loading

Printzesa bat baratzean

Juxtu-juxtu

Printzesa bat baratzean

Baratzarekin diru asko aurreztu daitekeela garbi geratu zaio Janireri. Baina, denek ez dute ortua egiteko aukera, eta uzta txikiagoa izaten bada ere, etxeko balkoian baratza txiki bat jar daiteke diru askorik xahutu gabe. Hori bai, Janire hobe isilik, perrexila ere ez baitzaio ateratzen! Baina zorteduna da, mutil-lagunak baratza baitu. Hark erakutsiko ote dio printzesaz jantzita baratzera joan den neska-lagunari!