11. Pomez
Espaziotik, satelite bidez, ozeanora begiratu eta gauza zoragarriak ikus daitezke, baita uharteak ere jitoan flotatzen. Itsaso barean adibide, sumendien erupzioak sortutako harri txuriek osatzen duten uhartea.
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen dira bertan.
12. Gloria Hollister
Gloria Hollister zientzilariak marka jarri zuen 1930ean. Itsas azpira batiskafo batekin 368 metroko sakonerara jeitsi eta idi-begi batetik begiratuz. Arrainen magia deskribatu zuen bere behaketari esker.
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen dira bertan.
10. Sonarra
Itsas azpian, gizakiarentzat entzun ezinak diren frekuentziak daude. Baleek adibidez, guretzat ulerkaitzak diren frekuentzia horiek baliatuz elkar ulertzen dute. Eta gizakiak soinu horiek errepikatu nahian sortu ditu itsaspeko gidak eta horiek emulatzen saiatzen diren tresna edo asmakizunak.
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen dira bertan.
9. Juan José Manzisidor, buzoa
Alfontso XIII.a Espainiako erregearen itsas bataioan, Giralda itsasontziaren helizea buia baten katearekin trabatu zen Kontxako badiaren erdian. Juan Jose Manzisidor buzo ospetsuari deitu zioten traba kentzeko. Lan zaila zen, baina lortu zuen eta lan berezi haren trukean, itsas azpiko altxorren inguruko baimen berezia lortu zuten Mancisidorren oinordekoek.
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen dira bertan.
8. Aingira
Aldaketaz, korronteez eta erantzunik gabeko galderez betetako bizi-bidaia luzea da aingirarena, Sargazoen itsasoan hasi eta amaitzen dena ur gazi eta gezatan zehar ibili ondoren. Misteriotsua da aingiren bizitza zikloa.
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen dira bertan.
7. Adriaen Coenen
Fantasia eta zientzia bereizten duen lerroa ia ikusezina den arren, liburu magikoa jende guztiaren begiradak bereganatzeko gai da. Adriaen Coenenek abilezia aparta izan zuen horretarako. Ipar itsasoan kokatzen diren anatomia bereziko arrain eta animaliak deskribatzen ditu bere liburuetan, egiazkoak ala fantasiazkoak diren ez antzemateko moduan.
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen dira bertan.
6. Saregileak
Kantauri itsasoa munduko beste portu batzuekin lotzen duten hariak, orratzak eta korapiloak. Saregileak dira korapilo garrantzitsu horien egileak eta gero eta gutxiago dira ofizio horri lotutako emakumeak.
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen dira bertan.
5. Joseph Turner margolaria
Ekaitz perfektua, itsasoaren kemena definitzen duen pintzelkada. Halakoa zuen Joseph Turner margolariak eta horretarako ezinbestekoa zitzaion iruditan jasotzera zihoana erdigunetik behatzea. Ekaitza kasu.
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen dira bertan.
4. Migrazio bertikala
Egunsentiko lehen argiarekin batera amaitzen da errekorreko bidaia gastronomikoa. Zooplaktonak, nahiago du gauaren iluna itsasoan atzera eta aurrera ibiltzeko.
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen dira bertan.
3. Ozeanografia elkartea
Itsas amets baten kronika dago Ozeanografia elkartearen atzean. Zientzia, jakinduria eta dibulgazioa egiteko helburuz jaio zen 1908. urtean. Alberto I Monacoko printzeak sustatu zuen Donostian kokatuta dagoen itsasoaren behaketarako erakundea eta bertan kokatzen den Aquariuma.
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen dira bertan.
2. Jeanne Baret botanikoa
1768an Frantziako lehen espedizio zientifikoa abiatu zen, baina inork ez zuen susmatzen garai hartako balentria handienetariko baten hasiera ere izango zela espedizio hura.
Luis Antoine de Bouganbillek gidatutako espedizioak ekarpen handia egin zion zientzia botanikoari; milaka landare espezie berri izendatu zituzten eta espedizioko kide guztiak ez ziren gizonezkoak izan, ustearen kontra.
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen dira bertan.
1. Itsas elurra hadal gunean
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen dira bertan, itsasoarekin zerikusia duten pertsona, gune eta espezieak ezagutu araziz gizarteari. Inko Martin eta Maider Uriartek sortua, hamabi atalez osatua dago podcastaren lehen saila.
Lehen atalean, hadal guneaz ari gara. 6.000 metroko sakoneran, hotza muturrekoa denean, erabateko iluntasuna eta presio hidrostatiko basatia dagoenean, bizitza dago eta elurra ari du.
12. Gloria Hollister
10. Sonarra
9. Juan José Manzisidor, buzoa
8. Aingira
7. Adriaen Coenen
6. Saregileak
5. Joseph Turner margolaria
4. Migrazio bertikala
3. Ozeanografia elkartea
2. Jeanne Baret botanikoa
1. Itsas elurra hadal gunean
Iradokizunak
Mare
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren kontzientzia eta dibulgazio zientifiko ozeanikoa sustatzen dira ataletan zehar, itsasoarekin zerikusia duten pertsona eta espezieak ezagutaraziz gizarteari. Podcast esperimentalik onenaren Ondas saria irabazi du.
Inko Martin eta Maider Uriarteren lana da.
Urbex
"Urbex" leku abandonatuetara eramaten zaituen bidaia-agentzia da. Bere gidariak Inko Martin eta Miriam Duque dira eta, entzungo duzunez, garrantzi berezia ematen diote bisitaldi gidatuetan zehar beraiekin doazen leku interesgarri hauetan aurkitzen diren historiari eta soinuei. Ibilbide berezi honetan izena eman nahi duzu?
Archivos cruzados
Archivos Sonoros irratsaioak soinu bidaia bat egiten du pertsona ezagunen bizitzan zehar, bidean utzi dizkiguten elkarrizketak berreskuratuz. Elixabete Legardak grabazioak, elkarrizketak eta bestelako dokumentuak arakatu, hautatu eta testuinguruan jartzen ditu, eta, horiek gurutzatzean, protagonisten profil pertsonala eta profesionala gogoratzeko aukera ematen digu.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
