6. Onintza Enbeita eta Uxue Amonarriz
Zer datorkigu burura baserriaz hitz egitean? Zein antzekotasun dituzte Euskal Herriko kulturgintzak eta lehen sektoreak? Zein etorkizun? Plaza eta baratzea, larrea eta eszenatokia. Bikain ezagutzen dituzte biak “Nork Nori Noiz?” podcastaren 6. ataleko bi gonbidatuek,
ez da hoberik aipatutako galderak erantzuteko.
10. Jone Bengoa eta Mikel Aginagalde
Sortzaileak dira Jone eta Mikel. Jone Bengoa komikigintzan, stand up komedian eta gidoigintzan aritu da besteak beste, eta Mikel Aginagalde ilustratzaile eta tatuatzailea da. Sorkuntzaz, beraien ibilbideaz eta etorkizunaz hizketan jarri ditugu eta hori gutxi balitz Adimen Artifizial batekin lehian jarri ditugu marrazten.
9. Jone Otxoa eta Leire Etxebeste
Jone zein Leirek Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikasi zuten Deustuko Unibertsitatean, baina ordutik hona biek oso ibilbide ezberdinak hartu zituzten. Jone Otxoak ekonomia sozial eraldatzailearen bidea hartu zuen eta Koop57n dihardu lanean. Leire Etxebestek aldiz, hiru urte eman zituen New Yorken lanean eta orain gutxi itzuli da Euskal Herrira. Ekonomiaz, lanaz eta etorkizunaz jardun dute solasean.
8. Ane Galardi eta Bittor Kas
Sukaldaritza beti lotu izan da euskal nortasunarekin eta, biak ala biak, asko aldatzen ari dira azken urteetan. Ane Galardi zein Bittor Kas txikitatik aritu dira sukaldean eta horrek eraman zituen Basque Culinary Centerrera. Handik bakoitzak bere ibilbidea osatu du, baina, biek ala biek, jarraitzen dute sukaldean eta baita sareetan zein irratian euskarazko dibulgazio lana egiten. Sukaldaritzaz, tradizioaz, berrikuntzaz eta euskaraz komunikatzeaz jardun dute, besteak beste.
7. Maïmuna Fofana eta Josu Peréz
Maïmuna Fofana hamaika urte zituela etorri zen Malitik Euskal Herrira eta gaur egun ikerketan zein Errenteriako Harrera gunean ari da. Josu Perézen familiako kide batzuk, aldiz, orain hamarkadak iritsi ziren Euskal Herrira, maketoak ziren. Iosuk eta bere kuadrillako kide batzuk, beraien artean euskara gehiago egiteko asmoz Maketo Irratia sortu zuten. “Nork Nori Noiz?” podcastaren atal honetan migrazioak, hizkuntzak eta identitatea dira hizpide.
5. Irene Arrarats eta Nerea Ibarzabal
Hizkuntza, euskara, lanabes dute Nereak eta Irenek. Nerea bertsolaria eta idazlea da, besteak beste, eta Irene aldiz Berria egunkariko euskara arduraduna da, baita Euskaltzaindiko euskaltzain osoa ere. Beraiekin euskararen etorkizunari argi egiten saiatu gara “Nork Nori Noiz?” podcastaren atal honetan.
4. Nagore Legarreta eta Aitzol Garcia-Etxarri
Artista da Nagore Legarreta, besteak beste, argazkilaria. Aitzol Garcia-Etxarri aldiz zientzialaria da, fisikaria. Bi mundu ezberdinetatik datozela esan daiteke, baina ondo begiratuta gauza asko dituzte komunean. Adibidez, biek dituzte lanabes argia eta esperimentazioa. Bi ikuspuntu hauek uztartuz begiratuko diogu etorkizunari.
2. Onintza Legorburu eta Oier Zuñiga
Denboraldiko bigarren atalean, Onintza Legorburu eta Oier Zuñiga izango ditugu bidelagun. Batetik, Onintza hizkuntza-ohiturak eta euskararen lekua aztertzen ari da espazio transfeminista informaletan; bestetik, Oier antzerkigilea eta sortzailea da, eta euskal kulturaren, identitatearen eta hizkuntzaren inguruko hainbat proiektutan aritu izan da. Euskarak XXI. mendea bizirauteko beharko dituen aliantzez, iruditegiez eta bizirauteko moduez aritu dira solasean “Nork Nori Noiz?” bideopodcastean.
1. Goiatz Oiartzabal eta Mikel Irizar
Elkarrizketa honekin abiatuko dugu “Nork Nori Noiz?” podcastaren bigarren denboraldia. Esparru oso desberdinetatik etorriak izan arren, Goiatzek eta Mikelek elkarrekin egin zuten Badalab hizkuntza-berrikuntzako laborategia sortzeko bidea. Gaur egun, Goiatzek urte batzuk daramatza Badalabeko zuzendari nagusi lanetan, eta Mikel, aldiz, erretiroa hartuta dago. Une egokia da Badalaben sorreraz, orainaz eta geroaz hausnartzeko.
10. Jone Bengoa eta Mikel Aginagalde
9. Jone Otxoa eta Leire Etxebeste
8. Ane Galardi eta Bittor Kas
7. Maïmuna Fofana eta Josu Peréz
5. Irene Arrarats eta Nerea Ibarzabal
4. Nagore Legarreta eta Aitzol Garcia-Etxarri
3. Antton Telleria eta Olaia Inziarte
2. Onintza Legorburu eta Oier Zuñiga
1. Goiatz Oiartzabal eta Mikel Irizar
Iradokizunak
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Eneagrama
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat.
Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz.
Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.
Arantzetatik Herrira
Arantzazu historia da, artea, erlijioa, euskara eta natura. Jon Irigoyen Bravok egindako erreportajean, Oñatiko santutegiaren ibilbidea jorratzen da hainbat ikuspuntutatik begiratuta. Hainbat adituren hitzak jasotzen dira audio erreportaje honetan: Juan Ignazio Larrea, Joxe Mari Arregi, Juan Biain, Elena Martin, Paulo Agirrebaltzategi, Alazne Guridi eta Pruden Gartzia.
baDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" podcasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.
24 orduak 50 urte
Euskadi Irratiko eduki berezia, "24 orduak euskaraz" ekimenak 50 urte bete dituela gogoratzeko. Iñaki Guridik eta Maider Segurolak Belodromotik zuzenean egindako irratsaioa, gonbidatu bereziekin eta zuzeneko musikarekin; eta 1976ko martxoaren 27an bizi izandakoaren laburpena, artxibotik berreskuratuta.
Eneagrama
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat.
Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz.
Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.
Miren Erkizia, Nepalen landa eremuko emakumeen egunerokoaren testigu
Nepaldala, Gobernu Kanpoko Erakundearen bitartea Miren Erkizia, Hondarribiako emaginak lau hilabete emn dit Nepalgo Bajhang eta Mahajakulungeko bailaran. Bertan ama diren emakume gazteen errealitatea ezagutu eta datuak biltzen aritu da.

