3. Desioa lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Desioa lokatzetan". Zeri esaten diogu desio? Zer gertatzen da bortxaketa desioz mozorrotzen denean? Eta kontsumismoz janzten? Zerk sortzen digu desioa? Eta desioak zer sortzen digu? Desio ez-kapitalistarik posible ote da?
"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
8. Boterea lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Boterea lokatzetan". Baziren behin bi arrai gazte, pasieran zebiltzala arrai zaharrago batekin topo egin zutenak, bat-batean. Azken horrek, diosala egin eta esan zien:
- Egun on, mutilak! Nolako ura dugu gaur?
Arrai gazteek igerian segitu zuten, euretako batek besteari begiratu eta galdera egin zion arte:
- Aizak, zer demontre duk ura?
Arrainak uretan nola, hala bizi gara gu, botere harremanen eta borroken artean igeri.
"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
7. Sormena lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Sormena lokatzetan". Bizenta Mogelek 1804ean argitaratu zuen 'Ipui onac' liburua, emakume batek euskaraz plazaratutako lehena. Hitzaurrean bertan zioen jabetzen zela emakume batenak ez ziren egitekoetan sartu zela. Joan dira geroztik 217 urte. Eta zubi fantastiko bat eraikiko bagenu orduko eta gaurko garaien artean? Zer galdetuko ote lieke Mogelek egungo emakume sortzaileei? Zenbateraino aldatu ote da artista eta emakume izatearen kondizioa bi mende luzeotan?
"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
6. Gatazka lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Gatazka lokatzetan". Buruz dakigun isiltasun bakoitzaren atzean, askotan, gatazka bat ezkutatzen da; edo bi; edo hiru; edo lau; edo hamaika. Eta gatazka bakoitzaren atzean, eremu gutxietsi bat: plaza debekatuak, hizkuntza zigortuak eta politika azpiratzaileak. Gatazkaz gatazka, erresistentzien soka txirikordatuz doa.
"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
5. Bidaia lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Bidaia lokatzetan". Bidaiak eta bidaiak daude. Turistak eta migranteak daude, esate batera. Gu gaude eta Waraba eta Fatoumata daude. Eta berez bide den baina muga bihurtua dugun Bidasoan pausoa gelditu eta gurutzatu gara.
"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
2. Epika lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Epika lokatzetan": Zer da epika? Eta zer ez? Non ikusten dugu epika? Eta non ez? Nork erabakitzen du zer gertakari den epikagarri? Nola eta nondik eraiki ditzakegu bestelako epikak?
"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
8. Boterea lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
7. Sormena lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
6. Gatazka lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
5. Bidaia lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
4. Etxea lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
2. Epika lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
1. Ahotsa lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Twist
Soto eta Zeberio, bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu. Bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.
Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok nobela honetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.
Hetero
Araua eta arrakala. Bi egoera horien arteko tentsioan bizi dira ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta nagusiki gizonez ari dira. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez, esan ez ziren sentsazioez.
Aitak, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; aldapan behera eta frenorik gabe doan hiru laguneko gorputz bakar bat; Zarautz, Elgoibar, Kubarekiko desira itsua; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia.
Zortzi istorio anitz eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) bere hirugarren narrazio lanean ( SUSAk, 2024) eta audioliburu formatuan eskaintzen dizu GUAUk, zortzi ataletan banatuta eta egilearen beraren ahotsean.
Klaketa
Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikariak gidatutako podcasta da "Klaketa". Euskal ikus-entzunezkoak ditu ardatz, eta atal bakoitzean film edota telesail bat da hizpidea. Bertan lan egindako protagonista bat gonbidatzen dugu, izan aktore, zuzendari, makilatzaile, produktore, gidoilari...
Elkarrizketatua sakonago ezagutzeko aukera duzu, bere ibilbidea, eta aukeratutako filmaren bitxikeriak edota anekdotak.

