1. Kokoriko eta Katu Kaskamotza
"Kuku!" izeneko entzuteko ipuin bilduma abiatu dugu Kokorikoren bidez. Gure entzule txikienei ere entzuteko eskaintza egin nahi diegulako.
Kokoriko, txita txiki bat da. Txitatxoak bizkotxoa egiteko eskatu dio oilo-amari. Amak, sutarako egur bila bidali du. Eta bila doanean Katu Kaskamotza agertu zaio. Katutzarrak zenbait eskari egiten dizkio Kokorikori ez jatearen trukean. Katuak eskatutakoa egingo ote du Kokorikok?
Eman play ea zer gertatzen den jakiteko.
4. Ez da munduan min handiagoa ematen duenik
"Kuku!" ipuin sailaren laugarren atalean, hiena eta erbia solasean dabiltzala, galdera hau sortu zaie: Munduan zerk ematen du min handiena? Eta horixe argitzen saiatu dira ipuinean zehar.
Galdera argitzeko bidean ordea, hiena eta erbiaren lagun animalia eta eltxoak topatu dituzte. Ea zuk zer erantzun eman diozun galderari.
Eman Playri!
3. Inuiten mila zuriak
Inuitak lurraren ipar poloan bizi dira elur eta izotz artean. Inuit haurrak, bere herria erakutsi nahi digu "Kuku!" saileko ipuin honetan.
Begi beltzak dituzte Inuitek, baina milaka zuri desberdintzeko gaitasuna. Izan ere elur artean bizi dira eta lerak dira leku batetik bestera gauzak eta pertsonak garraiatzeko erabiltzen dituzten tresnak. Zakurrak dituzte lagun lera horiei tira egiteko lasterka eginez.
"Kuku!" ipuin bilduma gure entzule txikienei eskainita dago.
5. Dortokak lo egin nahi du
4. Ez da munduan min handiagoa ematen duenik
3. Inuiten mila zuriak
2. Ohean, mendi artean
Iradokizunak
Sara eta Paul: Transformerrak
Sara eta Paul nerabezaroan murgildu dira. Bizi esperientzia berriak, erronka berriak, lagun berriak… Mario, brasildar mutiko beltza, eta Izar, gitarra jole eta abeslaria, ezagutuko dituzte. Udako oporretan, elkartu eta musika taldea sortuko dute. Eta bidean, jakina, makina bat buruhauste eta komeria biziko dituzte. Amodio istorioak tarteko. Aniztasun eta berdintasunean, beti.
Sara eta Paul: Denok elkarrekin!
Sara, Paul, Izar eta Marioren arteko harremana aldatu egin da ikasturte honetan. Sarak eta Izarrek, eskola berean jarraitzen dute, eta jakina, lagunak dira. Baina mutilekiko harremana aldatu egin da. Mariok, herrian jarraitzen du, baina eskolaz aldatu da eta lagunez ere bai. Nola nahi, Paulena da aldaketa handiena. Aragoiko herri txiki batera joan behar izan du bizitzera, amak eta haren bikotekideak jatetxea zabaldu dutelako bertan.
Paul ez dago gustura aldaketarekin. Amarekin haserre, eskolakideekin haserre, amaren bikotekidearekin haserre; bere buruarekin haserre bizi da.
Sara eta Paul: Abenturak
Sara eta Paul Lehen Hezkuntzako bi lagun dira. Sara, neska itsua, adimen handikoa, eta Paul, bullyingaren biktima; hitz totela, hortzeria itsusikoa, guraso dibortziatuen seme bakarra, baina, mutil dibertigarri eta baikorra. Bizikidetza inklusiboa sustatzen dute, gizarteak eskaintzen duen "arrakasta" ereduetatik urrunduz.
Bernando Atxagaren "Logalea zeukan ekilibristaren kasua" oinarri.
Zapla!
"Zapla!" podcasta, Euskaltzaleen Topaguneak, Euskaraldiaren testuinguruan, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarazko praktika linguistikoak indartzeko eskura jartzen dizun tresna da. Monika Belastegi eta Juankruz Lakastak gidatuta, belarriprest eta ahobizi modura ari diren guztientzat lagungarri izan nahi du.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Egia gordinetik
"Egia gordinetik" soinu-fikzioak Mari Sagarzazu neska gaztearen bizitzaren pasarte bat kontatzen du. Marik bere baserri munduko mugak zabaltzeko beharra sentitzen du eta aktore izatea du amets. Helburu hori lortzeko asmoz eraikitako bidean, oztopo eta amildegi latzak bizi beharko ditu. Baina baita une zirraragarri eta gozo askoak ere ibilera horretan gurutzatuko zaizkion lagun zintzoei esker.
Ikasketak, lana, inbidia, estutasunak, laguntasuna… Banbalina arteko amodio istorioa eta gehiago!

