loading

4. Agua: un derecho vital… ¿o una amenaza mortal?

Norte Sur

4. Agua: un derecho vital… ¿o una amenaza mortal?

Pertsonok uraz baliatzeko daukagun eskubidea aztertu dugu “Norte Sur” podcastaren atal honetan, zer da ura izateko eskubidea, zergatik urratzen da gizaki orok daukan giza eskubide hori eta nolatan jarri dezake bizitza arriskuan eskubide horren defentsak. Hauxe da errealitatea: ura ezinbestekoa da bizitzeko, baina milioika pertsona dago munduan behar adina ur gabe eta, areago, eskura izan gabe. Nazio Batuen Erakundeak 2010.ean uraren eskubidea aldarrikatu bazuen ere, ezberdintasun hori iraunkor egiten duten gabezia estrukturalak aztertu nahi izan ditugu. Ruth Pérez Lázaro eta Batxi Aranbururekin solastu da Vicky Pizarro, Giza Eskubideak eta ur baliabideen gestioan aditu diren bi pertsonekin. Ura izatearen eskubidea urratzeak sortzen dituen tentsio politiko, ekonomiko eta ingurumenekoak aztertu dituzte. Dalila Argueta berriz, Hondurasen kokatuta dagoen Guapinol ibaiaren defentsan ari da. Hain zuzen ere, ama- lurra eta ur eskubidearen ekintzaile delako bizi da Euskal Herrian erbesteratuta.