0. Trailer: "Plaz!". Liburu bat. Gonbidatu bat. Eta hortik sortzen den guztia
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” bideopodcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
2. Telmo Trenado eta "Bar Gloria": etxetik kanpo bizitzea
Telmo Trenado eduki sortzaileak Nerea Ibarzabalen “Bar Gloria” liburua ekarri du “Plaz!” podcastera.
Liburuko istoriotik abiatuta, etxetik eta herritik ateratzeaz, inkomunikazioaz eta anai-arreben arteko harremanez aritu dira. Tabernek gure bizitzetan duten lekuaz ere hausnartu dute, elkartzeko eta harremanak sortzeko espazio gisa. Zer aldatzen da herritik kanpo bizitzera goazenean? Eta zenbateraino partekatzen dugu barruan daramaguna gertukoenekin?
1. Zer gertatzen da lagun batekin dugun harremana amaitzen denean?
Jone Arriolak, Elgoibarko zinema zuzendari eta gidoilariak, Miren Amurizaren “Pleibak” liburua ekarri du “Plaz!” podcastera. Liburuko istoriotik abiatuta, gaztaroko erreferentziez, ametsez eta laguntasun-harremanez aritu dira atal honetan. Baina, kontziente al gara laguntasun-harremanak ere hautsi daitezkeela? Eta zer gertatzen da lagun batekin dugun harremana amaitzen denean? Nola egiten zaio aurre lagun baten galerari?
2. Telmo Trenado eta "Bar Gloria": etxetik kanpo bizitzea
1. Zer gertatzen da lagun batekin dugun harremana amaitzen denean?
Iradokizunak
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” bideopodcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” podcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
Pleibak
Nerabe paisaia rural-poligonero bat, institutuko korridore atenporalak, "Morora" busean jaistea eta belodromora motorrean igotzea. Hemendik At, Chenoa, Su Ta, lokaleko maromoak, txosnetako goi gerlariak, Largo eta Beda Agarreko sukaldean, erantzun gabeko perdidak, behor hezurrak, istripu bat.
Umezaroa elkarren itzalean zabuka igaro ostean gaur da eguna kalean gurutzatu eta batak besteari ez-ikusia egiten diona. Distantzia horrek sorrarazten dion amorrazio retroaktiboak sakatuta zuzentzen zaio Jone Pollyri; neskatotan, ahoak nola-ahala estali eta eskugaina eskugainaren kontra igurtziaz musukatzen zuen txaleteko bizilagunari.
Ezer gertatu ez zenean gertatu zen guztia jasotzen du Miren Amurizaren (Berriz,1990) bigarren nobelak. Sasoi baten erretratua da egilearen ahotsean GUAUk audioliburu gisara eskaintzen dizun kontakizuna.
baDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" podcasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.
0. baDA!bil, kulturaren 60. Jaialdiaren atariko
“baDA!bil” podcastaren bidez kultur sortzaileen iritziak entzunez gozatzea proposatzen dizugu GUAU plataforman. Amets Arangurenek gidatuta, hiruko taldeak osatu ditugu sorkuntzarekin zuzeneko lotura duten gaien inguruan solasteko. DA!-rekin elkarlanean osatu dugu 3. denboraldia sei ataletan banatuta 2025ean 60 urte betetzen dituen Kulturaren Jaialdiaren atariko.
Hiru Damatxok egin du podcastaren ekoizpena EITB Mediarako.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Twist
Soto eta Zeberio, bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu. Bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.
Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok nobela honetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.
BaDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" poscasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.
10. Elena López Riera
2022ko irailaren 19an, Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan, Elena López Rierak eskola magistrala eman zuen Tabakalerako zinema aretoan, Pentsamendua eta Eztabaida arloko jardueren barruan. Zinemagile espainiarrak "El agua / The Water " bere estreinako film luzea ere aurkeztu zuen. Proiektu-fasean, Ikusmira Berriak egoitza-programan parte hartu zuen lanak. Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zen filma, ondoren, Zabaltegi-Tabakalera sailean sartu zen.

