loading

Klaketa Crossoveren: Nagore Aranburu eta Fariba Sheikan Uriarte, zuzenean

Klaketa

Klaketa Crossoveren: Nagore Aranburu eta Fariba Sheikan Uriarte, zuzenean

“Crossover” jaialdiaren 9. edizioarekin bat etorriz, “Klaketa” podcastak eta serien kultura aztertzen duen jaialdiak ere bidea gurutzatu dute. Gaizka Izagirrek bi emakumezko aktore ezagun izan ditu “Klaketa” podcastaren atal berezian, Nagore Aranburu Azpeitiarra eta Fariba Sheikhan Uriarte gernikarra. Aranburuk, 2025eko Goya Sarietan errepartuko aktoresa onenaren saria eskuratu du “Los Domingos” filmean egindako lanagatik. Zinean “eroso” dagoela aitortu du eta “eginak ematen duela entrenamendua”. Produkzio ugaritan parte hartu du azken aldian, Euskal Herriko eta Estatuko ekoizpenetan. Bere aldetik Sheikan, nazioarteko hainbat ekoizpenetan parte hartutakoa da. Izan ere Irango jatorriak eta hainbat hizkuntzatan hitz egiteko gaitasunak ateak zabaldu dizkio. “Nomada” sentitzen da, izaeran lotura jakinik gabea. Errodajeetan izandako pasarte eta bitxikeriak azaldu dizkio Gaizka Izagirreri atalean zehar.