1985, nostalgia modan dago
80ko hamarkadak utzi zizkigun kantak dira askotarikoenak, eklektikoenak, itsaskorrenak eta nabarmenenak.
Garai hartako modaz pentsatzen duzunaz harago, musikan urte aparta izan zen 1985garrena Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan gogorarazi digun bezala.
Rubber Soul, Beatlesen iraultzaren hasiera
1965 urte amaieran, Liverpooleko musikariek mundu guztia harritu zuten ”Rubber Soul” diskoan bildutako hamalau abestiekin. Banan-banan aztertu ditugu eta dituzten bertsio guztietatik esanguratsuena aukeratzen ahalegindu gara. Lennon zein McCartneyren kanten estilo bereziak ikusi ditugu eta, letretan, aukera berriak esploratzen dituen talde helduago baten aurrean gaudela erakutsiko digu Irantzu Karrerak.
Eric Clapton (II): Gitarraren azken heroia
Chicagoko bluesaren eta Buddy Guy, Freddie King edota B.B. King moduko gitarristen ereduak sintetizatuz sortu zuen bere estiloa Eric Claptonek. “Pasaiak” podcastak musikariari eskaintzen dion bigarren atalean Irantzu Karrerak gogoratzen digun bezala, munduan izan den bigarren gitarristarik onena aukeratu zuen Rolling Stone aldizkariak, Jimi Hendrixen atzetik.
Eric Clapton (I): "Musika, sendatzaile bihurtu zen niretzat"
Eric Claptonen bizitza ez da arrosa kolorekoa izan. Adikzioak, tragedia eta nerbioetako gaitza; muturreko egoerei aurre egin behar izan die. Baina gorabehera horiek ez dute musikatik desbideratu eta historiako gitarristarik onena jotzen dute, Jimi Hendrixen ondoren.
Irantzu Karrerak bi ataletan laburbilduko digu “Slowhand” ezizenez ezagutzen dugun musikariaren ibilbidea.
Mark Knopfler (II) : Gizon diskretua, sailetik aparteko gitarrista
1985ean, Dire Straitsen "Brothers in Arms" fenomeno globala bihurtu zen. Mark Knopfler zuten talde buru eta aurretik zein ondoren, bakarlari modura edota beste batzuekin elkarlanean argitaratu duen musikaren onena biltzen jarraitu du Irantzu Karrerak “Pasaiak” podcastaren atal honetan.
Mark Knopfler (I): “Dire Straits-en musikak jende askoren bizitza aldatu zuen"
Knopflerrek gitarra jotzeko garatu zuen estiloan zerikusi handia izan zuen bere jatorri apalak: hamabost urterekin, gurasoek esfortzu handia eginez bere lehen gitarra oparitu ziotenean ez zekiten anplifikadorerik gabe ez zebilenik, eta “Fingerpicking”, hau da, hatzekin jotzen hasi zen.
1985, musika urte aparta
1985 “Live is Life”en uda izan zen; sorbalda handi eta neoi koloretsuen zoriontasunarekin lotzen dugu. Baina, benetan izan al zen halako euforiarik?
Berrogei urte bete dituzten musikaren klasiko handiak errepasatzen jarraitu du Irantzu Karrerak, “Pasaiak” podcastaren atal honetan.
The Beatles, “Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band”
Musikaren mundua guztiz aldatu zen 1967ko ekainaren 1etik aurrera. Disko honekin, pop musikaren kontzeptua artearen mailara igotzea lortu zuten “The Beatles” taldekoek.
“Pasaiak” podcastaren atal honetan, maila guztietan iraultzailea izan zen lan honi buruzko xehetasun guztiak emango ditu Irantzu Karrerak.
Sam Cooke, lehen bisionario afroamerikarra
Sam Cooke (Mississippi, 1931-1964) soul musikaren abeslari garrantzitsuenetakoa izateaz gain, bere diskoetxea sortu zuen lehen konpositore eta enpresari beltza izan zen.
"A Change is Gonna Come", "Chain Gang" edota "What a Wonderful World"ren egilearen bilakaera sinestezina izan zen eta bere ibilbideak beti goranzko joera erakusten zuen. Hogeitahamairu urterekin tiroz hil zuten eta inoiz ez dugu jakingo zertara iritsi zitekeen, bainan itxura hartzen lagunduko digu Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan.
Bruce Springsteen & The E Street Band: ''Rock makina'
"Darkness on the Edge of Town" diskoa argitaratuta, eta ondoren Estatu Batuetan egin zuten 100 kontzertu baino gehiagoko birari esker, Bruce Springsteen eta bere taldearen bertsiorik onena ezagutu zen 1978an.
Ondorengo urteetan argitara emandako "The River" (1980), "Nebraska" (1982) eta "Born in the USA" (1984) disko ezagunak ere aztertu ditu Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastean New Jerseyko musikariari eskaini diogun bigarren atalean.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Bruce Springsteen: Indartsuek bakarrik irauten dute
1984an argitara eman zuen "Born in the USA" diskoa izan zen Bruce Springsteen musikariaren ibilbidea katapultatu zuena. Rockandrollaren erdigunean jarri zuen eta bere belaunaldiaren ahotsa izatea lortu zuen. Baina, aurreko hamarkadan, Asbury Parkeko lokaletan hasten da The Bossen historia.
"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Rubber Soul, Beatlesen iraultzaren hasiera
Eric Clapton (II): Gitarraren azken heroia
Eric Clapton (I): "Musika, sendatzaile bihurtu zen niretzat"
Mark Knopfler (II) : Gizon diskretua, sailetik aparteko gitarrista
Mark Knopfler (I): “Dire Straits-en musikak jende askoren bizitza aldatu zuen"
1985, Euskal Musikaren loraldia
1985, musika urte aparta
The Beatles, “Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band”
Powerpop, The Beatlesen oinordekoak eta Glam Rock taldeen ahaideak
Sam Cooke, lehen bisionario afroamerikarra
Bruce Springsteen & The E Street Band: ''Rock makina'
Bruce Springsteen: Indartsuek bakarrik irauten dute
Iradokizunak
Hertzainak, azken kontzertua
Hertzainak musika talde historikoak Barakaldoko BECen 2022ko abenduaren 17an eskaini zuen azken kontzertuaren audioa eskaintzen dizugu GUAU plataforman.
80ko hamarkadan sortu zen Hertzainak Gasteizen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan kokatu zen eta diskografia oparoa utzi du euskal rockaren historiarako.
Playzerrenda:
. Rockanrol Batzokian
. Hau dena aldatu nahi nuke
. Amets prefabrikatuak
. Oroimen txarrak
. Ez dago ilusio faltsurik
. Egunetik egunera
. Ispiluaren aurrean
. No time for love
. Eutsi gogor
. 564
. Hertzainak
. Larru beltzak
. Sigarrillos amarillos
. Si vis pacem
. Esaiok
. Ta zer ez da berdin
. Zoratzen
. Bi minutuero
. Aitormena
BIS-etan:
. Iñakik hitz egiten du?
. Hil ezazu aita
. Guantanamera
. Pakean utzi arte
. Eh txo!
. Arraultz bat pinu batean


