2. "Aro berria", Irati Gorostidi Zuzendaria
“Tabakalera belaunaldia” izendatu ohi den zinegile multzoan kokatuta dago Irati Gorostidi zinegile nafarra. Aurrez hainbat lan egin arren, “Aro berria” izan da bere lehen film luzea, eta deigarria da, opera prima izanik oso proposamen ausarta delako.
80ko hamarkadan Ultzaman eratu zen Arco-Iris komunitatean oinarrituta dago “Klaketa” bideopodcastaren atale honetan aletzen dugun filma. Donostiako Zinemaldiaren 2025eko edizioan Zuzendari Berriak sailean aurkeztutako lanaren inguruko xehetasunak eman dizkio Gorostidik Gaizka Izagirreri.
Klaketa Crossoveren: Nagore Aranburu eta Fariba Sheikan Uriarte, zuzenean
“Crossover” jaialdiaren 9. edizioarekin bat etorriz, “Klaketa” podcastak eta serien kultura aztertzen duen jaialdiak ere bidea gurutzatu dute. Gaizka Izagirrek bi emakumezko aktore ezagun izan ditu “Klaketa” podcastaren atal berezian, Nagore Aranburu Azpeitiarra eta Fariba Sheikhan Uriarte gernikarra.
Aranburuk, 2025eko Goya Sarietan errepartuko aktoresa onenaren saria eskuratu du “Los Domingos” filmean egindako lanagatik. Zinean “eroso” dagoela aitortu du eta “eginak ematen duela entrenamendua”. Produkzio ugaritan parte hartu du azken aldian, Euskal Herriko eta Estatuko ekoizpenetan.
Bere aldetik Sheikan, nazioarteko hainbat ekoizpenetan parte hartutakoa da. Izan ere Irango jatorriak eta hainbat hizkuntzatan hitz egiteko gaitasunak ateak zabaldu dizkio. “Nomada” sentitzen da, izaeran lotura jakinik gabea. Errodajeetan izandako pasarte eta bitxikeriak azaldu dizkio Gaizka Izagirreri atalean zehar.
9. Film klasiko zaharberrituak, Ion Lopez Euskadiko Filmategiko kontserbazio zuzendaria
Tabakalerako egoitzan errotuta dagoen Euskadiko Filmategian gordetzen dira Euskal zinemagintzako emari ugari. Zinta zaharretatik hasi eta egungoetaraino. 2026ko Zinemaldian, film horietako batzuk zaharberritu eta berriro eskaini dituzte. Lan zehatz horretaz eta Euskal Herriko zinema ondareari orokorrean eskaintzen dion zerbitzuaz aritu da Gaizka Izagirre Ion Lopez Filmategiko kontserbazio zuzendariarekin “Klaketa” bideopodcastaren atal honetan.
8. “Itoiz. Udako sesioak”, Larraitz Zuazo zuzendaria
“Itoiz. Udako sesioak” film dokumentala ez da ohiko biopic-a. Zuri Goikoetxeak, Ainhoa Andrakak eta Larraitz Zuazok idatzi eta zuzendutako lan horretan, sormena eta zirrara gailentzen dira beste ezeren gainetik. Jakina, 1978an sortu eta 80ko hamarkadan zehar Euskal musikaren parametroak aldatu zituen Ondarroako talde mitikoa du hizpide nagusia. Itoizen grabazio ezezagun batzuk topatzen dira ezustean eta Juan Carlos Perezi zinta haiek sortzen dizkioten gogoetarekin batera harilkatzen da dokumentala. Larraitz Zuazo zuzendariarekin lanaren nondik norakoak xehetuko ditu Gaizka Izagirrek “Klaketa” podcastaren atal honetan.
7. “Maspalomas”, Graciela Doniz intimitate koordinatzailea
Moriartitarren “Maspalomas” filmak hautsak harrotu ditu euskal zinemagintzan. Besteak beste, luzaro beste erregistro batean ikusi dugun Jose Ramon Soroiz protagonistak, Aktore Onenaren saria jaso bait du Donostiako Zinemaldiaren 2025eko edizioan. Aktoreak berak nabarmendu zuen “intimitate koordinatzaileak” lana gorpuzteko eman zion laguntza. Ofizio berria da, baina beharrezkoa, eta egoera askotan baliatu beharrekoa, akzio zuzendariak edo argiztapen zuzendariak dauden bezala. Graciela Doniz, arlo horretan lanean ari da Estatuan esparru horretan lan egiten duen Intimacy enpresa bakarrean. Intimitate koordinatzaileen zereginak xehetu dizkio “Klaketa” bideopodcastaren atal honetan Gaizka Izagirreri.
6. “Jone, batzuetan”, Ainhoa Artetxe aktorea
“Jone, batzuetan” Sara Fantovak zuzendutako filmari buruzko solasaldi interesgarria izan du Gaizka Izagirrek Ainhoa Artetxe aktorearekin “Klaketa” bideopodcastaren atal honetan. Izan ere, Ainhoa aktorea ez ezik, Sara Fantovaren laguna ere bada eta parte aktiboa izan du filma egiteko beharrezkoa izan den zazpi urteko prozesu luzean. Filma ekoizteko, ekitaldi benetakoetan murgiltzeko aukera eta beharra izan dute eta horrek egiteko beste modu bat eskatu die, bide interesgarria eta, sarritan, Euskal Herrian ohikoa izaten dena.
5. "Gaua", Izaskun Urkijo arte zuzendaria
“Gaua” filmaren zuzendaria Paul Urkijo izan da, eta aldez aurretik fikziozko beste hainbat pelikula egin ditu. Ondoan beti izan du arreba, Izaskun Urkijo, arkitektura ikasketak egindakoa, eta afizioz zein ofizioz anaiaren eta beste zenbait zinemagileen filmetan arte zuzendari lanak egin dituena. “Gaua” filmean zehar erabilitako hainbat objektu ekarri dizkigu, eta filmaketaren inguruko xehetasun eta sekretutxoak ere kontatu ditu “Klaketa” bideopodcastaren atal honetan.
4. “Karmele”, Jone Laspiur aktorea
Txomin Letamendi eta Karmele Urreztiren gertakariak biltzen ditu Asier Altunak zuzendutako “Karmele” filmak. Kirmen Uriberen “Elkarrekin esnatzeko ordua da” eleberrian oinarritutako filma da. Jone Laspiurrek gorpuzten du Karmeleren pertsonaia eta harekin mintzatu da Gaizka Izagirre "Klaketa" bideopodcastaren atal honetan. Laspiurrek aktore bezala izan duen gorakadari errepasoa egin diote, bide batez.
3. “Maspalomas”, Jose Mari Goenaga zuzendaria eta gidoilaria
Oihartzun handia izan du hasieratik, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi, Moriartitarrek, zuzendu duten “Maspalomas” filmak. Donostiako Zinemaldiaren 2025eko edizioan aurkeztu zenetik marka jarri du euskal zinemagintzan, SSIFFen ez ezik, besteak beste Feroz edo Goya sarietan eta beste hainbat jaialditan jasotako sari eta izendapenengatik. Zuzendaritza, gidoia, eta bereziki, Jose Ramon Soroiz aktore nagusiaren lanari egin zaio gorazarrea.
“Maspalomas” filmak Goenagaren gidoia du oinarrian. Konfinamendu psikologiko eta fisikoaz ari da, ezabatutako identitateen inguruko hausnarketa sotil eta, aldi berean, sakonetik. Gaizka Izagirrerekin solastu da filma sortzeko prozesuaz “Klaketa” bideopodcastaren atal honetan.
1. “Faisaien irla”, Asier Urbieta zuzendaria
Ipar eta Hego Euskal Herria bereizten dituen Bidasoa ibaiaren inguruan etorkinek dituzten gorabeherak kontatzen dizkigu “Faisaien irla” filmak. Muga fisiko eta moralak aztertzen ditu Asier Urbietak zuzendari gisa egin duen aurreneko filma luzeak. Gaizka Izagirrerekin solasean, Euskal Herria banatzen duen mugaren inguruko afera bera, filmaketaren inguruko bitxikeriak, eta mugaren alde bietan lan egiteak izan dituen zailtasunak aztertu dituzte “Klaketa” bideopodcastaren atal honetan.
Klaketa Crossoveren: Nagore Aranburu eta Fariba Sheikan Uriarte, zuzenean
9. Film klasiko zaharberrituak, Ion Lopez Euskadiko Filmategiko kontserbazio zuzendaria
8. “Itoiz. Udako sesioak”, Larraitz Zuazo zuzendaria
7. “Maspalomas”, Graciela Doniz intimitate koordinatzailea
6. “Jone, batzuetan”, Ainhoa Artetxe aktorea
5. "Gaua", Izaskun Urkijo arte zuzendaria
4. “Karmele”, Jone Laspiur aktorea
3. “Maspalomas”, Jose Mari Goenaga zuzendaria eta gidoilaria
1. “Faisaien irla”, Asier Urbieta zuzendaria
Iradokizunak
Klaketa
Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikariak gidatutako podcasta da "Klaketa". Euskal ikus-entzunezkoak ditu ardatz, eta atal bakoitzean film edota telesail bat da hizpidea. Bertan lan egindako protagonista bat gonbidatu dugu, izan aktore, zuzendari, makilatzaile, produktore, gidoilari... Elkarrizketatua sakonago ezagutzeko aukera duzu, bere ibilbidea, bitxikeriak edota anekdotak.
Klaketa
Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikariak gidatutako podcasta da "Klaketa". Euskal ikus-entzunezkoak ditu ardatz, eta atal bakoitzean film edota telesail bat da hizpidea. Bertan lan egindako protagonista bat gonbidatzen dugu, izan aktore, zuzendari, makilatzaile, produktore, gidoilari...
Elkarrizketatua sakonago ezagutzeko aukera duzu, bere ibilbidea, eta aukeratutako filmaren bitxikeriak edota anekdotak.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Las voces del silencio
"Las voces del Silencio” Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalek gidatutako podcasta da, izen bereko liburuan oinarrituta. Aldaketa garaian eta zaurgarri dauden nerabeek osasun mentalean izan ditzaketen arazoak bideratzeko helburua du. Antsietatea, bullyinga, lehiakortasuna, elikadura nahasmendua, presioa... maiz azaltzen dira heldutasunerako bidean dauden nerabe eta gazteen artean. Une zail horretan bizi dituzten oztopoei aurre egiteko tresnak eskura jarri nahi dira.
Las voces del silencio
"Las voces del Silencio” Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalek gidatutako podcasta da, izen bereko liburuan oinarrituta. Aldaketa garaian eta zaurgarri dauden nerabeek osasun mentalean izan ditzaketen arazoak bideratzeko helburua du. Antsietatea, bullyinga, lehiakortasuna, elikadura nahasmendua, presioa... maiz azaltzen dira heldutasunerako bidean dauden nerabe eta gazteen artean. Une zail horretan bizi dituzten oztopoei aurre egiteko tresnak eskura jarri nahi dira.
Hetero
Araua eta arrakala. Bi egoera horien arteko tentsioan bizi dira ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta nagusiki gizonez ari dira. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez, esan ez ziren sentsazioez.
Aitak, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; aldapan behera eta frenorik gabe doan hiru laguneko gorputz bakar bat; Zarautz, Elgoibar, Kubarekiko desira itsua; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia.
Zortzi istorio anitz eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) bere hirugarren narrazio lanean ( SUSAk, 2024) eta audioliburu formatuan eskaintzen dizu GUAUk, zortzi ataletan banatuta eta egilearen beraren ahotsean.
Twist
Soto eta Zeberio, bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu. Bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.
Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok nobela honetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako bideopodcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du, EITB Mediarentzat.

