1. Arrastia
Gerra hasi da. Telebistako azken albisteek mundu gerraren lehen erasoak baieztatu dituzte.
Sondikan bizi da Ane, baina Mungiako zahar-egoitzan bizi den Joxe Miguel aititaren bila joatea erabaki du. Errepideak kolapsatuta daude, komunikazioak huts egiten ari dira eta izua zabaltzen hasi da. Gasolindegi batean, egoera bortitzetik ihes egin beharko du Garbiñe langilearekin batera.
Bidean, gizartearen gainbeheraren lehen zantzuak ikusiko ditu, eta gerra Txorierrira ere iristen ari dela ohartu da.
0. Teasera: Lehendabiziko ordua
Azaroaren 19an, “Lehendabiziko ordua” soinu-fikzioa saretuko dugu GUAUn. Lau ataletan banatutako soinu-fikzio distopikoa. Txorierrin kokatua, hirugarren Mundu gerra lehertzear dagoen unean.
Mundua gerraren atarian dagoela entzun du Anek irratian. Albiste lazgarri hori entzunda Anek, 25 urte dituen gazteak, Mungiako zahar egoitzan bizi den Aitona Joxe Migelen bila joatea erabaki du, kaosaren erdian!
Zenbait errepide itxita, eta bizirauteko indarkeria darabilten pertsonekin topo egingo du. Sondikarako bidean. Gizartea gaiztotu egin du egoerak eta konfiantzazkoak ziren pertsonek ere bizkarra ematen dute. Orduak aurrera egin ahala, okertu egiten da egoera eta Anek erabaki zailak hartu beharko ditu maite dituenak salbatzeko.
Soinu fikzioaren gidoia, EITB Audiok eta Tabakalerak elkarlanean sustatzen duten Audiogile Berrien lehiaketako hirugarren edizioa irabazi du 2026an. Oier Bravo Alonsok idatzitakoa da. Gidoi sarituaren ekoizpena dago sariaren baitan.
LERA estudioan egin da ekoizpena Haritz Leteren gidaritzapean eta Sara Cozar izan da
aktoreen zuzendaria. Nerea Sanz eta Ramon Agirre dira aktore nagusien ahotsa jarri dutenak. Berariazko Musika Elena Setienek sortu du eta Alain Martinez Iribarren arduratu da arteaz.
4. Goizaldea
Gaua amaitzear dago, baina inguruko kaosa gero eta handiagoa da.
Anek anbulantzia baten barruan jarraitzen du, Mungiako zahar-egoitzara iristeko ahaleginean.
Irrati bidezko komunikazio baten bidez, bere familiari buruzko albiste kezkagarria jasoko du. Bidean, gerraren gordintasuna eta larrialdi egoeran sortzen diren dilema moralak aurrez aurre izango ditu.
Bien bitartean, zahar-egoitzan ere tentsioa eta mehatxua gero eta nabarmenagoak dira.
Anek garaiz iristea lortuko al du, dena beranduegi izan baino lehen?
3. Gaua
Lau ordu igaro dira gerra hasi zenetik eta egoera kontrolik gabe dago erabat.
Anek Itsasoren eskuetatik ihes egin beharko du, checkpoint-era iritsiko den jendetza erraldoi baten artean harrapatuta, suhiltzaileen base batera iritsiko da laguntza eske.
Bertan, Txorierri osoa lehertzeko arriskuan dagoela jakingo du eta handik alde egitea erabakiko du.
Anbulantzia bat hartuta SOS zerbitzu batekin harremanetan jartzea lortuko du. Gurasoen berririk ez du oraindik.
2. Ilunabarra
Gerra hedatzen ari da, eta Ane Mungiara iristen saiatzen ari da oraindik.
Bidean, Itsaso ezagunarekin egingo du topo. Hasieran, laguntza eskaintzen dion pertsona fidagarria dirudien arren, egoerak okerrera egingo du. Anek Itsasoren benetako asmoak ikusiko ditu. Gerra ez da kanpoko etsaien aurkako borroka soilik, gertukoek ere bizkarra eman diezaioketela ulertu du.
0. Teasera: Lehendabiziko ordua
4. Goizaldea
3. Gaua
2. Ilunabarra
Iradokizunak
Lehendabiziko ordua
Mundua gerraren atarian dago! Albiste lazgarri hori jaso du Anek, 25 urte dituen gazteak.
Kaosaren erdian, aitite Joxe Migelen bila abiatuko da. Mungiako zahar-egoitzan bizi da.
Bidean, errepideak kolapsatuta, indarkeria eta bizirauteko borrokan ari den gizartea aurkituko ditu. Baina arriskurik handiena ez dator beti espero duen lekutik: konfiantzazko pertsonek ere traizio egin diezaiokete.
Orduek aurrera egin ahala, Anek erabaki zailak hartu beharko ditu maite dituenak salbatzeko mundua goitik behera datorren den bitartean.
Test
Ezbehar larri baten ondoren, azken generazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea.
Test gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan zer den erreala eta zer den adimen artifizialaren diseinuaren parte.
Hiru pertsonaia dira soinu-fikzioko protagonistak, Adimen Artifiziala, beronen ebaluatzailea eta prozeduraren arduraduna. Joseba Apaolazak jokatzen du buruzagiaren papera eta Ramon Agirre eta Lorea Intxaustik beste biak. Anartz Zuazuak egin du aktore zuzendaritza, gidoia Martin eta Xabier Etxeberriak, eta Oier Aranzabalek zuzendu du taldea. Grabaketak eta nahasketa, Lasarteko ULU Estudioetan egin dira. Soinu Banda Iban Urizar, Amorante musikariak berariaz sortua da podcasterako eta Alain Urrutiak egin du Artea.
Zure ilunetan
“Zure ilunetan” kontakizun intimista eta aztoragarria da, iluntasun fisiko eta emozionalean murgiltzen den pertsona baten barruko ahotsaren bidaia. Antzerki kutsua du podcastak, atmosferikoa da eta sakoneko emozioak biltzen dituena. Protagonistaren pasarte mingarriak, ametsak eta iraganeko zaurietatik abiatuta egiaren bila dabilen pertsonaren barne borroka azaleratzen du. Ez da kontakizun lineala, eta istorio puzzlea biltzen du bost ataletan zehar.
Xabin Fernandezek idatzitako gidoia du oinarrian. Gidoi honek irabazi du, hain zuzen ere, EITB Mediak Tabakalerarekin elkarlanean sustatzen duen Audiogile Berrien lehiaketako bigarren edizioa.
Sara eta Paul: Denok elkarrekin!
Sara, Paul, Izar eta Marioren arteko harremana aldatu egin da ikasturte honetan. Sarak eta Izarrek, eskola berean jarraitzen dute, eta jakina, lagunak dira. Baina mutilekiko harremana aldatu egin da. Mariok, herrian jarraitzen du, baina eskolaz aldatu da eta lagunez ere bai. Nola nahi, Paulena da aldaketa handiena. Aragoiko herri txiki batera joan behar izan du bizitzera, amak eta haren bikotekideak jatetxea zabaldu dutelako bertan.
Paul ez dago gustura aldaketarekin. Amarekin haserre, eskolakideekin haserre, amaren bikotekidearekin haserre; bere buruarekin haserre bizi da.
Irulegiko egia jakiteko garaia da
Desagerpen batek eta euskal museotan gordetako pista eta sinboloek dardarka jar ditzakete Irulegiko Eskuaren eta euskararen inguruko oinarri guztiak.
Iratxe Malkorra, Irulegiko Eskua aurkitu zuen arkeologoa desagertu egin da, arrastorik utzi gabe. Ikerketa ahalegin guztiak antzuak izan direla ikusita, bere alaba Jonek ekingo dio bilaketa lanari amak eman zituen azken pausoei jarraituz. Hari bati tiraka hasita, mataza osoa askatzera iritsiko da, amaren desagerpenaz, Irulegiko Eskuaren idatzi ezkutuaz eta euskararen jatorriaren inguruko misterioaz “gehiegi” deskubritzeraino. Jakin-mina, ordea, garesti atera dakioke; bai baitago sekretuak -eta sekretuetara askotxo gerturatzen direnak- kate motzean lotzeaz arduratzen den jendea…
Jonek podcast batean kontatuko du intrigaz eta azpikeriaz beteriko soinu-fikzio misteriotsu hau, Irulegiko Eskuko inskripzioen eta euskararen jatorriaren inguruko orain arteko hipotesi guztiak hankaz gora jarri ditzakeena.
Ainguratuak
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua.
“Ainguratuak” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatu handien iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
