loading

1. Ibone Gomez, Iker eta Adur Amatriain: Harrobiaren loraldia

Lay Day

1. Ibone Gomez, Iker eta Adur Amatriain: Harrobiaren loraldia

Udaberriarekin batera "Lay Day" podcastaren bigarren denboraldiari heldu diote Olaia Elorriaga Urrutia eta Ander Lopez Lerenak, surfaren berri ekartzeko. Hurleyk fitxaketa berriak egin ditu Euskal Herrian, azkena Ibone Gomez. Leioako gaztea Amatriain anaien taldera batuko da bere kirol ibilbideari jarraipena emateko. Euskal surfaren etorkizuna osasuntsu dago eta horren seinale da marka handien apustua. Gomezek eta Amatriain anaiek aurtengo helburuen berri eman digute "Lay Day" podcastaren atal honetan. Azpimarratzekoa da Adurrek sailkapena lortu duela Challenger Series zirkuituan lehiatzeko. "LayDay" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.