Especial fiestas de La Blanca (2ª parte)
Saio berezia Gasteizko erdigunetik zuzenean Andre Maria Zuriaren jaietako egun handian. Isabel Irigoyen eta bere talde osoa, Loma Jeneralaren Plazan izango dira Arabako hiriburuko festetan zeresana duten pertsona guztiekin solasean.
Blusa eta nesken eguna 2026
Isabel Irigoyenek zuzendutako programa berezia, egun berezi honetako jarduera guztiak biltzen dituena. Blusa eta Neskaren Eguna, urtero uztailaren 25ean ospatzen dena, tradizioz, musikaz eta dibertsioz beteriko eguna da. Gasteizen abuztuaren 4tik 9ra bitartean Andre Maria Zuriaren jaietarako irekitzen den jai-egunerako aperitibo gisa balio du egun horrek.
Gasteiz jaietan: Y por este año, se acabó
Gasteiz jaietan: Comienza la cuenta atrás
Gasteiz jaietan: "La gente veterana se abre paso a codazos"
Gasteiz jaietan: "Edurne y Celedón Txiki"
Gasteiz jaietan: "El día después del día grande"
Especial fiestas de La Blanca (1ª parte)
Gasteiz jaietan: Bajada de Celedón 2026
Blusa eta nesken eguna 2026
Iradokizunak
Reset
Eta adimen artifizialak kontrola hartuko balu? Adimen artifizial batek gidatutako autobus batek istripu larria izan du, eta hainbat pertsona hil dira. Zer gertatu den argitzeko, aditu bat bidaliko dute AA aztertzera. Baina ohiko ebaluazio bat izan behar zuena joko psikologiko arriskutsu bihurtuko da. Nor ari da nor kontrolatzen? Zer da erreala, eta zer manipulazioaren parte?
"Reset" thriller psikologiko murgiltzailea da, gizakiaren eta adimen artifizialaren arteko xake-partida batean harrapatuko zaituena. Eta amaierara arte dena zalantzan jarriko duzu.
Aketza Lopez, Lorea Intxausti eta Josean Bengoetxea dira protagonistak. Anartz Zuazuak egin du aktore zuzendaritza, gidoia Martin eta Xabier Etxeberriak, eta Oier Aranzabalek zuzendu du taldea. Soinu Banda Iban Urizar "Amorante" musikariak berariaz sortua da eta Alain Urrutiak egin du artea.
"Reset" EITB Audioren jatorrizko ekoizpena da, ULU Mediak egina.
Diseinuz Talks
Hiria, balio-sorkuntza, teknologia, etorkizuna eta osasuna izango dira lehen denboraldi honetako ardatzak, eta “Diseinuz Talks” kongresuaren edukiak aurreratu eta zabalduko ditu. Jesús Cao arkitekto eta aholkulari estrategikoak aurkeztutako DISEINUZ · Bilbao Bizkaia Design Summit izeneko kongresuaren podcasta da hau.
Podcast hau DISEINUZ Bilbao Bizkaia Design Summit delakoaren harira antolatzen diren jarduera paraleloen barruan kokatzen da. Kongresua, 2026ko azaroaren 19an eta 20an izango da, EITBren Bilboko egoitzan.
Gordexola. Recalculando...
"Bizitza osoko" bizilagun bat eta etorri berri bat. "Realculando..." saioak Gordexola ezagutu du Jokin Inoriza eta José Antonio Pérez Ledoren eskutik. Bizkaiko Enkarterrietako herri honetako iragana, hiztegia eta ohiturak ezagutzera gonbidatu gaituzten bertako historialari bat eta "istorio-egile" bat, gidoilari eta idazlearekin hitz egiten dugun bitartean, besteak beste, Ondas Sariekin aintzatetsitako ibilbide luze bati buruz.
