loading

¡Jazz y más!

Musicofilia

¡Jazz y más!

"Musicofilia" saioaren hirugarren atal honetan, gaur egungo kantuen eta denboraren joanari aurre egiten dioten klasikoen aukeraketa zaindu batek gidatuko gaitu; oroitzapenak pizten, emozioak astintzen eta gorputza zein arima mugiarazten dituzten doinuek. Urteko garairik jazzzaleenean gaudenez, genero honetako jaialdiek protagonismo berezia hartzen duten honetan, arreta berezia eskainiko diegu jazz doinuei, baina beste estilo eta proposamen batzuk alde batera utzi gabe. Hortaz, kantu berriak nahiz hain berriak ez direnak entzungo ditugu. Besteak beste, honako artista eta talde hauek izango dira protagonista: Emma-Jean Thackray, Divorce From New York, Nickodemus, Antonio Lizana, The Bongo Hop, Nidia Góngora, The Womack Sisters, Jon Batiste, Brian Jackson, Masters At Work, The Rolling Stones, Corizonas, Maceo Parker eta beste hainbat.