez, esan ez ziren sentsazioez.
Aitak, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; aldapan behera eta frenorik gabe doan hiru laguneko gorputz bakar bat; Zarautz, Elgoibar, Kubarekiko desira itsua; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia.
Zortzi istorio anitz eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) bere hirugarren narrazio lanean ( SUSAk, 2024) eta audioliburu formatuan eskaintzen dizu GUAUk, zortzi ataletan banatuta eta egilearen beraren ahotsean.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.


