8. Peta (Eduardo Gomez), zoriontasuna eta askatasuna
Gurasoek Eduardo Gomez izenarekin erregistratu bazuten ere denek "Peta" deitzen diote. Hondarribian sortua Hendaian hasi zen surfean. Ur bero eta olatu perfektuak topatu nahian laster hasi zen bere konexioa Indonesiarekin, baina lesio baten ondorioz berriro itzuli zen Euskal Herrira.
Dirua irabazteko asmoz shapeatzen hasi eta ogibide bihurtu zuen. Peta, erreferentea da oholgintzan eta bere gaixotasun degeneratiboak ez dio kalterik egingo bere pasioan: surfa eta shapinga.
"Lay Day"ren atal honetarako, Petaren Hendaiako kabira hurbildu dira Olaia Elorriaga Ander Lopez Lerena.
Sartu zu ere!
10. Surfa, ikerketa, teknologiak eta garapena
"Lay Day"ren bigarren denboraldia amaitzeko, Euskal Herrian surfa eta zientzia uztartzen duten proiektuei erreparatu nahi izan diete Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriagak. Lehenengo gonbidatuak, Itsaso Gaztañagak, EHUrekin batera surfak osasunean dituen onura fisiko eta psikikoei buruz hitz egin die. Medikua da bera, eta UIKen ikastaro oso bat eskaini diote gaiari.
Bigarren gonbidatuak, ikerketa era garapena surfarekin uztatu ditu. Egoitz Goikoetxea injeniariak eta bere taldeak, 3D inprimagailuak erabiltzen dituzte surf oholak egiteko. I+G, tradizioaren ezagutza albora utzi gabe.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
9. June Torrealdai, Miriam Imaz eta Mirene Begiristain: Emakumea* Surflari, ahalduntzeko
Surfaren munduan emakumearen presentzia txikia zela ikusita antolatzea erabaki zuen gipuzkoako emakume talde batek. Horrela Emakumea* Surflari taldea sortu eta surfa emakumeen artean zabaltzen hasi ziren. Irabazi asmorik gabeko taldea dira eta euren ekintzen artean surf ikastaroak, bidaiak eta yoga ikastaroak dituzte, besteak beste.
Gozatu "Lay Day", June Torrealdai, Miriam Imaz eta Mirene Begiristainekin batera.
7. Ibon Oregi, surfa bizitzan aurrera egiteko
Errepidean, korrika entrenatzen ari zela, auto batek aurrean eraman zuen Ibon Oregi Markina xemaindarra. Ordura arte, triatloietan aritzen zen baina istripuaren ondorioz, ezkerreko hanka galdu zuen eta mundua jauzi zitzaion goitik behera. Surfari esker ordea, putzutik atera eta motibazioa berreskuratzea lortu du.
"Lay Day" podcastaren atal honetan, bere bizitza berriaren inguruko nondik norakoak azaldu dizkie Oregik Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriagari. Ibonentzat, surfa izan da sendagairik onena aurre egiteko.
Ez galdu bere testigantza!
6. Iker Treviño eta Ruben Vitoria: Surfari buruz hizketan
Bestelako ukitua eman diogu "Lay Day" podcastaren 15. atalari. Surf munduan gertatzen ari diren kontuak mahaigaineratu, eta Ruben Vitoria eta Iker Treviñorekin aztertu ditugu. Zarauztarrak dira biak, baina bi adar ezberdinetan jorratzen dute euren surfa. Bi estilo ezberdin eta iritziak ere ezberdinak euskal surfari buruz.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
5. Annette eta Janire Gonzalez Etxebarri, etorkizun handiko ahizpak
Annette Gonzalez Etxebarrik irabazi du aurtengo Pro Junior zirkuituko lehengo proba Marokon. Aipatzekoa da baita ere, Janire, bere ahizpa nagusia Pro Junior zirkuituko irabazle izandakoa dela. Janirek, gainera, hiru aldiz irabazi du WSLko gazteentzako zirkuitua.
"Lay Day" podcastaren 14. atalean Zumaiako ahizpen egunerokoari erreparatu diogu eta 2023rako dituzten proiektuak ere aletu dituzte Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenarekin.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
4. Eneko Acero, Euskal Herrian aitzindari
"Lay Day"ren atal honetako gonbidatuak ez du aurkezpenik behar. Izan ere, Euskal Herrian dabilen surflari orok ezagutzen du Eneko Acero. Bera izan zen surf eginez bizimodua aurrera atera zuen lehenengoa Euskal Herrian.
Adinak txapelketa mundutik aldendu zuen eta orain bestelako proiektuekin dabil Eneko Acero. Besteak beste, bere surf ezagutza besteei erakusten.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
3. Ainara Aymat, surfa beste ikuspuntu batetik
Surfak itxura olinpikoa hartu duenetik kirol hartu dute askok, baina surfa txapelketa mundutik baino urrunago doa. Ainara Aimat zarauztarra horren seinale da, izan ere aspaldi utzi zuen albora txapelketen ibilbidea eta orain VANS taldearekin dabil bere bizitzari bestelako bidea ematen.
Free surferrak, Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriagari azaldu dizkie nondik norakoak, "Lay Day"ren atal honetan.
2. Borja Agote, surfa eta Youtube uztartuz
Surfari lotutako txapelketa munduan ibilitakoa da Borja Agote, baina orain bere bizitzari bestelako noranzkoa eman dio. Youtuben bideoak igotzeari ekin zion eta orduz geroztik sona hartu du bere kanalak.
Bidaiak, reviewak eta bestelako kontuen berri ematen du dononostiarrak youtuben. "Lay Day" podcasataren hamaikagarren atalean Agoteren ibilbidea errepasatu eta bere proiektu berriak ezagutu ditugu.
"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
1. Ibone Gomez, Iker eta Adur Amatriain: Harrobiaren loraldia
Udaberriarekin batera "Lay Day" podcastaren bigarren denboraldiari heldu diote Olaia Elorriaga Urrutia eta Ander Lopez Lerenak, surfaren berri ekartzeko.
Hurleyk fitxaketa berriak egin ditu Euskal Herrian, azkena Ibone Gomez. Leioako gaztea Amatriain anaien taldera batuko da bere kirol ibilbideari jarraipena emateko. Euskal surfaren etorkizuna osasuntsu dago eta horren seinale da marka handien apustua. Gomezek eta Amatriain anaiek aurtengo helburuen berri eman digute "Lay Day" podcastaren atal honetan. Azpimarratzekoa da Adurrek sailkapena lortu duela Challenger Series zirkuituan lehiatzeko.
"LayDay" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
10. Surfa, ikerketa, teknologiak eta garapena
9. June Torrealdai, Miriam Imaz eta Mirene Begiristain: Emakumea* Surflari, ahalduntzeko
7. Ibon Oregi, surfa bizitzan aurrera egiteko
6. Iker Treviño eta Ruben Vitoria: Surfari buruz hizketan
5. Annette eta Janire Gonzalez Etxebarri, etorkizun handiko ahizpak
4. Eneko Acero, Euskal Herrian aitzindari
3. Ainara Aymat, surfa beste ikuspuntu batetik
2. Borja Agote, surfa eta Youtube uztartuz
1. Ibone Gomez, Iker eta Adur Amatriain: Harrobiaren loraldia
Iradokizunak
Lay Day
"Lay Day" Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak gidatzen duten surf podcasta da. Barealdi egunetan behar izaten den ordezko kresalaren dosia. Surfaren inguruan egunean jartzeko, elkarrengandik ikasteko, kezkak partekatzeko. Elkarrizketatuak ere izango ditugu olatu, taula eta neopreno artean.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.

